Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
EAZ + Industria Teknologietako Ingeniaritzako Gradu Bikoitza da lan-merkatuan eskari gehien duen profiletako bat, enplegagarritasun eta etorkizun handikoa.
Deusto Business School-ek eta Ingeniaritza Fakultateak harreman estua dute enpresa laguntzaileen sare zabal batekin eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira.
Praktikak nahitaezkoak dira eta 5.º mailan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.
Ikasle guztiek egiten dituzte gutxienez 6 ECTS enpresako praktiketan. Aukera dago esperientzia hori zabaltzeko, curriculumez kanpoko praktikak eginez.
Lanbide Karreren Departamentuak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interesekin eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko.
Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko hiru zerbitzu eskaintzen ditu.
Orientazioa: banakako elkarrizketak, curriculum bat nola egin edo hautapen-prozesu bati nola ekin, aukera profesionalei buruzko aholkularitza, etab.
Prestakuntza: hautatzaile profesionalekin mintegiak gai garrantzitsuei buruz, hala nola nazioarteko enplegua, 2.0 enplegua, hautapen-dinamikak, etab.
Hautaketa eta networking prozesuak: enpresekin hainbat jarduera antolatzen ditugu, praktika eta enplegu aukerak eskaintzeko, lanbidean aurrera egin dezazun.
7.000 bazkide baino gehiago ditu, eta ikasle ohien sare honek lanean hasten laguntzen du. Lan-poltsa batez gain, eskaintzen ditu prestakuntza, aurkezpen korporatiboak, profesionalekiko topaketak, networking eta deskontu esklusiboak bere kideentzako zerbitzuetan.
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak 40 urte daramatza profesional arrakastatsuak prestatzen ingeniaritzako hainbat arlotan. Orain arte, Deustuko 15.000 ingeniari baino gehiago sartu dira mundu osoko enpresa eta erakundeetan.
Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.
Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: ABB, Airbus, Boston Consulting Group, CAF, Citi bank, Danone, Deloitte, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, Ibermática, Idom, Ingeteam, Johnson & Johnson, KPMG, Management Solutions, NTT Data, PWC eta SIXT.
Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera.
Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.
Lanbide-prestakuntza eta gizakian eta balioetan oinarritutako prestakuntza integratu nahian, programa honek aukera ematen du Latinoamerikan eta Indian hainbat proiektu ekonomiko-produktibo eta sozial babesten dituzten erakundeetan praktika profesionalak egiteko. 6 eta 12 ECTS arteko curriculum-praktikak dira.
Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India... Urtero proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetako erakundeekin, Hegoaldeko familia eta komunitate ahul eta pobretuenak aldatzea helburu dutenak.
3. mailako udan, 6 eta 8 aste bitartean. Alboan-ekin aurrez trebatzea eta ondoren ebaluatzea eskatzen du.
"ASERJUSen (Guatemala) egin nituen praktikei esker, bestelako esperientzia bat bizi ahal izan nuen, aldaketa sortzeko eta pertsona moduan aberasteko. Han marketinari, finantzei eta estrategiari buruz ikasitakoa aplikatu nuen, gatazkak konpontzeko gaitasunak garatzen nituen bitartean. Canteleko bost emakume indigena ekintzailerekin lan egin nuen; inspirazio iturri handi izan ziren niretzat. Haiengandik ikasi ez ezik, nitaz ere asko ikasi nuen. Esperientzia bikaina izan zen. "
Olatz Hernández
Praktikak Guatemalan
Kontu-ikuskaritza, aholkularitza, finantzak, marketina, nazioartea, bankuak eta finantza-zerbitzuak, norberaren enpresa sortzea, logistika- eta erosketa-departamentuak, eragiketen kudeaketa, zerga-departamentuak, giza baliabideak, kalitatea eta berrikuntza, antolakuntzaren garapena, erantzukizun sozial korporatiboa…
Industria-arlo guztietako enpresak, proiektu-ingeniaritzak, industria- eta zerbitzu-enpresetako departamentu teknikoak, industria-produktuen merkaturatze- eta instalazio-enpresak, teknologia-garapeneko industria, industria-enpresen administrazio- eta kudeaketa-arloak...
Kalitate, zuzendaritza eta kudeaketa teknologikorako sistemak diseinatu eta kudeatzea enpresetan, industria-enpresen zuzendaritza eta kudeaketa, finantza-arriskuen eta finantza-analisi konplexuen kudeaketa, aholkularitza teknologikoa, zuzendaritza nagusia, bereziki industria-sektoreko enpresetan...