Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoetako Gradu BikoitzaIngelesezko ikasketetan aipamena

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lehenengo lan-esperientzia

    LAN-PRAKTIKAK

    Lantoki batean sartuko zara, eta graduan zehar ikasitako konpetentzia, trebetasun eta ezagutza guztiak praktikan jarriko dituzu. Lantoki laguntzaileen sare bat dugu, gure ikasle guztiei nahitaezko praktikak bermatzeko.

    Praktikek aukera ematen dute zure etorkizuneko lanbideari lotutako benetako egoeretan gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko. Lehen lan-esperientzia hau erakusleiho ezin hobea da lan-gaitasunak erakutsi eta curriculum vitaea aberasteko.

    KONTSULTATU PRAKTIKA-ZENTROAK

    LAGUNTZA PERTSONALIZATUA

    Praktiken zentroko profesional batek eta Deustuko Unibertsitateko tutore batek lagunduko dizute modu pertsonalizatuan, Graduan zehar eskuratu dituzun gaitasunak eta ezagutzak aplikatu ahal izateko.

     

    4.º eta 5.º MAILAN, PRAKTIKAK BERMATUTA

    Praktikak egingo dituzu enpresa, erakunde eta entitate publiko nahiz pribatuetan. Bigarren hezkuntzako ikastetxeak, itzulpen-kabineteak, hizkuntzen neurketarako kabineteak, argitaletxeak, euskaltegiak...

    Zure lan-arloak izan daitezke...Lan-irteerak

    Hizkuntzaren esparrua

    Euskararen normalizazioa, hizkuntzen kudeaketa, kultura-bitartekotza, erakunde eta enpresentzako aholkularitza, eta plan eleaniztunak ezartzea.

    Argitalpen- eta komunikazio-industria

    Idazlea, dokumentalen erredaktorea edo gidoilaria, proben zuzentzailea, hizkuntza-aholkularia, argitalpenen kudeatzailea.

    Kultura-sustapenaren esparrua

    Kultura-bitartekotza, literaturaren sustapena, kultura-zentroen kudeaketa, hizkuntzetan eta kulturan aditua Euskal Herriarekin harremana duten nazioarteko erakundeentzat.

    Irakaskuntza

    Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan (Bigarren Hezkuntzako nahitaezko Masterra lortu ondoren), hizkuntza-akademietan, euskalduntzean eta alfabetatzean.

    Hizkuntza-baliabideak sarean

    Testu-corpusak, hiztegiak, kontsulta gramatikalerako tresnak.

    Hiru hizkuntzen arteko itzulpena

    Euskara, ingelesa eta gaztelania.

    Lana bilatzen laguntzen dizugu

    Unibertsitatetik...

    Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.

    Osagarri moduan, urtero antolatzen dugu Enplegu Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpen, mintegi eta tailerretara joateko eta baita hautatze-prozesuetan parte hartzeko ere.

    Argibide gehiago

    null