Industria 4.0Programa exekutibo 4GUNE

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruzkoak

Zertan datza Programa?

Industria 4.0ko Programa Exekutibo hau esperientzia aitzindaria da, eta Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek erantzun koordinatua ematen diote enpresek eskatzen duten etengabeko prestakuntzari, Industria 4.0 bezalako esparru giltzarri batean. Prestakuntza-programak trebakuntza eta kualifikazio praktiko eta dinamiko bat ematen die euskal enpresen zuzendaritzei (CEO, gerentzia, etab.), ezagutzak, orientazioa eta tresnak izan ditzaten industria adimendunera bidean.

 

Programa Exekutiboaren laburpena

null

Lan-etorkizuna

Hobetu zure proiekzio profesionala eta sar zaitez 4.0 Industriako fabrikazio- eta ekoizpen-teknologia digitaletan.

null

Enpresako aditu profesionalak ikasgelan

Sektoreko enpresetako profesional adituek erakutsiko dute nola aplikatu dituzten fabrikazio, produkzio eta industria adimendunaren kontzeptuak beren enpresetan.

null

Metodologia praktikoa

Sektoreko enpresen kasu eta aplikazio errealetan oinarritutako metodologia praktikoa.

null

Egitura

Nahitaezko moduluen 12 ECTS + Amaierako Proiektuaren 4 ECTS

4.0 Industria Zerk bereizten du prestakuntza programa hau?

Non ematen da?

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak, IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak, Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak ematen dute. Zentro bakoitzak espezialitate nabarmenenak ematen ditu.

enpresekiko lankidetza

4GUNE Klusterrak, programaren bultzatzaile gisa, eta unibertsitate prestatzaileek titulazioa egiaztatuko dute.

Hainbat sektoretako enpresekin lankidetzan: Prestakuntza testuingurua ingurune egokia izan daiteke networkinga eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko.

EDUKI BERRITZAILEAK

Proposatutako edukiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako Basque Industry 4.0 Gidaritza Taldeak egindako 4.0 lanbide profil eta gaitasunen azterketaren emaitza dira. Hau da, programak euskal enpresen benetako eskaera bati erantzuten dio.

EXECUTIVE PROFILA

Gerentzia profilerako prestakuntza edukia eta ezagutza maila beste profil eta lanbide arlo batzuetarako garatzen ari diren prestakuntza programen osagarri izateko moduan definitu dira, hala nola I+G produktuaren edo ekoizpenaren garapena.

METODOLOGIA ERAKARGARRIA ETA ERAGINKORRA

Metodologia erakargarria eta eraginkorra planteatzen da, aurrez aurreko eta online prestakuntza uztartuko dituena, ingurune parte-hartzaile eta multilokalizatu batean, eta eskuratutako ezagutza praktikara eramango duena, proiektu erreal eta pertsonalizatu baterako ibilbide orria identifikatuz eta definituz amaitzeko.

Nola?

Balio erantsia da ikuspegi akademikoaren eta industria adituenaren arteko hibridazioa eta kasu praktikoetara hurbiltzea (bi inguruneetan). Gainera, proposatzen da metodologiak berak trebetasun bigunen asimilazio praktikoa ahalbidetzea.

Konbina itzazu negozioaren kudeaketa eta 4.0 teknologiak

Ezagut ezazu industria-enpresen eraldaketa digitala, haren prozesuak, produktuak eta merkatuak

Perfil Executive

Sarrerako profila

null

Perfil Executive

Sarrerako profila

  • Gerentziako profilak dituzten profesionalak, 4.0 Industria Digitalaren arloko prestakuntza osatu nahi dutenak.
  • Industria enpresen eraldaketa digitaleko prozesuak, produktuak eta merkatuak ezagutu eta ulertu nahi dituzten erakundeetako arduradunak.

4.0 Industria

Informazio gehiago

null

4.0 Industria

Informazio gehiago

Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan: