Helburua eta onuradunak
AGIRRE BIZKAITAR FUNDAZIOA – DEUSTO BUSINESS SCHOOL Bekak, aurrerantzean ABF-DBS Bekak, aurretik unibertsitateko titulu ofizialik ez duten eta 2023-2024 ikasturtean Bilboko campusean honako ikasketa hauetako batean matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta daude:
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua "Enpresen Adimen Digitala" titulu propioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + "Financial Analyst Basics" titulu propioa (Deusto Finance Programme)
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitza
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Industria Teknologien Ingeniaritza Gradu Bikoitza
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Nazioarteko Harremanetako Gradu Bikoitza
Agirre Bizkaitar Fundazioa - Deusto Business School Beka Deialdia
Beken osagaiak
ABF-DBS Bekek, lagundu daitezkeen kontzeptuak kontuan hartuta, osagai hauek izan ditzakete:
- Ikasketen zenbatekoaren hobaria.
Matrikulatutako graduko ikasketen guztizko zenbatekoari %100eko deskontua aplikatuko zaio.
- Egoitza.
Osagai hau ikasturtean zehar bizileku aldaketak sortzen dituen gastuei aurre egiteko da.
ABF-DBS Bekak ikasturtean zehar Deustuko Ikastetxe Nagusiko ostatuko gastuak ordainduko ditu.
- Zuzkidura ekonomikoa.
3.500 euroko dirulaguntza, besteak beste eskola materiala eta bestelako mantenu gastuak estaltzeko. Kopuru hori irailean, abenduan eta martxoan ordainduko da.
Bekaren esleipena urtekoa izanik eta berritzea dagokion eskabidea aurkeztuz egin behar bada ere, beka jasotzen duenak ikasketa aldi osorako bermatuta izango du, baldin eta beka eman zen momentuko baldintza akademiko eta ekonomikoak mantentzen baditu.
Beka hauek bateragarriak eta osagarriak dira erakunde publikoek oro har deitutako dirulaguntza eta beka orokorrekin.
Nolanahi ere, programa eta jatorri desberdinetako beken bateragarritasunak ez du inola ere benetako kostua baino onura handiagoa jasotzerik.
Baldintza orokorrak, ekonomikoak eta akademikoak
Beka hauek jasotzeko, eskatzaileek ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:
1. Baldintza orokorrak
- Onartuta egotea deialdi honetako 1. artikuluan jasotako ikasketako batean.
- Aurretik unibertsitateko titulu ofizialik ez izatea.
2. Baldintza akademikoak
2.1.- Ikasle berriak DUko graduko ikasketetan:
- Batxilergoko 1. mailan, lanbide heziketan eta/edo ikasketa baliokidean, batez besteko nota gutxienez Oso ongi izatea.
- Unibertsitateko ikasketak aldatuz gero, batez besteko gutxieneko kalifikazioaren eskakizun hori unibertsitatera sartzeko ikasketetan (batxilergoa, lanbide heziketa) edo unibertsitateko espediente akademikoan bete beharko da.
- Gutxienez 60 kreditu matrikulatzea, arau akademikoak aplikatuta gehienez onartzen dena edo ikasketak amaitzeko falta zaizkion kreditu guztiak. Matrikulatutako 60 kredituen barruan aitortutako irakasgaiak ere egon daitezke.
3.3 Baldintza ekonomikoak.
- Ikaslearen familia-errenta garbiak ezin izango ditu gainditu Graduentzako Deustuko Beken Deialdian Unibertsitateak ezarritako diru-sarrerak eta ondare-mugak. Kopuru horiek Deustuko Unibertsitateko webguneko bekak eta laguntzak atalean daude argitaratuta.
- Norberaren konturako lanetik datozen diru-sarrerak aitortzen badira, beka eskaerak fakturazioaren bolumena kontuan hartuta ebatziko dira eta ez aitorpenean zehaztutako azken errendimenduaren arabera.
- Gurasoak bananduta edo dibortziatuta daudela aitortzen badute, oro har, zaintza duen gurasoaren diru-sarreren % 100 eta zaintza ez duen gurasoaren % 50 konputatuko dira. Beka Batzordeak uste badu zaintza duen gurasoaren diru-sarrerak gastuei aurre egiteko nahikoak ez direla, bi gurasoen %100 hartuko da diru-sarreratzat.
