Sexu indarkerian esku hartzen aditua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikasketa plana

    Ikasketa planak 24 ECTS kreditu ditu, eta derrigorrezko sei irakasgaitan dago antolatuta. Programa modalitate erabat birtualean eskaintzen da
     

    Irakasgaia Mota Izaera ECTS-ak Seihilekoa*
    Sexu-indarkeriaren fenomenoaren testuingurua Nahitaezkoa Birtuala 5 1
    Sexu-indarkeria motak Nahitaezkoa Birtuala 3 1
    Trauma eta krisi egoeren tratamendu terapeutikoa Nahitaezkoa Birtuala 5 2
    Esku-hartze psikosoziala eta instituzionala sexu-indarkeriaren esparruan Nahitaezkoa Birtuala 5 2
    Emakumeen gorpuztasunen aurkako sexu-ziberrindarkeriak Nahitaezkoa Birtuala 3 2

    Sexu-indarkeriak prebenitzea eta hautematea

    Nahitaezkoa Birtuala 3 2

    Profilak eta helburuak

    Aditu programa honek aukera ematen du etengabe aldatzen ari diren inguruneetan sexu-indarkeriak identifikatu eta diagnostikatzeko, eta horien prebentzio eta erreparazio integralera bideratzeko gaitasunak garatzeko.

    Metodologia

    null

    Metodologia

    Irakasgaiak hainbat unitatetan antolatuta daude. Unitate bakoitzean, ikasleei ikasteko inguru bat aurkeztuko zaie: konpondu beharko duten egoera bat izango dute eta, horretarako, baliabide batzuk izango dituzte eskura, behar bezala antolatuta eta testuinguruan kokatuta (bideoak, dokumentuak, jarduerak...), bai eta planifikatzeko, ikasteko, praktikatzeko, hausnartzeko eta abarretarako tresnak ere. Irakasgaiek etengabeko ebaluazioko sistema izango dute: unitate bakoitzean zeregin batzuk eskatuko zaizkie ikasleei eta haiek lanak eman beharko dituzte (lan horiek ebaluatuko dira).

    Lan irteerak

    Problematika horri erantzuteko, lanketa profesional espezializatua egin behar da, nazioarteko, estatuko eta tokiko arau-garapenetatik eratorritako eskariarekin bat. 

     

     

    Graduondoa sexu-indarkeriaren arloko jarduera profesionalera bideratuta dago, bai erakunde publikoetan, bai pribatuetan. Horren barruan sartzen da erakunde publikoek garatzen duten zuzeneko arreta, sentsibilizazioa eta prebentzioa, bereziki arreta espezializatuko zerbitzuek: 24 orduko krisi-zentroak, errekuperazio integraleko zerbitzuak, salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimei laguntzeko zerbitzuak, eta sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeei arreta espezializatua emateko zerbitzuak.  Era berean, erakunde pribatuek, hala nola elkarteek, aholkularitzek eta gobernuz kanpoko erakundeek egindako esku-hartzeari, sentsibilizazioari eta prebentzioari zuzenduta dago.

    null