Bilboko campusa
Helbidea:
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbo
Harremanetarako:
944 139 443grados.dbs.bilbao@deusto.es
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gradu Bikoitzari esker, enpresen eta erakundeen erronkei modu erabakigarrian aurre egin ahal izango diezu, enpresa-arloan kaudimen juridikoa emanez.
Zure karrera profesionala enpresa-eremura nahiz eremu juridikora bideratu ahal izango duzu, bai eta bien konbinazioa beharrezkoa eta balioetsia den lanpostuetara ere.
Gradu Bikoitz honekin, enpresa-proiektuak sortu, planifikatu eta gidatzeko gai izango zara, eta baliabideak kudeatuko dituzu eraginkortasun ekonomikoarekin, modu konprometitu eta etikoan ingurune globalizatuan. Gainera, legeak interpretatu, defendatu eta aplikatu ahal izango dituzu, enpresen eta erakundeen erronkei modu erabakigarrian aurre eginez, enpresa-eremuan kaudimen juridikoa emanez.
Interesatua bazaude ekonomiarekin eta zuzenbidearekin, matematikarekin eta irakurketarekin; zure ideiak argumentatzea eta defendatzea gustatzen bazaizu; ekimena eta taldean lan egiteko gogoa baduzu eta ikasketetan antolatua eta saiatua zarela uste baduzu, EAZ + Zuzenbideko Gradu Bikoitz hau zuretzako modukoa da.
Bilboko Campusa
Donostiako Campusa
EAZ + Zuzenbidea
5 urte (5 urte eta erdi nazioarteko mugikortasunarekin) - 360 ECTS
Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez
450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Tasa akademikoen eta ostatuaren kostuaren % 100eraino.
Bilboko campusean EAZ ikasketak egiteko.
Laster argitaratuko dugu 2022-23 ikasturterako azken plaza libreen zerrenda.
Informazioa jaso nahi baduzu, utzi zure datuak formularioaren bidez, eta posta elektronikoz bidaliko dizugu zerrenda.
Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.
Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean. Nazioarteko egonaldi hori eginez gero, gradu bikoitzak 5 urte eta erdi iraungo luke.
Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan, 1. mailatik hasita.
01
Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, epaiketen simulazioak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.
02
Gradu Bikoitza amaitu aurretik izango duzu lehenbiziko laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu.
03
Enpresetako zuzendariek eta legelariek ikasgelara ekarritako kasu errealei eta problemei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresa- eta lege-ingurunearen beharrak.
04
Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitako ezagutzak eta trebetasunak oso modu praktikoan garatuko dituzu: ESME Junior Empresa, Deusto Investment Club, ELSA Deusto, Deusto Consulting Club...
Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.
EAZ ikasketak egiteko, batxilergoko 1. mailan batez besteko nota Oso Ongi (7) edo gehiago eduki behar da.
Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak
Helbidea:
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbo
Harremanetarako:
944 139 443grados.dbs.bilbao@deusto.es
Helbidea:
Mundaitz 50, 20012 Donostia
Harremanetarako:
943 326 314grados.dbs.ss@deusto.es