- Beste kasu batzuetan, ikasturte bererako Eusko Jaurlaritzako Beken Deialdi Orokorrean antzeko kasuetarako adierazitakoa hartuko da kontuan.
- Familiaren diru-sarrerak kalkulatzeko irizpideak Deustuko Beken Deialdian (Diruz laguntzeko bekak) ezarritakoak dira.
Epeak eta eskaerak
Beka eskatzeko interesa dutenek webgunean eskuragarri egongo den inprimakia deskargatu beharko dute: Bekak eta Laguntzak.
Betetakoan, inprimatu, sinatu eta, eskatutako dokumentazioarekin batera, Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzuan entregatuko dute, epe hauetan:
Deialdi arruntean onartutako eskatzaileek: 2023ko urtarrilaren 16tik otsailaren 28ra arte.
Deialdi arruntean beka guztiak esleitzen ez badira, ezohiko epea ireki ahal izango da eskaerak egiteko.
ESKAERAREN INPRIMAKIAK 2023/2024
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Eskaera aintzat hartzeko, ondoko dokumentazioa erantsi behar duzu:
Dokumentazio akademikoa
- Batxilergoko lehenengo mailako ikasketa espedientearen kopia.
Dokumentazio ekonomikoa
- Bizikidetza unitateko kide konputagarri guztien 2022ko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZaren) aitorpenaren fotokopia osoa. Behin-behinean, 2021eko ekitaldiari dagokiona erantsi ahal izango da.
- Bizikidetza unitateko kideren batek PFEZa aurkeztu beharrik ez badu, Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, ekitaldi horretako diru-sarreren egozpenarekin.
- Langabeziatik, pentsioetatik, sustapen-funtsetatik eta abarretik bizikidetza unitatean 2022an izandako diru-sarrera guztien ziurtagiria, PFEZaren aitorpenean zehaztuta ez badaude.
Banantze, dibortzio edo izatezko harremana deseginda badago:
- Hitzarmen arautzailearen kopia
- Jasotako pentsioaren zenbateko eguneratuaren egiaztagiria edo, bestela, urtean zehar ez dela jaso dioen agiria, edo ez ordaintzeagatiko salaketaren kopia.
- Zaintza ez duen gurasoaren 2022ko PFEZaren aitorpenaren kopia, edo Ogasunaren ziurtagiria, ekitaldi horretako diru-sarreren egozpenarekin.
- Kasu horietan, Eusko Jaurlaritzako beken deialdi orokorrean familia-unitatearen osaerari eta kontuan hartu beharreko errentei buruz xedatutakoa aplikatuko da. Nolanahi ere, beka-eskaeran zaintza ez duen gurasoaren datu pertsonalak eta diru-sarreren aitorpena sartu beharko dira.
Dokumentazio pertsonala
- Errolda ziurtagiria edo administrazio egoitzaren ziurtagiria, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne, 2022ko urtarrilaren 1ean.
- Ikaslea batxilergoko ikasketak egiten ari den zentroko zuzendariaren eta/edo tutorearen aurkezpen gutunak.
- Motibazio-gutun pertsonala, honako hauek azalduz: ABF-DBS beka eskatzeko arrazoiak eta beka lortzeko eskatzailea hautagai egokitzat jotzeko arrazoiak.
Aurrez aurreko elkarrizketa
Bekarako hautagaiaren lidergo profila kontrastatzeko, eskatzaile guztiek elkarrizketa pertsonal bat egin beharko dute. Elkarrizketa hori aurrez aurre edo telematikoki egingo da, eta ABF-DBS Beka Batzordeak deituko ditu.
Dena dela, Beka Zerbitzuak erabakia hartzeko behar duen beste edozein dokumentu eska dezake.
Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskaera ukatu egingo da.
Ikasle atzerritarrak:
- AIZren (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo AITren (Atzerritarren Identifikazio Txartela) kopia, bi aldeetatik.
- Ikasle atzerritarrek aipatutako dokumentuen ordez euren bizilekuko dokumentu baliokideak ekarri beharko dituzte.
Ebazpena
Deialdi hau ebazteko eratutako Beka Batzordeak 2023ko maiatzaren 14a baino lehen ebatziko ditu beka eskaerak.