Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradu Bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradua

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Bateratu osasuna, jarduera fisikoa eta kirola

      Gradu bikoitzari buruz

      Errehabilitazio, berregokitze, jarduera fisiko eta kirol arloek oso paper garrantzizkoa jokatzen dute osasun arloko prebentzio, babes, mantentze eta sustapen aldetik, gure osasun eskaerei erantzuteko motore nagusiak baitira.

      Ildo horretatik, Deustuko Unibertsitateko Fisioterapia eta Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Gradu Bikoitzeko profesionalek hainbat gaitasun lortuko dituzte: egokitzapen eta errekuperazio fisikoa eta funtzionala lortzekoa, errehabilitazioa eta berregokitzapena lantzekoa, hezkuntza, kirol prestakuntza eta hasiera, ohitura osasungarriak antolatzea, sustatzea eta kudeatzea eta gizarte mailako jolas jarduerak antolatzekoa, etab. Funtsezko tresnak dira eskaera horri eraginkortasunez eta era osasuntsuan erantzuteko.

      Pertsonen osasun arazoak prebenitzeko interesa baduzu, arazo horiek konpontzeko errehabilitazioa eta errekuperazioa baliatu nahi dituzun pertsona bazara, jarduera fisikoa eta kirola hezkuntzarekin batera, ohitura osasungarriak mantentzeko funtsezkoak direla uste baduzu, gradu bikoitz hau zuretzat diseinatuta dago bereziki.

      null

      Titulazio bikoitza.

      Bi titulazioren sinergia ahalbidetzen du, osasunaren eta kirol arlo askotan batera agertzen baitira. 5 urtetan lortuko dituzu lanbide bakoitzeko gaitasunak, eta arlo askotako asistentzia emateko aukerak zabalduko zaizkizu. Hartara, lan aukerak nabarmen gehituko zaizkizu.

      null

      Hizkuntzak

      Ikasleek euskaraz ikasiko dute, baina gaztelaniazko irakasgaiekin batera, eta gainera irakasgaiak ingelesez ere matrikulatu ahal izango dituzte. Horrela, ikasle guztiek Eusko Jaurlaritzaren C1 hizkuntza eskakizuna aitortzeko adina kreditu egingo dituzte ((EHAA - 47/2012 dekretua).

      • Tokia:

        Donostiako Campusa

      • Titulazioa:

        Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      • Iraupena/kredituak

        372 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz

      • Plazak

        30

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Psikologia eta Hezkuntza
      • Partekatu:

      Zergatik Deustu?

      6 arrazoi gu aukeratzeko

      01

      Konbinazio aparta

      Gaur egun, esan dezakegu Deustu dela gradu bikoitz hau Euskal Autonomia Erkidego osoan eta gure inguruko lurraldeetan eskaintzen duen unibertsitate bakarra. Titulazio bikoitz honek lan-merkatuan eskaera berezia duen profesional bihurtuko zaitu, jendartean osasun aldetik eskaera handia baitu.

      02

      Instalazio berriak

      Deustuko Unibertsitateak berariazko instalazio berriak prestatu ditu Donostiako campusean, gradu bikoitzeko prestakuntza praktikorako: simulazio klinikorako espazioak, laborategiak, errehabilitazioko gimnasioa, kirol instalazio berriak... Horrela, bitarteko egokiak izango dituzu era praktikoan eta esperientziaren bitartez ikasteko. 

      03

      Nazioarteko esperientzia

      3. mailan, seihileko batean zehar, jarduera fisikoaren eta fisioterapiaren bestelako errealitate bat ezagutuko duzu, Estatu eta nazioarte mailako ospe handiko unibertsitateekin sinatuta ditugun truke programei esker.

      04

      Ikerketa 1. mailatik hasita

      Funtsezkoa deritzogu ikerketa ikasketa planean era naturalean txertatzeari. Horretarako, ikerketako bi irakasgai eskaintzen dira 1. mailan hasita. Horrela, oinarrizko trebetasunak eta tresnak lortuko dituzu ikerketan hasieratik.

      05

      Praktika plan zabala

      Gradu bikoitzeko praktikak ikasketa planeko funtsezko zutabe dira. 1.000 ordu baino gehiagoko kanpoko praktikak izango dituzu 2. mailatik aurrera. Sektoreko lanbideko errealitatera hurbilduko zara banakako plan pertsonalizatu eta tutoretzapekoaren bidez.

       

      06

      Hurbiltasuna eta laguntza

      Ikasteko giro hurbila edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik bosgarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sor dakizukeen edozein gaitan gidatzeko

      Aitor Santistebanen lekukotasuna

      “Gradu Bikoitzak bi rol profesional osagarri batu eta integratzen ditu. Horrek nabarmen zabaltzen ditu lan irteerak hainbat arlotan”.

      Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako irakasleaAitor Santisteban

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      null

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

      Bekak eta Laguntzak

      Baldintza ekonomikoak

      Jarri gurekin harremanetan

      null

      Jarri gurekin harremanetan

      DONOSTIAko campusa

      Deustuko Unibertsitatea

      Mundaiz, 50. 20012 Donostia
      Tel.: 943 297 279
      fisioterapia.cafyd@deusto.es

       

      Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Erlazionatutako titulazioak