Ekonomia eta enpresa zuzenbideadoktoregoa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Doktoregoaz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ekonomia eta Enpresa Zuzenbidea

    DOKTOREGOAZ

    Deustuko Unibertsitateak, Comillas Unibertsitate Pontifikalak eta Ramón Llull Unibertsitateak Zuzenbide Ekonomikoko eta Enpresa Zuzenbideko Doktorego Programaren bidez, gaur egungo ikerketa eskakizunei erantzun nahi die. Izan ere, beharrezkoa da enpresaren eta merkatuaren zuzenbidearen arloan doktoregoko tesiak egiteko behar diren tekniken ezagutza zabala izatea, errealitate aldakor eta konplexuei erantzuteko.

    Programa Aristos Campus Mundus 2015 ekimenaren esparruan sortu da, berrikuntza sozialki arduratsu eta jasangarriarekin konprometituta (Nazioarteko Bikaintasun Campusa Hezkuntza Ministerioaren 2011ko deialdian). 

    null

    Ekimena

    gizarte-ekimeneko hiru unibertsitateren agregazio estrategikoaren emaitza da, eta, gainera, Georgetown University, Boston College eta Fordham Universityrekin sinatutako lankidetza estrategiko aurreratuko akordio baten bidez sortu zen.

    null

    Helburua

    bikaintasun akademikoa, irakaskuntzakoa eta ikerkuntzakoa sustatzea da, bai eta berrikuntza sozial, arduratsu eta jasangarriaren aldeko baterako apustua ere.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Ekonomia eta Enpresa Zuzenbidea

    • Hizkuntza

      Espainiera - Ingelesa

    • Plazak

      10

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Zuzenbidea
    • Partekatu:

    Ikerrildoak

    null

    Ikerrildoak

    "Zuzenbide ekonomikoa eta enpresa nazionalaren eta nazioz gaindikoaren zuzenbidea" unibertsitate arteko taldeko kide dira Deustuko Unibertsitateko, Ramón Llull Unibertsitateko eta Comillaseko Pontifiziako talde eta ikertzaileak.

    GEHIAGO JAKITEKO
     

    JARDUERA PLANA

    Prestakuntza osagarria

    Programak aitortzen eta zehazten duen gomendatutako sarrera profilaren araberako ikerketa gaitasuna betetzen ez dutenek, ikerketa metodologiari buruzko mintegiak egingo dituzte, aldez aurretik.

    1. Edukiak

    Mintegi orokorra: Doktorego tesiak egiteko sistema eta gida (10 ordu, 1 ECTS).

    Bi mintegi espezifiko (20 ordu, 2 ECTS), hurrengoen artean aukeran, eta gutxienez bi aurrez aurre egongo dira zentro bakoitzean. Hori alde batera utzita, doktoregai bakoitza, zentroen artean hitzartutako mintegiei doktoregaiak esleitzeko sistemaren arabera bidezkoa bada, online egingo da.

    • Zuzenbidearen azterketa ekonomikoa. (ESADE)
    • Zuzenbide pribatu ekonomikoa eta enpresakoa ikertzeko metodoa.
    • Zuzenbide publiko ekonomikoko ikerketa metodoa.
    • Ikerketa Konparaturako Metodoa. (ESADE)

    2. Denboraren plangintza

    • Dedikazioa: 1. seihilekoa
    • Ikastaldi partziala: 1. eta 2. urtea.

    Ez dute ikastarorik egingo eduki metodologiko juridikoko graduondoko kredituak egin eta aldez aurretik behar adinako prestakuntza eta ikerketa egiaztatzen dutenek.

    Jarduera plana

    Doktoregoko programetan ikerketako prestakuntzako jarduerak sartzen dira, programa bakoitzaren esparruko bai zeharkakoak eta bai berariazkoak. Jarduera horiek ikertzaile berrien prestakuntza bikainera daude bideratuta, baita ikerketako gaitasunen garapen optimora ere.

    Jardueren bidez, topaketa intelektualerako espazioa sortu nahi da, ikertzaile gazteek beren prestaketa ikerketa inguru bikainean, sortzailean, diziplinarteko ikuspegikoan eta talde lanekoan garatu ahal izan dezaten.

    Jarduera hauek hartzen dira ikerketako prestakuntzatzat: ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, biltzarretara joatea, artikuluen argitalpena eta mugikortasuneko egonaldiak.

    • Baliabide bibliografiko elektronikoak
    • Idazketa zientifikoko tailerra
    • Komunikazioen aurkezpena
    • Emaitzen argitalpena
    • Los Fondos de Recuperación post-pandemia de la Unión Europea: sostenibilidad, rendición de cuentas y anticorrupción.
    • ​Hacia una cristalización de los neuroderechos fundamentales en la Unión Europea.
    • Seminario cátedra Jean Monnet: Buenas prácticas en la investigación jurídica
    • Doktoregaien jardunaldia I
    • Doktoregaien jardunaldia II
    • Egonaldiak ikerketako nazioarteko zentroetan

     

    null

    Bi aipamen eta titulu bikoitza jaso ahal izango dituzu

    Aipamen industriala

    Ikerketa industrialeko edo garapen esperimentalekoproiektu batean parte hartuko duzu 

     

    Ikusi informazioa

    Nazioarteko aipamena

    Gutxienez laurogeita hamar eguneko egonaldia egin beharko da Espainiatik kanpo.

     

    Informazio gehiago

    Titulazio bikoitza

    Deustuko Unibertsitateko eta atzerriko unibertsitatebateko doktorego titulua lortzeko aukera.

    Informazio gehiago

    ZERGATIK DOKTOREGO HAU?

    Programan honako hau garatzen da:

    Zuzenbide ekonomikoari buruzko ikerketa, zuzenbide publikoa zuzenbide pribatutik isolatuz banatzen duen bereizketa klasiko akademikoa egin gabe.

    Zuzenbidearen azterketa ekonomikoa

    Aukera ematen du ondo ulertzeko zein erlazio dagoen ekonomia eta zuzenbidearen artean, ekonomiaren zuzenbidearen eta ekonomia juridikoaren artean eta zein den ekonomia eta enpresa harremanei buruzko zuzenbideko ikerketaren egitura metodologikoa.

    Ireki eta sustatu egiten da

    Gaiak jorratzeko eta ikuspegi ekonomizista hutsak ez diren ikuspegiak hartzeko aukera, aztergai den ekonomia eta/edo enpresa problematikaren dimentsioa eta gizarte inplikazioak azpimarratuz.

    Batzorde Akademikoa

    null

    Batzorde Akademikoa

    Programaren koordinatzailea

    • Ricardo Pazos (Comillas Unibertsitate Pontifikala)

    Programaren batzorde akademikoa:

    • Ricardo Pazos (Comillas Unibertsitate Pontifikala)
    • Mariola Serrano (Deustuko Unibertsitatea)
    • Sergio Llebaría (Ramon Llull Unibertsitatea)

    IKUSI GEHIAGO

     

    Zer behar duzu doktorego hau egiteko?

    Sartzeko profila

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka erabil dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bekak eta laguntzak