EAZ + Zuzenbideko
gradu bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    5 urteko prestakuntza

    Gradu Bikoitzaren egitura

    EAZ + Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko ikasketa-plana progresiboa da, enpresa-kudeaketaren eta zuzenbidearen oinarrietatik hasi eta zuzendaritza nagusira eta zuzenbidearen esparru desberdinak menderatzera.

    null

    1. maila

    Enpresa-kudeaketaren (kontabilitatea, enpresa, estatistika) oinarriak eta zuzenbidearen oinarriak eta hizkuntza (zuzenbidearen sarrera, zientzia politikoa, filosofia...) ikasiko dituzu.

    null

    2. eta 3. mailak

    Oinarriak finkatu ondoren, erakundeetako departamentuak (finantzak, marketina, logistika…) kudeatzen eta zuzentzen ikasiko duzu, eta diziplina juridikoak (zibila, nazioartekoa, penala...) ezagutuz joango zara.

    null

    4. maila

    Prestakuntza-programaren amaieran, estrategia eta negozio-ereduak garatzeko gai izango zara, eta zuzenbidearen esparruak menderatuko dituzu (lanekoa, merkataritzakoa, nazioartekoa...).

    null

    5. maila

    Orain arte ikasitakoa praktikatuko duzu enpresan praktikak eginez. Ikasturte honetan egingo dituzu gradu-amaierako bi proiektuak, bata kudeaketaren arloan eta bestea zuzenbidearen arloan. Gainera, atzerriko unibertsitate batean nazioarteko egonaldi bat egiteko aukera izango duzu.

    Desagertzear dauden ikasketa planak

    null

    EAZ + Zuzenbidea (Bilbo)

    Gradu Bikoitzeko ikasketak 2023-24 ikasturtea baino lehen Bilboko campusean hasi zituzten ikasleentzat.

    Ikasketa plana deskargatu

    null

    EAZ + Zuzenbidea (Donostia)

    Gradu Bikoitzeko ikasketak 2023-24 ikasturtea baino lehen Donostiako campusean hasi zituzten ikasleentzat.

    Ikasketa plana deskargatu

     

    Nazioarteko esperientziaAtzerriko prestakuntza

    Seihileko bat atzerrian

    Nazioarteko Programak trukaketako seihileko bat atzerrian ikasteko aukera ematen du. Esperientzia honek aukera ematen du atzerriko herrialde batean bizitzeko eta prestatzeko, kultura berriak ezagutzeko, hizkuntzak hobetzeko eta ingurune berrietara egokitzen ikasteko.

    Mundu osoko 100 unibertsitate baino gehiago

    Mundu osoko 40en bat herrialdetako 100 unibertsitaterekin baino gehiagorekin ditugu truke-hitzarmenak.

    Kontsultatu hemen helmugen zerrenda. 

     

    Noiz?

    Ikasleek 5. mailako lehenengo seihilekoan egiten dute nazioarteko egonaldia. 

    null

    2023-2024 ikasturteko eskola-egutegia

    Eskola-egutegi ofiziala.

    Ikusi informazioa

    null

    2023-2024ko ordutegiak

    Behin-behineko ordutegiak aldatu egin daitezke.

    Ordutegia: Bilboko campusa

    Ordutegia: Donostiako campusa

    Ikasitako guztia praktikan jartzea

    Gradu Amaierako Proiektuak

    Gradu Bikoitzaren bukaeran Gradu Amaierako bi Proiektu egiten dira, bata enpresa-kudeaketaren arloan eta bestea zuzenbidearen esparruan.

    Ikasitako guztia bateratzeko aukera emango dizu, eta garatuko dituzu ahozko eta idatzizko komunikazioa, pentsamendu sistemikoa edo lorpenerako orientazioa. 

    Bi proiektuak 5. mailako bigarren seihilekoan egiten dira, tutore batek gainbegiratuta. Modalitate hauek dituzu aukeran: 

    EAZ PROIEKTUA

    • Enpresa bat sortzeko proiektua: enpresa-ideia bati buruzko negozio-plan bat garatzea ikasleek proposatuta edo, bestela, kanpoko ekintzaile-talde batek proposatuta. (Bilboko campusa eta Donostiako campusa)
    • Abian den enpresa baten kudeaketa hobetzeko proiektua: enpresa aktibo baten azterketa sakona, lehiakortasuna hobetzeko proposamen bideragarriak egiteko. (Bilboko campusa)
    • Herrialde-azterketa proiektua: herrialde jakin batek gure erkidegoko enpresei eskaintzen dizkien negozio-aukeren azterketa sakona. (Donostiako campusa)
    • Berariazko proiektua: ikerketa edo proiektu zehatz bat garatzea enpresa baten arlo jakin batean. (Donostiako campusa)

    ZUZENBIDEKO PROIEKTUA

    • Edukia funtsean juridikoa da, eta gutxienez Zuzenbidearen bi adarrekin lotuta egon behar du. Hori gainditzeak frogatzen du ikaslea gai dela bere ezagutzak aplikatzeko.

    Argitu zure zalantzak

    Ezagutu unibertsitateko terminoak

    Unibertsitateko terminoakIcono para el play del video

    Argitu zure zalantzak

    Ezagutu unibertsitateko terminoak

    Unibertsitatean hastekoa bazara edo denbora gutxi badaramazu, badituzu jakin beharreko oinarrizko kontzeptu batzuk. 

    Bideo honetan, arruntenak argituko dizkizugu: graduak, gradu bikoitzak, ECTS kredituak, titulu propioak, aipamenak, gradu dualak, ohorezko maileguak, etab. …