Ohorezko maileguak

Zer diren

Deustuko Unibertsitateak, finantza erakundeekin laguntzarekin, ohorezko maileguen programa bat sortu du. Deustuko Beka Programaren osagarria da eta ikasketa espediente ona izan eta baliabide ekonomiko urri dituzten ikasleei eskaintzen zaie, karreraren % 80ra arte finantzatzeko, gehienez.

Unibertsitatearen bermea izanik, ikasleek edo haien familiek ez dute bestelako berme pertsonal edo errealik aurkeztu behar.

Ohorezko 50 mailegu eskainiko dira ikasturte bakoitzean. Mailegu horiek bateragarriak dira ikasleek eskuratu ditzaketen beste laguntza publiko eta pribatu batzuekin, graduko, unibertsitate masterreko eta doktoregoko ikerraldiko ikasketak finantzatzeko.

2023-2024ko DEIALDIA

Interesik eta komisiorik gabe

Ohorezko maileguek ez dute interesik sortzen eta komisioetatik salbuetsita daude. Ohorezko maileguaren amortizazioa ikasketaldia amaitu eta bi urte pasatu ondoren hasiko da, eta 4 urte iraungo du gehienez.

Gainera, aurretiaz amortizazio osoak edo partzialak egin daitezke noiznahi, mailegatutakoa askatzeko eta beste ikasle batzuen mesedetan erabili ahal izateko.

Mailegua eskatzeko baldintzak

Ohorezko maileguen onuradunak aukeratzeko orduan, honakoak izaten ditu kontuan Deustuko Unibertsitateak:
 

Baldintza orokorrak

Ohorezko mailegua eskatzen duenak Deustuko laguntza ekonomikoko beka bat izan behar du.

Deustuko diru laguntza onuradun ez diren Masterreko ikasleak, ezarritako baldintzak bete ezkero, programa honetan parte hartzeko gonbidapena euki dezakete.
 

Baldintza akademikoak

Pertsona hauek eska dezakete ohorezko mailegua:

  • Deustuko Unibertsitateko graduko ikasketetako ikasle sartu berriek, sarbidea eman dieten ikasketetan (batxilergoan edo parekoan), batez beste, 8ko nota edo goragokoa badute, ikasturtean 60 kreditutan matrikula egiten badute eta lanean hasteko modua ematen dien unibertsitateko titulaziorik ez badute.
  • Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen graduko tituluetatik gorako ikasketetako ikasleek, ikasturtean 60 kreditu gutxienez matrikulatzen dituztenek, edo ikasketa plana osatzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatzen dituztenek, aurreko ikasturteetatik gainditu gabeko krediturik ez badute, eta ikasketa horietako ikasketa espedientean 7ko batez besteko nota edo goragokoa badute.
  • Deustuko Unibertsitateko unibertsitate masterreko eta doktoregoko ikasketetan matrikulatutako ikasleek, baldin eta lehendik graduondoko edo doktoregoko titulaziorik ez badute eta ikasketetarako sarbidea eman dien ikasketetako espedientean 7ko batez besteko nota edo goragokoa badute. Horrez gain, aintzat hartuko dira curriculum vitaea, ikasketak egiteko eskatzaileak azaltzen dituen motibazio akademikoak eta pertsonalak eta Deustuko Unibertsitatearekin duen lotura.

Balorazioa

Ohorezko maileguen onuradunen zerrenda egiteko, maileguak emateko irizpide nagusia akademikoa dela kontuan izanik, aurkezten diren mailegu eskaeren banakako balioespena egingo du Beka Batzordeak. Balioespen horretako elementuen artean sartuko da Deustuko beketan zenbat eman zaien ohorezko maileguen eskatzaileei, baita kasu bakoitzean bateratzen diren egoera akademiko eta ekonomikoak.

Erakunde laguntzaileak

Maileguak Kutxabank edo Santander bidez formalizatuko dira.
 

Cuadro créditos educativos grados
Kutxabank Santander 

 
Finantza erakundeak aztertutako ebazpenak Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio, azken horrek mailegu eskaeraren ebazpena ikasleari adieraz diezaion.

Eskaera, epea, ebazpena eta ikasleari jakinaraztea

Hautagaia Deustuko laguntza ekonomikoko beka bat izan behar du (Graduko ikaslea bada) edo ezarritako baldintzak betetzea onuraduna ez bada ere (Graduondoko ikaslea bada). Ikasle guzti hoietatik Beka zerbitzua izango da beste baldintza guztiak betetzen dituzten artetik aukeratuko dituenak.

Ohorezko Maileguen Programa egoki kudeatzeko, Beka Zerbitzuak beharrezkoak iruditzen zaizkion beste agiri batzuk aurkezteko eska dezake.

Mailegu eskaera aurkezteak esan nahi du baimena ematen zaiola Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzuari ikasleak ematen dituen datu akademikoak eta ekonomikoak egiazkoak diren ala ez egiaztatzeko, bere eskura dauden bitarteko guztien bidez.

Eskabideen hautaketa

  • Beka Batzordeak aztertu eta balioetsi egingo ditu banan-banan aurkezten diren eskaerak, ikasturte bakoitzean 50 eskaera gehienez aukeratzeko.
  • Beka Batzordeak hartzen dituen erabakiak behin betikoak izango dira eta, ondorioz, ezin da helegiterik aurkeztu.


Eskabideen kudeaketa

  • Beka Batzordeak aukeratutako mailegu eskaerak dagokion finantza erakundera bidaliko ditu Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzuak, aztertuak izan daitezen.

Eskera egiteko epea

Azaroaren 20ra arte

ESKAERAKO IMPRIMAKIA DESKARGATU

DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK EBAZPENA EMATEKO EPEA

Ebazpena aldekoa bada, Beka Zerbitzuaren eta ikaslearen artean beteko dira barneko izapideak, mailegua finantza erakundearekin formalizatu aurretik. Nolanahi ere, nahitaezkoa da ikasleak ohorezko adierazpen bat sinatzea, eredu normalizatuan, baita bizitza aseguru bat ere, Deustuko Unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan.

Abenduaren 7an

FINANTZA ERAKUNDEAK EBAZPENA EMATEKO EPEA

Finantza-erakundeek zehaztu beharrekoa

Mailegua finantza erakundean formalizatzea

Ikaslearekin adostuko du finantza erakundeak mailegua formalizatu eta sinatzeko eguna, tokia eta ordua. 

Adinez nagusi ez diren ikasleen kasuan, maileguak urtarrilean formalizatuko dira.

Zalantzak argitzen dizkizugu

CAMPUS BILBAO
Unibertsitateen Etorb. 24
48007 Bilbao
944 139 161
becas.bilbao@deusto.es

CAMPUS DONOSTIA
Mundaiz Bidea 50
20012 - Donostia
943 326 280
becas.donostia@deusto.es

GASTEIZ SEDEA
Egibide-Arriaga
Arriagako Atea Kalea , 62
01013 - Gasteiz
945 010 114
becas.vitoria@deusto.es

Ordutegia
Campus Bilbao
Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 13:00 eta 15:00 - 17:00 
Ostiralak eta Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita
Campus Donostia
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00h
Gainera astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00h
Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita
Gasteizeko Sedea 
Astelehenetik ostiralera: 13:30 - 19:30h. Asteazkenetan itxita.
Ekainaren 20tik aurrera, goizez. 9:00 - 14:00. Asteazkenetan itxita.
Uztaila: 8:30 - 13:30. Asteazkenetan itxita.
Abuztua itxita