Lankidetza bekak

Deustuko Beken Programaren barruan, badaude DUko Lankidetza Bekak ere, Unibertsitateak egiten dituen eta bere-bereak dituen irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera ugarietan oinarrituak.

Beka horiek Unibertsitateko sail eta zerbitzuetan laguntzen duten ikasleen lankidetza errazteko izaten dira, ikasketak egiten dituzten bitartean.

DUko Lankidetza Bekak prestakuntzako programa batean sartuta daude. Ikasleei zuzendutakoak dira eta unibertsitateko jardueren ikaskuntzara bideratuta daude. Helburuetako bat da gaitasun batzuk praktikaren bidez garatzea, ikaskuntza hori unibertsitatea bezalako erakunde konplexu baten barruan arituta baino ezin baita lortu.

2021-2022. Deialdia

Lankidetza Beken EZAUGARRIEN laburpena*
(*Ikusi deialdia lankidetza beken ezaugarri guztiak ikusteko)

Baldintzak: Deustuko Unibertsitateko Beka Orokorraren deialdian ezarritakoak*
Zuzkidura: 255 €/hilero*
Iraupena: 10 hilabete geheien*
Kolaborazioa: aurrez aurreko 3 ordu egunean batez beste*

Ikusi Deialdia 

Beka hauek jasotzeko, eskatzaileek baldintza orokorrak, akademikoak eta ekonomikoak bete beharko dituzte.
(Ikusi deialdiaren 3. Artikulua)

Aurkeztu beharreko dokumentuak*

1. 2017/18 ikasturtean Laguntaza Ekonomikoko beka izan duten ikasleek:

  • Curriculum Vitae

2. DUko ikasle berriek eta aurreko ikasturtean bekadun izaera ziurtatu ezin izan dutenek:

  • Curriculum Vitae
  • Sarbidea eman dizuten ikasketetako ikasketa-espedientea, aurreko ikasturtean DUn matrikula egin gabe egon diren ikasleen kasuan
  • Familia Errolda 
  • Guraso bien azken zerga ekitalkiko Errentaren gaineko Zergarako aitorpen osoaren fotokoia eta Bizikidetza Unitateko beste kide konputagarriena ere bai.*
  • NUSS zenbakia
  • Kontuaren IBAN-a

Atzerritako ikasleeak NIE-ren kopia ere aurkeztu behar dute.

Beste egoera batzuk ikusi deialdiaren 5.Art.

GARRANTZIZKOA

Lankidetza hasi baino lehen Zentro arduradunaren baieztapena eta onuradun ikaslearen lankidetzaren onarpena behar izango da, Beka Zerbitzuan idatziaren sinaduraren bitartez.

On line Eskaera

Lankidetza Beken zerrenda

Bilboko Kanpusa

Donostiako Kanpusa

Gasteizko egoitza

Lankidetza beken eskaera aurkezteko epea

Graduko ikasleentzako epea: Maiatzaren 4tik 22ra arte

Graduondoko ikasleentzako epea: Irailaren 1etik 17ra arte

Gradu ikasketak egiten ari diren ikasleek esleipena-onarpena ekainan egingo dute, eta irailan hasiko dira lankidetza egiten.

Graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleen esleipena-onarpena urrian egingo dute, eta azaroan hasiko dira lankidetza egiten.

Garrantzitsua

Gehitu Web orri honetako informazio guztia ikasturte honetarako Beka hauen Deialdiaren bitartez

Dokumentu interesgarriak