Deustuko Unibertsitateak, Banco Sabadell Fundazioaren laguntzarekin, “DEUSTO Bekak R3 Proiektua 2026” izeneko hiru bekatarako deialdia ireki du. Proiektuaren asmoa da Ingeniaritzako ikasleen talentua garatzea, berezko zaizkien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen bidez.
Proiektu horretan bikaintasun balioei eman nahi diegu bultzada, baita graduko eta graduondoko ikasleen talentua hauteman eta sendotzeari ere.
Deustuko Unibertsitateak hiru beka ematen ditu Ingeniaritza Fakultateko ikasleen lankidetza errazteko R3 (landa eremukoa, urrutikoa eta erreala) proiektuaren barruan, egiten ari diren ikasketekin bateragarri.
Beka horiek ikasleei zuzendutako prestakuntza programa batean integratzen dira, eta arlo teknologikoan unibertsitateko jardueraren errealitatea ikastera bideratuta daude. Proiektuaren helburuetako bat da Zientziarako eta Teknologiarako sarbidea demokratizatzea.
BALDINTZAK
Eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte (ez guztiek nahitaez):
- Deustuko Unibertsitatean matrikulatuta egotea.
- Ingeniaritza Fakultatean ikastea.
- Ingurune birtualen programazioari eta diseinuari buruzko ezagutzak izatea.
- R3 proiektuaren eragin soziala ezagutzea eta balioestea.
ZUZKIDURA
Zuzkidura: 5000 €
Iraupena: 10 hilabete
Lankidetza: presentziala, 3 ordu egunean, batez beste
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Aurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:
- Eskatzailearen curriculum vitaea.
- R3 proiektuari buruzko motibazio akademiko eta pertsonalari buruzko idazkia.
- Ikasketa espedientea, eskaera egiten den egunean eguneratua.
Inprimakia betetzeko eta dokumentazioa bidaltzeko epea
Ohiko deialdia eskatzeko epea 2025ko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 12ra bitartekoa izango da.
Deialdia itxi eta 2026eko urtarrilaren 15an esleitu eta ezagutzera emango dira plazak, esleitutako ikasleek lankidetza hitzarmena sinatu eta lankidetzan 2026eko otsailean has daitezen.
Datu pertsonalen babesa
Deustuko Unibertsitateak (IFZ: R4868004E) datuen tratamenduaren arduradun gisa tratatzen ditu prozesu honetan eskatzen diren datu pertsonalak, eta bere identifikazio-datuak hauek dira:
Posta helbidea: Unibertsitate etorbidea, 24 - 48007 - Bilbao
Telefonoa: 94 413 94 30
Datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabiliz eskaerak bidaltzeko kanala: privacidad@deusto.es
Datuen babeserako ordezkariaren emaila: dpo@deusto.es
Datu pertsonalen tratamenduaren helburua laguntza ekonomikoak eta bekak kudeatzea da, baita, hala badagokio, Deustuko Unibertsitatearen jarduerei eta zerbitzuei buruzko dibulgazioko informazioa bidaltzea ere, baliabide fisiko eta elektronikoen bidez.
Datuak tratatzeko legitimazioa da bekaren eskaerarekin eta haren oinarrien erregulazioarekin ezarritako harremana eta, hala badagokio, dibulgazioko informazioa bidaltzeko interes legitimoa, Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) eta f) artikuluei jarraikiz.
Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren pertsonei edo erakundeei jakinaraziko, salbu eta tratamendu horren arloko legezko betebehar bat betetzen ez badute, edo bekaren erakunde hitzartuei edo sustatzaileei, Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) eta c) artikuluen arabera.
Ez da datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo, salbu eta erakunde deitzailea edo beken babeslea Europako Esparru Ekonomikotik kanpoa bada, deialdiaren oinarriekin bat.
Datu pertsonalak espedientea izapidetzen den bitartean gordeko dira, harik eta artxibatu arte. Une horretan, blokeatu egingo dira, aplikagarria den berariazko araudiak eskatzen dituen epeen arabera, bai eta datu pertsonalen kudeaketatik eta tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeari buruzkoen arabera ere. Datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta segurtasuneko neurri tekniko eta antolamenduzkoen pean.
Interesdunak eskubidea du Deustuko Unibertsitatea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez baieztatzeko, datu horiek eskuratzeko, datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo, hala badagokio, ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako, datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eta horren aurka egiteko. Eskubide horiek gauzatzeko, mezu elektroniko bat bidali ahal izango da privacidad@deusto.es helbidera, bai eta posta arruntez ere, http://www.deusto.es webgunean eskuragarri dagoen pribatutasun-atariko “Eskubideen babesa” atalean adierazten den bezala. Era berean, erreklamazio bat aurkez daiteke Datuak Babesteko Agintaritza eskudunaren aurrean, bereziki eskubideak baliatzean gogobetetzea lortu ez bada.
Eskatzaileak datu egiazkoak eman beharko ditu; baldin eta daturen bat eman ezik edo faltsutuz gero, beka ezereztea ekar dezake. Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren beste senide edo hirugarren pertsona batzuei buruzko datuei dagokienez, eskatzaileak hirugarren horien baimena izan behar du pertsona horien datuak emateko, datuak ematearen arrazoia jakinarazi behar zaielarik aurretik, aurreko ataletan jasotako informazioarekin bat etorriz. Deustuko Unibertsitatea salbuetsita dago hirugarrenei informazioa emateko betebehar horretatik, Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 14.5 artikulua aplikatuz, eta betebehar hori bekaren eskatzaileari dagokio.