Deusto Business School Unibertsitate master bekak
Deusto Business Schooleko unibertsitate masterren beken helburua da masterreko titulazioetako ikasleen aukera-berdintasuna sustatzea eta, horretarako, laguntza ekonomikoa ematea, baliabide ekonomiko mugatuak dituzten eta ikasketetan errendimendu akademiko ona erakutsi duten ikasleei ikasketa horietan hasteko eta/edo jarraitzeko erraztasuna emango dien beka-sistema bat ezarriz, bai eta nazioarteko ikasleei Deusto Business Schooleko unibertsitate masterretako programetan sartzen laguntzea ere.
Beka horiek bateragarriak eta osagarriak dira erakunde publikoek oro har deitutako laguntza eta bekekin eta, beraz, eskatzaileak beste beka horietan ere aurkeztu ahal izango du eskabidea.
DEUSTO BUSINESS SCHOOLeko MASTERREN BEKA DEIALDIA
Beketara bildu daitezkeen DBSko masterrak
- Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra
- Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterra
- Europako eta Nazioarteko Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterra - European & International Business Management Unibertsitate Masterra
- Finantzetako Unibertsitate Masterra
- Business Analytics-eko Unibertsitate Masterra
- Jasangarritasunaren Kudeaketako Unibertsitate Masterra
Zuzkidura
Deusto Business Schooleko Unibertsitate Masterren beketan % 50eko deskontu portzentuala egiten da, gehienez, aurreko atalean adierazitako DBSko unibertsitate masterreko ikasketetan. Bekaren zenbatekoa Deustuko Unibertsitateko ikasketaren irakaskuntza-kuoten arabera kalkulatzen da.
Beketan ohikoa denez, matrikula berriko kredituei bakarrik aplikatuko zaizkie bekak, eta ez gainditu gabeko ikasgaietakoei.
Eskabidea aurkezteko baldintzak
Baldintza orokorra
Beka hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzaren beken deialdi orokorreko edo Hezkuntza Ministerioaren Mugikortasuneko beka bat ere eskatuko dute.
Araudi orokorrean jasotzen ez diren salbuespenezko egoerak Beka Batzordeak ebatziko ditu.
Baldintza akademikoa
Masterrera sartzeko titulazioaren batez besteko nota 10etik 6koa edo altuagoa (edo baliokidea atzerriko titulazioetan) izatea
. Gainera, curriculum vitaea, masterra egiteko motibazioak, eskatzailearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lotura eta familia-unitatearen egoera sozioekonomikoa hartuko dira kontuan.
Baldintza ekonomikoak
Baldintza ekonomikoak ezagutzeko, kontsultatu deialdiaren oinarriak.
Epeak, inprimakiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera egiteko epea
2026ko urtarrilaren 12tik maiatzaren 31ra.
Beka-eskabidea bete, dokumentazio guztia erantsi eta inprimaki honen bidez aurkeztuko da:
Inprimakia betetzeko zailtasunen bat duten ikasleek email bat idatz dezakete intzidentzia zein den azalduz, becas@deusto.es helbidera.
Informazio gehiago Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzuan (bi campusetan) eta Deusto Business Schoolen (master.dbs@deusto.es – 94 413 9359)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (online inprimakian bertan)
- Masterrera sartzeko ikasketen espediente akademiko pertsonala (DUko tituludunak salbuetsita). Espedientearen batez besteko nota agertzen ez bada (0tik 10erako baremoan), masterrera sartzeko ikasketetan lortutako batez besteko notaren ziurtagiria.
- Curriculum vitaea
- Motibazio gutun pertsonala, Beka Batzordeari zuzenduta, beka eskatzeko arrazoiak eta eskatzailea beka lortzeko hautagai egokitzat jotzeko arrazoiak azaltzen dituena.
- Bizileku horretan bizi diren pertsona guztien errolda ziurtagiria.
- Bizikidetza unitateko kide konputagarri guztien aurreko urtaldiko PFEZ aitorpenaren fotokopia osoa. Bizikidetza unitateko kideren batek PFEZ aitorpena aurkeztu beharrik ez badu, ekitaldi horretako diru-sarrerak egozten dituen Ogasunaren ziurtagiria. Behin-behinean, aurreko urteko aitorpena ekarri beharko da.
- Aurreko urtaldian familia unitatean izandako diru-sarrera guztien ziurtagiria, baldin eta diru-sarrera horiek langabeziatik, pentsioetatik, sustapen-funtsetatik eta abarretatik badatoz eta PFEZ aitorpenean zehaztuta ez badaude.
- Banantze edo dibortzio kasuetan, beharrezkoa da jasotako pentsioaren zenbateko eguneratua egiaztatzea edo, bestela, ez dela jaso dokumentatzea.
Atzerriko ikasleek, dokumentu horien ordez, bizi diren herrialdeko baliokideak aurkeztu beharko dituzte.
Nolanahi ere, zerbitzu honek beretzat gordetzen du egoki irizten dion dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.
Eskatutako dokumentazioa osorik aurkeztu ezean, eskaera ukatu egingo da.
Ebazpena
Sartzeko prozesuaren hainbat unetan ebatzi eta jakinarazi ahal izango dira eskabideak. Aldeko ebazpenak interesdunei jakinaraziko zaizkie, programarako eta bekarako eskaera-dataren arabera. Azken eskaerak ebazteko azken eguna uztailaren lehenengo hamabostaldia izango da. Horrela, aldeko azken ebazpenak interesdunei jakinaraziko zaizkie, informazio hori ohiko matrikulazio-epea amaitu baino lehen jakin dezaten.
Bernaola Fundazioaren hezkuntza-mailegua
Bernaola Fundazioak hezkuntza-mailegu bat emango du ikasturte bakoitzeko Bilboko campuseko Deusto Business Schooleko Masterretarako.