Titulua aztertzeko eta hobetzeko txostena 2024-2025 ikasturtea
Titulua aztertzeko eta hobetzeko txostena 2023-2024 ikasturtea
Titulua aztertzeko eta hobetzeko txostena 2022-2023 ikasturtea
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Errehabilitazio, berregokitze, jarduera fisiko eta kirol arloek oso paper garrantzizkoa jokatzen dute osasun arloko prebentzio, babes, mantentze eta sustapen aldetik, gure osasun eskaerei erantzuteko motore nagusiak baitira.
Ildo horretatik, Deustuko Unibertsitateko Fisioterapia eta Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Gradu Bikoitzeko profesionalek hainbat gaitasun lortuko dituzte: egokitzapen eta errekuperazio fisikoa eta funtzionala lortzekoa, errehabilitazioa eta berregokitzapena lantzekoa, hezkuntza, kirol prestakuntza eta hasiera, ohitura osasungarriak antolatzea, sustatzea eta kudeatzea eta gizarte mailako jolas jarduerak antolatzekoa, etab. Funtsezko tresnak dira eskaera horri eraginkortasunez eta era osasuntsuan erantzuteko.
Ikasle hasiberriak osasun arazoak prebenitzeko interesa duen pertsona izan beharko du, baita arazo horiek konpontzeko errehabilitazioa eta errekuperazioa baliatzeko interesa izan ere, jarduera fisikoa eta kirola hezkuntzarekin batera, ohitura osasungarriak mantentzeko funtsezkotzat jo behar ditu.
Bi titulazioren sinergia ahalbidetzen du, osasunaren eta kirol arlo askotan batera agertzen baitira. 5 urtetan lortuko dituzu lanbide bakoitzeko gaitasunak, eta arlo askotako asistentzia emateko aukerak zabalduko zaizkizu. Hartara, lan aukerak nabarmen gehituko zaizkizu.
Ikasleek euskaraz ikasiko dute, baina gaztelaniazko irakasgaiekin batera, eta gainera irakasgaiak ingelesez ere matrikulatu ahal izango dituzte. Horrela, ikasle guztiek Eusko Jaurlaritzaren C1 hizkuntza eskakizuna aitortzeko adina kreditu egingo dituzte (EHAA - 47/2012 dekretua).
Donostiako Campusa
Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
360 ECTS
Espainiera - Euskara
120 (90 graduari esleituak eta 30 gradu bikoitzari)
Sarrera prozesua zabalik
Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, urtarrilaren 17an, 10:00etatik 14:00etara.
Gradu Bikoitzak bi rol profesional osagarri batu eta integratzen ditu. Horrek nabarmen zabaltzen ditu lan irteerak hainbat arlotan.
01
Gaur egun, esan dezakegu Deustu dela gradu bikoitz hau Euskal Autonomia Erkidego osoan eta gure inguruko lurraldeetan eskaintzen duen unibertsitate bakarra. Titulazio bikoitz honek lan-merkatuan eskaera berezia duen profesional bihurtuko zaitu, jendartean osasun aldetik eskaera handia baitu.
02
Deustuko Unibertsitateak berariazko instalazio berriak prestatu ditu Donostiako campusean, gradu bikoitzeko prestakuntza praktikorako: simulazio klinikorako espazioak, laborategiak, errehabilitazioko gimnasioa, kirol instalazio berriak... Horrela, bitarteko egokiak izango dituzu era praktikoan eta esperientziaren bitartez ikasteko.
03
3. mailan, seihileko batean zehar, jarduera fisikoaren eta fisioterapiaren bestelako errealitate bat ezagutuko duzu, Estatu eta nazioarte mailako ospe handiko unibertsitateekin sinatuta ditugun truke programei esker.
04
Funtsezkoa deritzogu ikerketa ikasketa planean era naturalean txertatzeari. Horretarako, ikerketako bi irakasgai eskaintzen dira 1. mailan hasita. Horrela, oinarrizko trebetasunak eta tresnak lortuko dituzu ikerketan hasieratik.
05
Gradu bikoitzeko praktikak ikasketa planeko funtsezko zutabe dira. 1.000 ordu baino gehiagoko kanpoko praktikak izango dituzu 2. mailatik aurrera. Sektoreko lanbideko errealitatera hurbilduko zara banakako plan pertsonalizatu eta tutoretzapekoaren bidez.
06
Ikasteko giro hurbila edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik bosgarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sor dakizukeen edozein gaitan gidatzeko.
Larramendi eraikineko instalazio berrietan zenbait laborategi daude: Biomekanika eta Neurozientzietakoa, Fisiologiakoa, eta Anatomia eta Natur Zientzietakoa. Horrez gain, badaude Ospitale Birtuala kontsulta-gunearekin, gimnasio terapeutikoarekin, ospitaleratze eremuarekin eta ZIUko gelarekin (Zainketa Intentsiboetako Unitatea); gela teoriko-praktikoak tresneria espezializatuarekin; jarduera fisikorako gimnasioak, gimnasio-tatamia eta fitness gunea eta kirol kantxa zabala, harmaila eta guztikoa.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.
Deustuko Unibertsitatea
Mundaiz, 50. 20012 Donostia
Tel.: 943 297 279
fisioterapia.cafyd@deusto.es