Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta KomunikazioaDoktoregoa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Doktoregoaz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

    Gradua

    Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioko Doktoregoa diziplinarteko programa da.

    Ikerketa sustatzera eta ezagutza sortzera bideratuta dago, aisiarekin, hizkuntzen ikasketekin, kulturarekin eta komunikazioarekin lotutako gaietan. Ikerketak sustatzen ditu eremu horietan, eta, bereziki, aintzat hartzen ditu kultura-identitateen prestakuntzaren eta garapenaren erronkak eta horiek gaur egungo munduan adieraztea, ikuspegi globalizatu eta plural baten testuinguru zabalean.

     

    null

    HELBURUA

    prestakuntza akademikoa maila zientifiko gorenean burutzen laguntzea da.

    null

    prestakuntza

    aurreratua eta zabala, gizarte modernoaren nortasuna eta egoera konplexua sakontzeko eta ulertzeko. 

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

    • Hizkuntza

      Espainiera - Ingelesa

    • Plazak

      25

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Fakultatea:

      Gizarte eta Giza Zientziak
    • Partekatu:

    Ikerrildoak

    null

    Ikerrildoak

    Doktorego programa bi ikerrildo nagusiren inguruan antolaturik dago: 

    • Aisia eta Giza garapena
    • Kultura eta Komunikazioa, azpi ikerrildo hauek dituena: Euskal Gizartea eta Kultura, Komunikazioa eta Hizkuntzen ikaskuntza.

    Gehiago jakiteko

    Zer behar duzu doktorego hau egiteko?

    Sartzeko profil gomendatua

    Jarduera plana

    Doktoregoko programetan ikerketarako prestakuntzako jarduerak sartzen dira, programa bakoitzaren esparrukoak, bai zeharkakoak eta bai berariazkoak. Jarduera horiek ikertzaile berrien prestakuntza bikainera daude bideratuta, baita ikerketako gaitasunen garapen egokira ere.

    Jarduera hauek hartzen dira ikerketarako prestakuntzatzat: ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, biltzarretara joatea, artikuluen argitalpena eta mugikortasuneko egonaldiak.

    Topaketa intelektualerako espazioa sortzea, ikertzaileak prestakuntza testuinguru egokian egin dezan.

    Gainera, ikasleen nazioarteko esperientzia bermatzeko jarduerak antolatzen dira:

    • Egonaldiak atzerriko unibertsitate edo ikerketa zentroetan.
    • Nazioarteko tesiak egitea eta nazioarteko biltzarretan parte hartzea.
    • Irakasle bisitarien parte hartzea prestakuntza jardueretan.

    Jarduerak prestakuntza garaian antolatzen dira.

    Ikusi jardueren egutegia

    Programarekin zerikusirik ez duten graduondokoetatik datozen ikasleek eta aisiarekin lotutako gai akademikoetan behar den prestakuntzarik ez dutenek C1 ikastaro osagarria egin beharko dute.

    Ikastaro horrek aisiaren, kulturaren edo komunikazioaren inguruan ondo oinarritutako ikerketa lana burutzeko behar duten oinarria emango die ikasleei. Hurbilketa sistemikoa, eguneratua eta diziplina artekoa ere eskainiko die jakintza arlo horiei, giza garapenerako duten garrantzia eta egiten duten ekarpena kontuan hartuta, kultura humanistaren oinarri kontzeptualak ardatz harturik.

    Programan atzerriko hainbat adituk parte hartzea aurreikusten da, hainbat prozesutan. Prestakuntza jardueretarako nazioarteko adituen laguntza izaten da. Hortaz, adituek ikastaroak eskaintzen, jarraipen batzordeetan, tesia irakurri aurreko txostenetan eta tesiko epaimahaietan parte hartuko dute.

    null

    Bi aipamen eta titulu bikoitza jaso ahal izango dituzu

    Aipamen industriala

    Ikerketa industrialeko edo garapen esperimentalekoproiektu batean parte hartuko duzu 

     

    Ikusi informazioa

    Nazioarteko aipamena

    Gutxienez laurogeita hamar eguneko egonaldia egin beharko da Espainiatik kanpo.

     

    Informazio gehiago

    Titulazio bikoitza

    Deustuko Unibertsitateko eta atzerriko unibertsitatebateko doktorego titulua lortzeko aukera.

    Informazio gehiago

    Batzorde Akademikoa

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka erabil dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bekak eta laguntzak

    Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

    Berme sendoko titulazioa

    null

    Programaren gida

    Informazio gehiago

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko