Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradu Bikoitzari esker, ingeniaritzaren eta enpresa-arloaren ikuspegi orokorra eta konbinatua garatu ahal izango duzu. Eduki teknologiko handiko enpresa-proiektuak zuzentzeko konpetentziak eskuratuko dituzu, eta industria-prozesuak diseinatu eta kudeatzeko gai izango zara. Prestakuntza tekniko eta enpresarial bikaina lortuko duzu, eta profil balioaniztun bikoitza eskainiko dizu, oso eskatua, osagai teknologiko handiko enpresek bereziki balioetsia.
Gradu Bikoitz honekin, modu erabakigarrian aurre egingo diezu industria- eta teknologia-enpresen teknika-, antolamendu- eta kudeaketa-erronkei. Industria-teknologien ikuspegi orokorra garatuko duzu, eta teknologia horiek ekipoekin, materialekin, kudeaketa-prozesuekin eta pertsonekin integratzen ikasiko duzu.
Teknologia ezagutzeko eta gauzek nola funtzionatzen duten jakiteko interesa baldin baduzu; enpresen mundua interesatzen bazaizu eta zeure burua ikusten baduzu etorkizunean sailak zuzentzen, bereziki industria-sektorekoak; zeure burua analitikotzat jotzen baduzu eta sormenak erakartzen bazaitu, hauxe da zure titulazioa.
Bilboko Campusa
EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritza
5 urte - 360 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.
Presentziala
Ezohiko epea: maiatzak 18 - ekainak 2
Tasa akademikoen eta ostatuaren kostuaren % 100eraino.
Bilboko campusean EAZ ikasketak egiteko.
Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.
Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 40 herrialderen artean.
Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.
01
Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.
02
Abangoardiako teknologiez hornitutako industria-laborategietan, proiektuak eta talde-lanak egingo dituzu, industrian aurkituko dituzun ideiak, sormena eta arazoak konpontzeko gaitasuna garatzeko.
03
Gradua amaitu baino lehen izango duzu laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu.
04
Enpresetako zuzendariek ikasgelara ekarriko dituzten kasu errealei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresen beharrak.
05
Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitakoa garatuko duzu, eta kultura ekintzailean murgilduko zara bete-betean. Deusto Consulting Club, Deusto Investment Club, Deusto Moto Team, Lagunarte...
Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.
Esperientziak adierazten digunez, EAZko ikasketak egiteko, beharrezkoa da Batxilergoko 1. mailan Oso Ongi (7) edo goragoko batez besteko nota izatea.
Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da kanpoko ziurtagiri baten bidez (First Certificate, Linguaskill, APTIS, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.).
Gainera, EAZ gradua lortzeko, ikasketak amaitu aurretik, ingeleseko C1 maila egiaztatu beharko da.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak