Nazioarte Praktikak egiteko Erasmus+ deialdia

Helburua

Deustuko Unibertsitateak Nazioarteko Praktiketako Erasmus+ laguntzen deialdia aurkezten du du, enpresetan, ikerketa-zentroetan zein bestelako erakundeetan nazioarteko praktikak egin nahi dituzten Graduko, Masterreko eta Doktororetzako ikasleentzat, nazioarteko ingurune batean lan-esperientzia eskuratu eta gaitasunak garatzeko helburuarekin.

Onuradunak

Deustuko Unibertsitateko titulu ofizial batean matrikulatutako ikasleak, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. Praktikak Europar Batasuneko herrialdeetan, Erasmus+ programari atxikitako herrialdeetan eta atxiki gabeko hirugarren herrialdeetan egin ahal izango dira. Curriculumpozkoak zein curriculumetik kanpokoak izan daitezke, eta dagokion praktika-tutorearen adostasuna (oniritzia) izan beharko dute.

Iraupena

Egonaldiak gutxienez bi hilabeteko iraupena izango du (60 egun).

Finantzaketa

Hilabeteko laguntza helmugako herrialdearen arabera zehazten da:

  • 1., 2. eta 3. taldeetako herrialdeak: 400 eta 500 € artean hilean.
  • Herrialde horietan aukera gutxiago dituzten ikasleak: 650 eta 750 € artean hilean.
  • Erasmus+ programari atxiki gabeko hirugarren herrialdeak: 700 € hilean.
  • Atxiki gabeko hirugarren herrialdeetan aukera gutxiago dituzten ikasleak: 950 € hilean.

Deialdiak, gainera, bidaia-gastuetarako laguntzak aurreikusten ditu; horien zenbatekoa helmugarainoko distantziaren eta desplazamendu motaren (ohikoa ala ekologikoa) araberakoa izango da.

Eskabideak aurkezteko epea

2026ko urriaren 15etik azaroaren 15era, 2027ko urtarrila eta uztaila bitartean egingo diren
mugikortasunetarako.

Nola eskatu laguntza

Nahi dutenek Erasmus+ Praktikak bekaren eskabide-formulorioa bete beharko dute eta Deustuko beren praktika-tutorearen oniritzia erantsi.

Informazio gehiago eta kontaktua

Deialdiaren oinarriak eta eskaera-prozedurari buruzko informazioa lortzeko, bisitatu Deustuko
Unibertsitateko Deusto Global webgunea.
Edozein kontsulta egiteko, practicas.internacionales@deusto.es helbidera idatz dezakezu.