EAZ + NAZIOARTEKO HARREMANETAKO GRADU BIKOITZA

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradu bikoitzari buruz

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Testuinguru globalean erakundeak lideratzea

    Gradu bikoitzari buruz

    Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Nazioarteko Harremanak gradu bikoitzari esker, enpresa estrategiak formulatu ahal izango dituzu ingurunea kontuan hartuta, eta nazioarteko eremuko erakunde publiko eta pribatuetan ekipoak eta proiektuak eraginkortasunez kudeatu ahal izango dituzu.

    Enpresa datuak eta nazioarteko egoera modu kritikoan aztertu eta interpretatu ahal izango dituzu, antolamendu erabaki onenak hartzeko, erronkak gainditzeko eta aukerak aprobetxatzeko.

    null

    Zer ikasiko duzu?

    Gradu bikoitz honekin, botere eta interdependentzia harremanak ulertzeko gai izango zara maila globalean. Harreman horiek eraikitzeko, egiturazko faktore ekonomikoak, politikoak eta kulturalak uztartzen dira, eta eragina dut estatuen eta enpresen jardueretan. 

    null

    Baldin eta...

    Enpresen zuzendaritza eta kudeaketaren munduarekiko interesa duen pertsona bazara, nazioarteko bokazioa eta faktore politiko, kultural eta ekonomikoen arteko lotura globala ulertzeko kezka dituena, nazioarteko harremanetan aditua bihurtu nahi baduzu, XXI. mendeko globalizazioaren dinamikak eta horrek enpresa kudeaketan duen eragina sakon ezagutzen dituena, Gradu bikoitz hau zuretzat da.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      EAZ + Nazioarteko Harremanak

    • Iraupena/kredituak

      5 urte - 354 ECTS

    • Hizkuntza

      Ingelesa

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      450 plaza guztira (250 Bilbon + 200 Donostian), EAZ programa guztien artean banatuta

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Fakultatea:

      Deusto Business SchoolGizarte eta Giza Zientziak
    • Partekatu:

    Ate irekietako larunbatak

    Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.

    DEUSTO BUSINESS SCHOOL

    ZENBAKIAK BERME

    2.Espainiako 2. unibertsitate onena EAZn (CyD Ezagutza eta Garapena Fundazioaren rankingaren arabera, 2023)

    %3 Munduko negozio eskola onenetakoa (Shanghaiko rankinga, 2021)

    4. Postua El Mundo 2023 txostenean (Nazioarteko Harremanetako gradua)

    500Enpresa laguntzaile baino gehiago

    Agirre Bizkaitar Fundazioa - Deusto Business School bekak

    Tasa akademikoen eta ostatuaren kostuaren % 100eraino.

    Bilboko campusean EAZ eta titulazio konbinatuen ikasketak egiteko.

    Ireki begiak mundu zabalera

    Eraiki zure nazioarteko profila

    Prestakuntza batez ere ingelesez ematen da, horrek nazioartean profesionalki jarduteko aukera emango dizu.

    * Bilboko campusean, EAZko gradua eta Nazioarteko Harremanetakoa ingelesez ematen dira oso-osorik. 

    Donostiako campusean gradu bikoitz hau ikasi ahal izango duzu prestakuntza elebidunean (gaztelania-ingelesa) edo hirueledunean (gaztelania-ingelesa-euskara).

    Derrigorrezkoa da seihileko bat egitea Europa, Amerika, Asia edo Afrikako unibertsitate batean. Bertan, eskualdearen ezagutzan sakonduko duzu eta esperientzia aberasgarri batez gozatuko duzu, maila akademikoan zein pertsonalean. Egonaldi horrek balio erantsi handia emango dizu zure etorkizun profesionalerako, gero eta nazioartekoagoa den lan-ingurunean.

    Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

    null

    Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

    Etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

    01

    Eginez ikasi

    Klase teorikoak eta kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketako simulazioak edo enpresetarako bisitak izango dituzu. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako gaitasunak garatuko dituzu, jasangarritasuna, konpromiso etikoa edo erantzukizuna bezalako balioak oinarri harturik.  

    02

    Praktikak bermatuta

    Gradu bikoitza amaitu aurretik izango duzu laneko lehenengo esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, lana bilatzera bideratutako mintegietan hartuko duzu parte, lan munduari aurre egin ahal izateko. 

    03

    Harreman zuzena enpresekin

    Enpresetako zuzendariek egungo gizarteko arazoei egingo diezu aurre, enplegu azoketara eta prestakuntzako mintegietara joan ahal izango zara edo hautaketa prozesuetan parte hartuko duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu inguruko enpresen beharrizanak.

    04

    Ikasleen ekintzailetza

    Ikasleek sortu eta lideratutako elkarteen bidez, gelan jasotako ezaupideak eta trebetasunak era oso praktikoan garatuko dituzu. Hona hemen elkarte batzuk: ESME Junior Empresa, Deusto Investment Club, Deusto International, Deusto Consulting Club...

    GURE IKASLEEK KONTATUKO DIZUTE

    LEHEN PERTSONAN

    Xabier Jiménez

    Ikasitakoa benetako kasuen eta enpresa laguntzaileen esperientzien bidez praktikan jarri ahal izatea asko baloratzen dut.

    Xabier Jiménez

    Benetako kasuen eta enpresa laguntzaileen esperientzien bidez

    Elena Cadavid González

    Deustok programa bereziagatik nabarmentzen da. Profesionalekin harreman zuzena izateak eta irakasleekin dagoen gertuko giroak Deuston prestakuntza-esperientzia paregabe eta aberasgarria bihurtzen dute.

    Elena Cadavid González

    Prestakuntza-esperientzia paregabea

    Ekaitz Telleria

    Nazioarteko adituekin izandako hitzaldiei eta irakasleen babesari esker, nire ikuspegia zabaltzen ari naizela eta erronka globaletarako irtenbideak emateko tresnak garatzen ari naizela sentitzen dut.

    Ekaitz Telleria

    Erronka globaletarako irtenbideak

    Nuray Donés

    Beti interesatu izan zaizkit negozioak eta globalizazioa; horregatik aukeratu nuen Deustuko EAZ + Nazioarteko Harremanak, programa hau %100ean ingelesez eskaintzen duten unibertsitate bakanetako bat baita.

    Nuray Donés

    %100 ingelesez

    María Bakulina eta Jon PérezIcono para el play del video

    Lehen pertsonan...

    Gradu bikoitz honetan modu kritikoan aztertu eta interpretatzen ditugu enpresen datuak eta nazioarteko egoera.

    EAZ + Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitza María Bakulina eta Jon Pérez

    Sartzeko baldintzak

    Batxilergoa - Matematika

    Batxilergoan edo baliokidean egon behar da, edozein modalitatetan, arteak eta orokorra izan ezik. Batxilergoko bi mailetan ezinbestekoa da modalitate bakoitzari dagozkion Matematikako irakasgaiak eginda izatea.

    Batez besteko nota: oso ongi

    EAZ ikasketak egiteko, Batxilergoko 1. mailako nota oso ongi (7) edo handiagoa izan behar da, batez beste.

    Ingeleseko B2

    Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Horretarako, kanpoko ziurtagiria aurkeztu behar da (Cambridge, Linguaskill, HEO, etab.).

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka programa erabil dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi Deusto

    Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

    Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

    Jarri gurekin harremanetan

    EAZ + Nazioarteko Harremanak

    Erlazionatutako titulazioak