Industria 4.0Programa Ejecutivo 4GUNE

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruzkoak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Zertan datza Programa?

    Industria 4.0ko Programa Exekutibo hau esperientzia aitzindaria da, eta Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek erantzun koordinatua ematen diote enpresek eskatzen duten etengabeko prestakuntzari, Industria 4.0 bezalako esparru giltzarri batean. Prestakuntza-programak trebakuntza eta kualifikazio praktiko eta dinamiko bat ematen die euskal enpresen zuzendaritzei (CEO, gerentzia, etab.), ezagutzak, orientazioa eta tresnak izan ditzaten industria adimendunera bidean.

     

    Programa Exekutiboaren laburpena

    null

    Lan-etorkizuna

    Hobetu zure proiekzio profesionala eta sar zaitez 4.0 Industriako fabrikazio- eta ekoizpen-teknologia digitaletan.

    null

    Enpresako aditu profesionalak ikasgelan

    Sektoreko enpresetako profesional adituek erakutsiko dute nola aplikatu dituzten fabrikazio, produkzio eta industria adimendunaren kontzeptuak beren enpresetan.

    null

    Metodologia praktikoa

    Sektoreko enpresen kasu eta aplikazio errealetan oinarritutako metodologia praktikoa.

    null

    Egitura

    Nahitaezko moduluen 12 ECTS + Amaierako Proiektuaren 4 ECTS

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Beste batzuk

    • Titulazioa:

      4.0 Industriako 4GUNEprograma exekutiboa

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Ingeniaritza
    • Partekatu:

    Industria 4.0Zerk bereizten du prestakuntza-programa hau?

    Non ematen da?

    Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolan, Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoan, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatean. Ikastetxe bakoitzak espezialitate nabarmenenak ematen ditu.

    enpresekin lankidetza

    Programaren bultzatzaile den 4GUNE klusterrak eta unibertsitate prestatzaileek ziurtatuko dute titulazioa .

    Hainbat sektoretako enpresekin elkarlanean: Prestakuntzaren testuingurua egokia izan daiteke networking-a eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko.

    EDUKI BERRITZAILEAK

    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako Basque Industry 4.0 Gidaritza Taldeak egindako lanbide-profilak eta -konpetentziak aztertzearen emaitza dira proposatutako edukiak. Hau da, euskal enpresen benetako eskariari erantzuten dio programak.

    EXECUTIVE PROFILA

    Gerentziako prestakuntza eta ezagutza osagarria da beste profil eta lanbide-arlo batzuen (adibidez, produktuaren garapena/I+G edo ekoizpena) prestakuntza-programekin.

    METODOLOGIA ERAKARGARRIA ETA ERAGINKORRA

    Metodologia erakargarria eta eraginkorra da, presentziala eta online, ingurune parte-hartzaile eta multilokalizatu batean, lortutako ezagutza bertan praktikan jarriz eta bide-orria identifikatuz eta definituz, proiektu erreal eta pertsonalizatu baterako.

    Nola?

    Ikuspegi akademikoaren eta industria-adituen arteko hibridazioa eta kasu praktikoak (bi inguruneetan) balio erantsi bat dira. Gainera, metodologiaren bidez soft skillsak praktikan asimilatzeko aukera ematea proposatzen da.

    Konbina itzazu negozioaren kudeaketa eta 4.0 teknologiak

    Ezagut ezazu industria-enpresen eraldaketa digitala, haren prozesuak, produktuak eta merkatuak

    Executive profila

    Sarrerako profila

    null

    Executive profila

    Sarrerako profila

    • Gerentziako profilak dituzten profesionalak, beren prestakuntza osatu nahi dutenak Industria Digital 4.0ren arloan.
    • Erakundeen arduradunak, industria-enpresen, prozesuen, produktuen eta merkatuen eraldaketa digitala ezagutu eta ulertu nahi dutenak.

    Industria 4.0 kontaktua

    Informazio gehiago izateko

    null

    Industria 4.0 kontaktua

    Informazio gehiago izateko

    Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan: