Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzaUnibertsitate hedapeneko diploma

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Diplomari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      LAGUNTZA BIDEZKO ENPLEGUAN ARITZEKO LAN TREBAKUNTZA

      Diplomari buruz

      Deustuko Unibertsitateak eta GAUDE Elkarteak diseinatu eta eskaintzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateko lehenengo titulu propioa 18 eta 30 urte bitarteko adimen desgaitasuna duten pertsonei zuzendutakoa: Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma.

      Programaren helburu nagusia hau da: prestakuntza akademiko eta bokaziozkoarekin jarraitu nahi duten eta adimen desgaitasuna duten gazteei enplegurako eta gizarteratzeko eta unibertsitatean txertatzeko goitik beherako prestakuntza eskaintzea, helduarora pasatzea erraztuko dien enplegua bilatzeko, bizi kalitatea eta enplegagarritasuna hobetzeko. Hartara, aukerak zabalduko zaizkie eta bizitza proiektu oso, independente eta asegarria izan ahal izango dute.

      PROGRAMARI BURUZKO GARRANTZIZKO INFORMAZIOA PDF FORMATUAN, IRAKURKETA ERRAZEAN.

      null

      Lankidetza hitzarmena

      Diploma hau sortu da adimen desgaitasunen bat duten pertsonak gaitasunez eta trebetasun funtzionalez hornitzeko eta, horrela, lan munduan txertatzeko. Programa garatu eta praktikan jartzeko, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak GAUDE Elkartearen laguntza du. Elkarteak lanerako trebatzeko CIVIS programa sortua zuen 2013an.

      null

      Sarrerako profila

      Adimen desgaitasuna duten 18 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat da, hezkuntzako etapak amaitu eta langabezian egonik, prestatzen jarraitu nahi dutenentzat, lan merkatuan sartzeko. 

      null

      Irakaskuntzaren kalitatea

      Unibertsitate mailako eta desgaitasunak dituzten pertsonen arreta zuzeneko irakasleak. Esperientzia eta trebakuntza zabala dute adimen desgaitasuna duten pertsonek bizi-zikloan izan ditzaketen beharrizanei erantzuteko.  

      null

      Orientazio praktikoa

      Praktikak enpresetan, ikasleek jasotako ezagutza teoriko eta praktikoak ezarri ditzaten laneko ohiko testuinguruetan. 

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma

      • Iraupena/kredituak

        Bi ikasturte - 50 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz

      • Plazak

        15

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Hezkuntza eta Kirola
      • Partekatu:

      Gure ikasleen hitzetan

      Lehenengo pertsonan

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitateak ateak zabaltzen dizkit nire asmoak betetzeko.

      Fran López

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean ikastea oso atsegingarria da niretzat.

      Peio Barrenetxea

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Merezi du Deustuko Unibertsitatean egotea. Ni bezalako gazteekin harremanetan jartzeko modua ematen dit.

      Karmele Iturrioz

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean toki bat dudala sentitzen dut.

      Eder Korta

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean lan bat aurkitzeko prestatzen naiz.

      Asier Gortazar

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Pozik nago Unibertsitatean, gauza berriak ikasten ditut eta.

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean nire helburuak lor ditzaket.

      Leire Arandia

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Harro nago Deustuko Unibertsitatean nagoelako, eta ikasteko gogo handia dut.

      Alex Gil

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean nire helburuak lortu eta ni bezalako jende gaztea ezagutzen dut.

      Neka González Manrique

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean errespetuzko giroa dago.

      Josu Agraso Amenedo

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Gustuko dut unibertsitateko giroa. Beste ikasle bat gehiago sentitzen naiz.

      Santi Navarro

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean ikasteak lan munduan sartzeko aukerak eskaintzen dizkit.

      Alejandro Infante

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Nire etorkizuna aldatu nahi dut eta harro nago neure buruaz Unibertsitatean prestatzen nagoelako.

      Maider Pérez

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Lan bat aurkitzeko ikasi eta prestatu egin behar dut Unibertsitatean.

      Guillermo Sainz

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      lekukotasuna lan trebakuntzako diploma

      Deustuko Unibertsitatean lan baterako prestatu eta beste batek bezala lan egin dezaket.

      Iker Teijido

      Lehenengo promozioko ikaslea. 2019/20

      Zergatik programa hau?

      Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko Unibertsitate Masterreko ikaslearen profila

      Zergatik programa hau?

      Irakurketa erraztuko dokumentua

      2013tik, GAUDE Elkarteak CIVIS programa jarrita du abian, lan trebakuntzarako eta laguntza enpleguan aritzeko. Programa abian jarri zenetik lankidetza ezarri zen Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearekin, bi erakundeek elkarrekin lan egin nahi zutelako ikasleak unibertsitate esparruan txerta zitezen eta eskubide beteko herritar eta profesional bihurtzeko aukera izan zezaten.

      Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak hezkuntza etengabeko ikaskuntzatzat hartzen du, bizitza osoan zehar gertatzen dena. Pertsonek aukera dute hezkuntza sistema barruan eta kanpoan prestakuntza jasotzeko, haien gaitasunak, ezagutzak eta trebetasunak eguneratzeko, osatzeko eta zabaltzeko, pertsona eta profesional gisa garatzeko.

      Gizarte konpromisoa

      2019-2020 ikasturtetik Banco Santanderren laguntza dugu, 15.000 eurokoa. 

      Ikaslearen profila

      Norentzat da?

      Irakurketa erraztuko dokumentua

      Diploma adimen desgaitasuna duten 18 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat da, hezkuntzako etapak amaitu eta langabezian egonik, prestatzen jarraitu nahi dutenentzat, lan merkatuan sartzeko.

      • Adimen desgaitasuna % 33koa edo handiagokoa izatea.
      • Gazte bermeko sistema nazionalean izena emanda egotea. 
        Zelan eman izena (irakurketa erraztua)
      • Oinarrizko ulermenezko irakurketa, idazketa eta kalkulu maila (sarrera proba).
      • Oinarrizko gizarte trebetasunak eta autonomiakoak.
      • Motibazioa izatea lan munduan sartzeko (balioesteko eta/edo ebaluatzeko iturriak: hasierako elkarrizketa pertsonala eta bakoitzaren motibazio gutuna).
        Zelan idatzi gutuna (irakurketa erraztua)
      • Oinarrizko gizarte trebetasunak eta autonomiakoak izatea (balioesteko eta/edo ebaluatzeko iturriak: hasierako elkarrizketa pertsonala eta sarrera proba).
      • Lehentasuna izango dute zereginak ikasteko geletan edo antzerakoetan aurretiaz eskolatuta egon direnek.
      • Erreferentziak eskatuko dira hautagaiak aurretiaz parte hartu duen prestakuntza ekintzen inguruan (adibidez, hezkuntzako etapan, etab.).
      null

      Jarri gurekin harremanetan

      null

      Jarri gurekin harremanetan

      Bilboko campusa

      Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea

      Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbao
      Tel.: 944 139 203
      diploma.capacitacionlaboral@deusto.es