Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
EAZ + Informatika Ingeniaritzako Gradu Bikoitza eskari handiko karrera da eta bertan graduatu direnek lan-aukera ugari dituzte.
Deusto Business School-ek harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak, eta lehenbiziko lan-esperientzia bat dute ikasketak amaitu aurretik. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira.
Praktikak nahitaezkoak dira eta 5.º mailan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.
Ikasle guztiek egiten dituzte gutxienez 6 ECTS enpresako praktiketan. Aukera dago esperientzia hori zabaltzeko, curriculumez kanpoko praktikak eginez.
Lanbide Karreren Departamentuak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interesekin eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko.
Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko hiru zerbitzu eskaintzen ditu.
7.000 bazkide baino gehiago ditu, eta ikasle ohien sare honek lanean hasten laguntzen du. Lan-poltsa batez gain, elkarteak eskaintzen ditu prestakuntza, aurkezpen korporatiboak, profesionalekiko topaketak, networking eta deskontu esklusiboak bere kideentzako zerbitzuetan.
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak 40 urte daramatza profesional arrakastatsuak prestatzen ingeniaritzako hainbat arlotan. Orain arte, Deustuko 15.000 ingeniari baino gehiago sartu dira mundu osoko enpresa eta erakundeetan.
Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.
Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: ABB, Airbus, Boston Consulting Group, CAF, Citi bank, Danone, Deloitte, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, Ibermática, Idom, Ingeteam, Johnson & Johnson, KPMG, Management Solutions, NTT Data, PWC eta SIXT..
Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera.
Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.
Lanbideko heziketa eta giza prestakuntza balioetan oinarritutako prestakuntzan txertatzeko egiten dugun apustuan, programa honek aukera ematen du praktika profesionalak egiteko Latinoamerikan eta Indianekonomia, ekoizpen eta gizarte proiektuak sustatzen dituzten erakundeetan. 6 eta 12 ECTS bitarteko pisu akademikoa duten curriculumaren barruko praktikak dira.
Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India Urtez urte, proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetan kokatutako hainbat erakunderekin batera, Hegoaldeko familia eta komunitate ahulenak eta pobretuenak eraldatzea helburu dutenak.
3. mailako udan; praktiken iraupena 6 eta 8 aste bitartekoa izango da. Gainera, programak Alboanen eskutik aurretiko prestakuntza eta ondorengo ebaluazioa eskatzen ditu.
"ASERJUSen (Guatemala) egin nituen praktikei esker, bestelako esperientzia bat bizi ahal izan nuen, aldaketa sortzeko eta pertsona moduan aberasteko. Han marketinari, finantzei eta estrategiari buruz ikasitakoa aplikatu nuen, gatazkak konpontzeko gaitasunak garatzen nituen bitartean. Canteleko bost emakume indigena ekintzailerekin lan egin nuen; inspirazio iturri handi izan ziren niretzat. Haiengandik ikasi ez ezik, nitaz ere asko ikasi nuen. Esperientzia bikaina izan zen. "
Olatz Hernández
Praktikak Guatemalan
Kontu-ikuskaritza, aholkularitza, finantzak, marketina, nazioartea, bankuak eta finantza-zerbitzuak, norberaren enpresa sortzea, logistika- eta erosketa-departamentuak, eragiketen kudeaketa, zerga-departamentuak, giza baliabideak, kalitatea eta berrikuntza, erantzukizun sozial korporatiboa…
Informazio eta Komunikazio Teknologiak, informatika-departamentuak, aholkularitza teknologikoa, ikuskaritza eta segurtasuna, startup teknologikoak, softwarearen garapena, komunikazio-sareak, datu-baseak eta sistema informatikoak...
Big Data eta Business Intelligence, negozioaren garapena eta IoT aplikazioak, ekintzailetza teknologikoa, estrategia teknologikoaren eta eraldaketa digitalaren zuzendaritza, ezagutzaren kudeaketarako prozesuen digitalizazioa, Data Mining, aholkularitza teknologikoa, segurtasun informatikoa eta ERP...