EAZ + Zuzenbideko
gradu bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradu Bikoitzari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Kaudimen juridikoa duten enpresa-erabakiak

      Gradu Bikoitzari buruzkoak

      Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gradu Bikoitzari esker, enpresen eta erakundeen erronkei modu erabakigarrian aurre egin ahal izango diezu, enpresa-arloan kaudimen juridikoa emanez.

      Zure karrera profesionala enpresa-eremura nahiz eremu juridikora bideratu ahal izango duzu, bai eta bien konbinazioa beharrezkoa eta balioetsia den lanpostuetara ere.

      null

      Zer ikasiko duzu?

      Gradu Bikoitz honekin, enpresa-proiektuak sortu, planifikatu eta gidatzeko gai izango zara, eta baliabideak kudeatuko dituzu eraginkortasun ekonomikoarekin, modu konprometitu eta etikoan ingurune globalizatuan. Gainera, legeak interpretatu, defendatu eta aplikatu ahal izango dituzu, enpresen eta erakundeen erronkei modu erabakigarrian aurre eginez, enpresa-eremuan kaudimen juridikoa emanez.

      null

      Baldin eta...

      Interesatua bazaude ekonomiarekin eta zuzenbidearekin, matematikarekin eta irakurketarekin; zure ideiak argumentatzea eta defendatzea gustatzen bazaizu; ekimena eta taldean lan egiteko gogoa baduzu eta ikasketetan antolatua eta saiatua zarela uste baduzu, EAZ + Zuzenbideko Gradu Bikoitz hau zuretzako modukoa da.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

        Donostiako Campusa

      • Titulazioa:

        EAZ + Zuzenbidea

      • Iraupena/kredituak

        5 urte (5 urte eta erdi nazioarteko mugikortasunarekin) - 360 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Libre dauden azken plazak Donostiako campusean

      • Fakultatea:

        Deusto Business SchoolZuzenbidea
      • Partekatu:

      Deustuko Unibertsitatea

      Zenbakiak berme

      % 98,5Enplegu-tasa (2019ko promozioa)

      + 100 Urte Zuzenbideko eta Enpresako profesionalak prestatzen

      % 3Munduko negozio eskola onenen artean (Shanghai rankinga, 2021)

      + 500 Enpresa laguntzaile

      Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da

      nullIcono para el play del video

      Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da

      Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, munduko negozio eskolarik onenak aitortzen dituen nazioarteko AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) erakundearen akreditazio ospetsua jaso du. Munduko negozio eskolen % 6k baino ez dute jaso ‘zigilu’ hori, management arloko kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzen duena. 

      Ireki begiak mundu zabalera

      Eraiki zure nazioarteko profila

      Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.

      Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean. Nazioarteko egonaldi hori eginez gero, gradu bikoitzak 5 urte eta erdi iraungo luke.

      Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan, 1. mailatik hasita.

      null

      Metodologia praktikoa eta parte-hartzailea

      Zure etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

      01

      Eginez ikasi

      Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, epaiketen simulazioak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.  

      02

      Praktikak bermatuta

      Gradu Bikoitza amaitu aurretik izango duzu lehenbiziko laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu. 

      03

      Zuzeneko konexioa enpresekin

      Enpresetako zuzendariek eta legelariek ikasgelara ekarritako kasu errealei eta problemei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresa- eta lege-ingurunearen beharrak.

      04

      Ikasleen ekintzailetza

      Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitako ezagutzak eta trebetasunak oso modu praktikoan garatuko dituzu: ESME Junior Empresa, Deusto Investment Club, ELSA Deusto, Deusto Consulting Club...

      GalarragaIcono para el play del video

      Enpresa eta zuzenbidea elkarren artean oso lotuta dauden bi eremu dira, eta, irakasgaien bidez, ikusten dugu nola konektatzen duten.

      EAZeko + Zuzenbideko gradu bikoitzaJulia Galarraga

      Gure ikasleen hitzetan

      Lehenengo pertsonan

      EAZ+Zuzenbidea

      EAZ eta zuzenbidea oso ondo egokitzen diren bi adar dira. Nik nahiago nituen zenbakiak, baina zuzenbidearen inguruan dudan ideia asko aldatu da. Kontua ez da bakarrik ikastea, alde praktiko handia ere badu.

      Ihintza Iturri

      Elkarri lotuta dauden bi adar

      EAZ+Zuzenbidea

      Irakasle askok lanean dihardute edo jardun dute enpresa edo abokatu-bulego batean. Haien esperientziek eta lekukotzek ikuspegi oso praktikoa dakarte.

      Iker Zalacain

      Profesionalak ikasgelan

      ADE+Dcho

      Gradu bikoitz honetatik gehien gustatu zaidana da bi adarretako irakasgaiak egin ditzakegula. Talde lan asko egiten ditugu eta hainbat irakasgai hautatu ditut ingelesez.

      Sofía Echezarra

      Talde-lana

      EAZ+Zuzenbidea

      Gradu bikoitzean, irakaskuntzaren kalitatea eta enpresa laguntzaileen sarea nabarmenduko nituzke. Aukera ugari doaz sortzen eta horiek aprobetxatzen jakin behar da.

      Joseba Mendiluce

      Aukera ugari

      EAZ+Zuzenbidea

      Orain, komunikabideetan hitz egiten den gai askori buruz ulertzen dut, eta gai naiz kritika bat egiteko, ikasgelan lantzen ditugun alderdiak oinarri hartuta.

      Leire Pueyo

      Gure ingurunea ulertzen

      EAZ+Zuzenbidea

      HEC Montréal-eko trukea esperientzia ahaztezina da. Begiak irekitzen dituzu mundu zabalera, lan egiteko eta ikasteko modu berrietara egokitzen ikasten duzu, hizkuntzetan trebatzen zara... Erabat gomendagarria.

      Ane Barragán

      Trukea Kanadan

      elkarteakIcono para el play del video

      Taldean lan egiten eta arazoak kudeatzen ikasten dugu, eta, nahiz eta unibertsitatearen laguntza dugun, azken erantzukizuna gurea da.

      Deusto Business SchoolIkasleen elkarteak

      Sarrera-baldintzak

      Batxilergoa - Matematika

      EAZ ikasketak egiteko, Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

      Batez besteko nota, Oso Ongi

      Batxilergoko 1. mailan batez besteko nota Oso Ongi edo gehiago eduki behar da edo, bestela, batez beste Oso Ongi edo gehiago DBH 4 eta Batxilergoko 1. mailaren artean.

      Ingeleseko B2 maila

      Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez.

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      BEKAK ETA LAGUNTZAK
      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      null

      Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS)

      Informazio gehiago

      null

      Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

      Informazio gehiago

      null

      Iradokizunak eta erreklamazioak

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      null

      Sarrerako profila

      Sarbide-baldintzak, onarpen-irizpideak...

      INFORMAZIO GEHIAGO

      Jarri gurekin harremanetan

      EAZ + Zuzenbidea

      Erlazionatutako titulazioak