EGIAZTAPEN/ALDAKETA ESKAERAREN ANECA EBALUAZIOA
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORAKO (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuneko, Berrikuntzako eta Jasangarritasuneko doktorego programa "Aristos Campus Mundus 2015" ekimenaren esparruan sortu da, gizarte ekimeneko hiru unibertsitateren agregazio estrategikoaren ondorioz: Deustuko Unibertsitatea, Comillas Unibertsitate Pontifizioa eta Ramon Llull Unibertsitatea.
Enpresen eta lurraldeen lehiakortasunean eragiten duten faktoreetan sakondu ahal izango duzu. Bereziki azpimarratzen da berrikuntza lehiakortasunaren faktore kritiko gisa eta jasangarritasuna zaindu beharreko funtsezko elementu gisa, etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzeko. Horretarako, programak ikerketa metodologiari buruzko prestakuntza sendoa eta zehatza ematen du.
Enpresen eta lurraldeen lehiakortasuna artikulatzeko konponbideak bilatzeko, finantza baliabideak ez ezik, ikerketa eta berrikuntza gaitasunak ere behar dira, bai eta ikerketa eta berrikuntza hori kudeatzeko gaitasunak ere, finantza baliabideak lehiakortasun jasangarriari eusten dioten berrikuntzetara benetan itzuli ahal izateko.
Bilboko Campusa
Donostiako Campusa
Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Jasangarritasuna
Ingelesa
4 Bilbon eta 8 Donostian
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Doktoregoko programetan ikerketako prestakuntzako jarduerak sartzen dira, programa bakoitzaren esparrukoak, bai zeharkakoak eta bai berariazkoak. Jarduera horiek ikertzaile berrien prestakuntza bikainera daude bideratuta, baita ikerketako gaitasunen garapen optimora ere.
Jarduera hauek hartzen dira ikerketako prestakuntzatzat: ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, biltzarretara joatea, artikuluen argitalpena eta mugikortasuneko egonaldiak.
Topaketa intelektualerako espazioa sortu nahi da, ikertzaileak prestakuntza testuinguru egokian egin ahal izan dezan.
Gainera, jardueren programazioak ikasleen nazioarteko esperientzia ere bermatu nahi du:
Jarduerak prestakuntza bitartean antolatzen dira.
Ikerketa industrialeko edo garapen esperimentalekoproiektu batean parte hartuko duzu
Deustuko Unibertsitateko eta atzerriko unibertsitatebateko doktorego titulua lortzeko aukera.
Programaren koordinatzailea
CETIS-UD Programako Batzorde Akademikoa
CETIS Unibertsitate arteko Batzorde akademikoa
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka erabil dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.