EAZ + Zuzenbideko
gradu bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lan irteerak

    Etorkizun handiko karrera profesionalaren hasiera

    EAZ + Zuzenbidea Gradu Bikoitzak prestakuntza bikaina eskaintzen dizu, bai juridikoa bai enpresariala. Eskari handia du, bai eta enplegagarritasun eta etorkizuna ere.

    Deusto Business School-ek eta Zuzenbide Fakultateak harreman estua dute enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak, eta lehenbiziko lan-esperientzia bat dute ikasketak amaitu aurretik. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira. 

    % 92,1Enplegu-tasa (2021eko promozioa, amaitu eta 3 hilabetera)

    + 500Enpresa laguntzaile

    Amaitu aurretik, laneko esperientziaPraktikak enpresetan

    Ikasleen % 100entzat

    Praktikak nahitaezkoak dira eta 5.º mailan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.

    Gutxienez 6 ECTS

    Ikasle guztiek egiten dituzte gutxienez 6 ECTS enpresako praktiketan. Aukera dago esperientzia hori zabaltzeko, curriculumez kanpoko praktikak eginez.

    Unibertsitateak kudeatuta

    Lanbide Karreren Departamentuak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interesekin eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko. 

    Lanaren bila

    Unibertsitatearen eta enpresen arteko zubia

    Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko hiru zerbitzu eskaintzen ditu. 

    • Orientazioa: banakako elkarrizketak, curriculum bat nola egin edo hautapen-prozesu bati nola ekin, aukera profesionalei buruzko aholkularitza, etab. 
    • Prestakuntza: hautatzaile profesionalekin mintegiak gai garrantzitsuei buruz, hala nola nazioarteko enplegua, 2.0 enplegua, hautapen-dinamikak, etab.
    • Hautaketa eta networking prozesuak: enpresekin hainbat jarduera antolatzen ditugu, praktika eta enplegu aukerak eskaintzeko, lanbidean aurrera egin dezazun.

    7.000 bazkide baino gehiago ditu, eta ikasle ohien sare honek lanean hasten laguntzen du. Lan-poltsa batez gain, elkarteak eskaintzen ditu prestakuntza, aurkezpen korporatiboak, profesionalekiko topaketak, networking eta deskontu esklusiboak bere kideentzako zerbitzuetan.

    www.alumnidba.es

    Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasle Ohien elkarte ofiziala da. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, pertsona ospetsuen babesa duena maila profesional eta pertsonalean. Gure helburua hazten jarraitzea da, kide izateagatik ospea izatea eta harro sentitzen jarraitzea.

    Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.

    Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: Acciona, Amenabar, Boston Consulting Group, Idom, Deloitte, Decathlon, Elecnor, Elkargi, Euskaltel, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, KPMG, Ibermática, Management Solutions, Mondelez, HP, PWC, Sixt y Tecuni.

    Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera. 

    null
    nataliapastor

    Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.

    Lanbideko karreren sailaNatalia Pastor

    Sektore askotako erakundeekin hitzarmenak

    Enpresa laguntzaileak

    Esperientzia eraldatzailea

    Nazioarteko Praktika Solidarioen Programa

    Lanbide-prestakuntza eta gizakian eta balioetan oinarritutako prestakuntza integratu nahian, programa honek aukera ematen du Latinoamerikan eta Indian hainbat proiektu ekonomiko-produktibo eta sozial babesten dituzten erakundeetan praktika profesionalak egiteko. 6 eta 12 ECTS arteko curriculum-praktikak dira. 

    Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India... Urtero proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetako erakundeekin, Hegoaldeko familia eta komunitate ahul eta pobretuenak aldatzea helburu dutenak.

    3. mailako udan, 6 eta 8 aste bitartean. Alboan-ekin aurrez trebatzea eta ondoren ebaluatzea eskatzen du. 

    "Ikerketa-lan bat egin nuen HDRCn (Human Development and Research Centre), erakunde ekonomikoek Indiako landako emakumeen artean lidergoa eta ekimena nola sustatzen duten ikertzeko. Egia esan, oso pozgarria izan zen enpresa-kudeaketa aztertzea ikuspegi sozial batetik. Azkenean, nirekin bat zetorren alternatiba profesional bat aurkitu nuen. Orain arlo horretan trebatzen jarraitzeko gogoa dut."

    Itxaso Aranguren

    Praktikak Ahmedabaden, Indian 

    null

    Lanbide-esparruakNon izango dut lana?

    Enpresako esparruak

    Kontu-ikuskaritza, aholkularitza, finantzak, marketina, nazioartea, bankuak eta finantza-zerbitzuak, norberaren enpresa sortzea, logistika- eta erosketa-departamentuak, eragiketen kudeaketa, zerga-departamentuak, giza baliabideak, kalitatea eta berrikuntza, antolakuntzaren garapena, erantzukizun sozial korporatiboa…

     

    Zuzenbidearen arloak

    Abokatutza: zuzenbide penala, zuzenbide zibila, administratiboa, hirigintza, bioetika, kirolaren zuzenbidea, itsas zuzenbidea, arbitrajea eta bitartekaritza.

    Enpresa: aholkularitza juridikoa, giza baliabideak, laneko segurtasuna eta higienea.

    Administrazio publikoak: justizia (epailea, fiskala, idazkari judiziala…), ogasuna, erregistroa eta notariotza, lana eta gizarte-segurantza.

    Bi arloak konbinatzen diren lanpostuetan

    Enpresen zerga-, merkataritza- eta lan-aholkularitza, zuzenbideko arlo berrietan aholkularitza (ingurumena, Internet eta teknologia berriak, jabetza intelektuala), enpresen lege-departamentua, giza baliabideen departamentua, erantzukizun sozial korporatiboko departamentua, nazioarteko merkataritza eta kontratazioa, zuzendaritza nagusia...