Deustu Arrupe Beka

Deustuko Unibertsitatean talentuan, lan egiteko gaitasunean eta ahaleginean sinesten dugu. Talentua babestea pertsona jakin batzuei, haien familiei, komunitateei eta gizarteari on egiten dien erreakzio kate bat aktibatzea da.

Hori dela eta, Deustuko Unibertsitateak Deusto Arrupe Bekak jarri ditu abian, erakunde akademikoa sendo sustraituta dagoen tokiko gizarteari garatzen laguntzeko. Aukerak emateko. Talentua baliabide ekonomiko faltarengatik galdu ez dadin. Etorkizuna duten gazteak  komunitate osorako etorkizuna direlako. Eta gure balioekiko koherentziagatik eta gure gizartearekiko konpromisoagatik.

Zuzkidura

Deustuko Unibertsitateak urtean 25 beka eskaintzeko konpromisoa hartu du, administrazio publikoaren bekekin batera, ikasketa-espediente bikaina izan eta baliabide ekonomiko gutxi dituzten gazteen karreraren % 100 estaltzeko.

Baldintzak

  • Deustuko Unibertsitatean graduko ikasketak hastea.
  • Ikasketetako (Batxilerra, LH eta/edo baliokideak) azken bi urteetako batez besteko nota 8 edo gehiago izatea.
  • Familia-unitateko sarrerak diru-sarrerak bermatzeko errentatik (DSBE) baino ez etortzea edo lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiagokoak izatea.
  • Deialdi ofizial orokorretako beka eskatzea (Eusko Jaurlaritza edo Hezkuntza Ministerioa).
  • EAEn bizi izanez gero eta horretarako baldintzak betez gero, hobaria eskatzea prezio publikoetan oinarrituta (Eusko Jaurlaritzaren hitzarmena) familia ugarientzat eta beste kolektibo batzuetako kideentzat Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean.

Inprimakiak eta epea

  • Beka eskatu nahi dutenek beren ikastetxeko tutorearekin eta zuzendariarekin hitz egin beharko dute, bekaren eskaera bien sinadurarekin heldu behar baita Deustuko Unibertsitatera.
  • Eskaera egiteko inprimakia.

Deialdia ikaslea gaur egun egiten ari den ikasketak amaitu baino lehen ebatzi ahal izateko, eskaera-inprimakia eta eskatzen den dokumentazioa

2022ko urtarrilaren 15etik martxoaren 15era bitartean

bidali beharko dira Unibertsitateko Beken Zerbitzura.

Dokumentazioa

Eskaera izapidetzeko onartua izan dadin, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, kasuaren arabera.

 

a) Agiri akademikoak:

  • Aurtengo ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako noten ziurtagiria.

 

b) Agiri ekonomikoak (beka eskatzen duten guztientzat):

  • Bizikidetza-unitateko kide konputagarri guztien 2020ko PFEZaren aitorpenaren fotokopia osoa. Bizkaian, “kuota osoaren” agiria edo PFEZaren likidazioaren simulazioa aurkeztu beharko da.
  • Bizikidetza-unitateko kideren batek PFEZaren aitorpena aurkezteko betebeharrik ez badu, Ogasunaren ziurtagiria, ekitaldi horretako diru-sarreren egozpenarekin.
  • Langabeziatik, pentsioetatik, sustapen-funtsetatik eta abarretik bizikidetza-unitatean 2020an izandako diru-sarrera guztien ziurtagiria, PFEZaren aitorpenean zehaztuta ez badaude.

Banantze edo dibortzio kasuan:

  • Hitzarmen arautzailearen kopia.
  • Jasotako pentsioaren zenbateko eguneratua edo, bestela, 2020an ez dela jaso dokumentatzea, edo ez ordaintzeagatiko salaketaren kopia.
  • Zaintza ez duen gurasoaren 2020ko PFEZaren aitorpenaren kopia, edo Ogasunaren ziurtagiria ekitaldi horretako diru-sarreren egozpenarekin.

 

c) Dokumentazio pertsonala:

  • Errolda-ziurtagiria, etxean bizi diren pertsona guztiak zerrenda jasota.
  • Ikastetxeko zuzendariaren gutuna.
  • Ikaslearen tutorearen gutuna.

Bi gutunetan eskatzailearen hautagaitza bermatu behar da.

 

Nolanahi ere, Beken Batzordeak eskabideak behar bezala baloratzeko egoki ikusten duen edozein agiri aurkezteko eskatu ahal izango du.

Zalantzak argitzen dizkizugu