Osasun, Ongizate eta Bioetikako Doktorego programa Aristos Campus Mundus Nazioarteko Bikaintasun Campusaren barruan dago, eta gizarte ekimeneko hiru unibertsitate elkartzen dira lotura estrategikoan: Deustuko Unibertsitatea, Comillas Unibertsitate Pontifikala eta Ramon Llull Unibertsitatea.
Osasunaren arloko programa bakanetakoa da, osasun arloko profesionalen gaitasun teknikoa eta gaitasun etikoa uztartu beharra azpimarratzen duena, betiere gizarte baldintzatzaileak kontuan hartuta, pertsonaren ongizatean laguntzeko, haren osotasuna, duintasuna eta autonomia errespetatuko direla bermatuz.
Hainbat diziplina integratzea sustatzen du, osasun eta ongizate prozesuak ulertzeko eta hainbat ikuspegitatik lantzeko.
Pertsona bere osasunarekin lotutako esku-hartzeen eta erabakien erdigunean jartzen duten asistentzia-ereduak lehenesten ditu.
Dimentsio biomedikoa ez ezik, ongizatean lagungarri diren faktore sozialak, etikoak eta ingurumenekoak ere barruan hartzen ditu.
Osasuneko desberdintasun sozialak murrizteko estrategiak hartzen ditu, ikuspegi inklusiboa eta ekitatiboa sustatuz.
Bilboko Campusa
Osasuna, Ongizatea eta Bioetika
Espainiera - Euskara
10
Sarrera prozesua itxita
Osasunarekin eta ongizatearekin lotutako prozesuak eta patologiak diziplina artean abordatzea (kirol-zientziak, erizaintza, fisioterapia, giza nutrizioa eta dietetika, farmazia, bioetika eta osasun-zientzien beste esparru batzuk), pertsonarengan oinarritutako asistentzia ikuspegien arteko harremanean oinarritutako etorkizuneko ereduetara bideratuta, osasun integralaren ikuspegitik.
Berezitasun nagusia da dimentsio biomediko hutsetik harago, ongizateari ikuspegi etiko batetik laguntzen dioten gizarte eta ingurumen baldintzatzaileei ematen diela arreta, lege esparru baten barruan. Hori guztia ikuspegi inklusibo batetik, osasun arloko desberdintasun sozialen murrizketa onartuta.
Programa honek Osasuna-Ongizatea eta Osasuna-Bioetika arloetan ikertzeko beharrezko trebakuntza eskaintzen du. Era berean, programa hau Nazioarteko Aipamenarekin egiteko aukera dago, eta Doktorego Industrialaren modalitatean ere egin daiteke.
01
Pertsonarengan oinarritutako ikerketa medikoa eta jasangarria.
02
Osasuna eta bizi-kalitatea populazio desberdinetan.
03
Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen bizi kalitatea hobetzeko jarduera fisikoa sustatzea.
Doktoregoko programetan ikerketarako prestakuntzako jarduerak sartzen dira, programa bakoitzaren esparrukoak, bai zeharkakoak eta bai berariazkoak. Jarduera horiek ikertzaile berrien prestakuntza egokienera bideratuta daude, baita ikerketako gaitasunen garapen egokira ere.
Jarduera hauek hartzen dira ikerketarako prestakuntzatzat: ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, biltzarretara joatea, artikuluen argitalpena eta mugikortasuneko egonaldiak.
Helburua da topaketa intelektualerako espazioa sortzea, ikertzaileek testuinguru egokia izan dezaten prestakuntzarako.
Gainera, jardueren programazioak ikasleen nazioarteko esperientzia ere bermatu nahi du:
Jarduerak prestakuntza garaian antolatzen dira.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka erabil dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.