E.J.ko Ikasiker Lankidetza Beka

Ikasiker lankidetza bekak ikerketa-gaietan hasi nahi duten unibertsitateko ikasleentzat eskaintzen dira.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak:

  • Graduko ikasketak amaitzeko, gehienez ere 120 kreditu izatea oraindik, edo, bestela, 60 kreditu, graduko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta badago.
  • 2017-2018 ikasturtean matrikulatuta egotea, ikasturte osorako (gutxienez 60 kreditu).
  • Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:
    • Arte eta Humanidadea: 7,5.
    •  Zientziak: 7.
    • Giza eta lege Zientziak: 7,5.
    • Ingeniaritza eta Arkitektura: 6,5.
    • Osasun Zientziak: 7
  • Euskal Unibertsitate sistemaren Ikerketa-talde edo -zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
  • Eskatzaileak lankidetza-proiektu bat aurkeztu behar du.
  • Aurreko ikasturteetan horrelako bekarik jaso ez izana.

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren web orrian