Graduko ikasketetarako Beken simulagailua
Graduko ikasketetarako DUko beka deialdiaren informazio orokorra
Deusto Bekak Deustuko Unibertsitateko ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta daude. Beka programa honetan parte artzeko interesa aurkeztu dutenak, Unibertsitateko titulorik ez dutenik eta zera egiten egotea edo egingo dutela:
- Graduko ikasketa ofizialak
- Ikasketa ofizialen baterako programa
- Prestakuntza programa konbinatua titulu propioarekin
Beka urtebetekoa izango da, eta ikasturtez ikasturte berritu ahal izango da, ikasleak urte bakoitzeko deialdirako ezarritakoaren arabera eskaera eginez gero eta baldintzak betez gero.
Preskakuntza programa konbinatuetan eta ikasketa plan ofiziala + graduari lotutako titulu propioan, ematen den beka atzeratuta ez dauden irakasgai guztietan aplikatuko da, baita plan ez ofizialekoetan ere.
BOUD - Deusto Beka Programaren prozedura sortzen den ebazpena
BEKA DEIALDIA, 2023-2024 IKASTURTEA
INFORMAZIO LIBURUXKA
Zuzkidura
Deustuko Bekak diruzkoak dira; hau da, irakasgai berrien ordainketen zenbatekoan egiten da deskontua, % 40 rainokoa, hain zuzen ere; eta matrikularen hileroko ordainketei aplikatzen zaie soil-soilik.
Ez dira aplikatzen ekarpenean, ez hasierako epean, ezta aitorpeneko tasetan ere.
Laguntza horiek osatzeko, Ohorezko Mailegu bat eman ahal izango da 2023-2024 ikasturterako graduko ikasketen kostuaren % 80ra heldu arte, horretarako baldintzak betetzen badira.
Eskakizunak
Beka hauek jasotzeko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Baldintza orokorrak
- Deialdi honen "Helburua eta onuradunak" artikuluan (DUko urteroko beka deialdian) jasota dauden ikasketetako batean matrikula eginda egotea.
- Aurretik unibertsitateko titulaziorik ez izatea.
- Deialdi ofizialetako beka eskatzea (Eusko Jaurlaritzakoa edo Ministeriokoa).
- Prezio publikoen araberako hobaria eskatzea (Eusko Jaurlaritzaren hitzarmena) familia ugarientzat eta hobari horiek jasotzeko eskubidea duten beste talde batzuetako kideentzat, EAEn biziz gero eta horretarako baldintzak betez gero.
Programa eta/edo jatorri desberdinetako bekak bateragarriak izango badira ere, denak batera ez izatea matrikulatutako ikasketen kostu erreala baino handiagoak.
2. Baldintza akademikoak
Ikasle hasiberriak DUko graduko ikasketetan 2023-2024 ikasturtean:
- Sarbidea ematen dieten ikasketetan (batxilergoan edo baliokideetan) 6ko edo gehiagoko batez besteko nota izatea.
Batxilergotik etorriz gero, sarrerako nota izango da (0,6*Batxilergoko nota + 0,4*, unibertsitatean sartzeko ebaluazioko fase orokorreko nota)
Unibertsitateko ikasketak aldatuz gero, batez besteko nota bete beharko da edo unibertsitaterako sarbidea ematen duten ikasketetan (Batxilergoa, LH) edo unibertsitateko ikasketa espedientean. - 60 kreditutan gutxienez matrikulatzea, arau akademikoak aplikatuta matrikulatu daitezkeen kreditu kopururik altuena edo ikasketak amaitzeko falta diren kredituak.
Matrikula berritzen duten ikasleak:
- Matrikulatutako ikasketetako azken mailan 6 edo goragoko batez besteko nota edukitzea. Batez besteko nota kalkulatzeko, matrikulatutako irakasgaiak hartuko dira kontuan (gaindituak edo ez gaindituak) eta batez besteko notarako kontuan hartzen diren irakasgai eta kreditu aitortu guztiak. Ez aurkeztuen kasuan, 0 puntuazioa konputatuko da.
Justifikatutako arrazoi batengatik, deialdiko ebaluaziorako eskubideari uko egitea eskatu eta eman bada, irakasgai hori ez da kontuan izango batez besteko nota kalkulatzeko. - Azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 70 gainditu izana; halakoetan, ez dira kontuan hartzen aitortutako kredituak eta irakasgaiak, ezta ebaluazio deialdiari uko egiteko eskubidea emandako irakasgaiak ere.
- Gutxienez, 60 kreditu matrikulatzea edo arau akademikoak aplikatuta gehienez matrikulatu daitekeen kopurua edo ikasketak amaitzeko falta zaizkion kreditu guztiak matrikulatzea.
3. Baldintza ekonomikoak
A. ERRENTA MUGAK
Deusto Beka deialdian ezarritako errenta eta ondare mugak ez gainditzea.
1. muga | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Familia unitateko kideak |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
Gehienezko errenta |
16.310 |
27.841 |
37.791 |
44.880 |
50.162 |
54.151 |
58.095 |
62.024 |
- Baldintza: ikasketetan sartzeko 6 edo gorako batez besteko nota.
- Zuzkidura: %40ra arte
Errentaren lehen muga hay gaindituz gero, %20rainoko beka lortzeko aukera izango da, bakoitzean zehaztutako baldintzak betetuz gero, bertan agertzen den kalifikazioa kontuan artuz. Aipaturiko kalifikazioa aurreko ikasturteko batez besteko nota hartuko da.
2. muga | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Familia unitateko kideak |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
Gehienezko errenta |
17.792 |
30.372 | 41.226 |
48.950 |
54.722 |
59.074 |
63.377 |
67.662 |
- Baldintza: ikasketetan sartzeko, 7 edo goragoko batez besteko nota.
- Zuzkidura: %20ra arte.
3. muga | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Familia unitateko kideak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
Gehienezko errenta |
20.016 |
34.169 |
46.379 |
55.100 |
61.563 | 66.458 |
71.299 |
76.120 |
- Baldintza: ikasketetan sartzeko, 8 edo goragoko batez besteko nota.
- Zuzkidura: %20ra arte.
4. muga | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Familia unitateko kideak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
Gehienezko errenta | 22.241 | 37.955 | 51.533 | 61.200 | 68.403 | 73.842 | 79.221 | 84.578 |
- Baldintza: ikasketetan sartzeko, 9 edo goragoko batez besteko nota.
- Zuzkidura: %20ra arte.
B. ONTAREEN ETA ENPRESA JARDUEREN MUGAK
Eskatutako laguntzak ukatu ahal izango dira ondare-arrazoigatik, ondareen eta/edo familia-unitatearen ondare-errendimenduen balioak hurrengo mugak gainditzen dituenean:
Kapitalaren etekina | Bizikidetza unitatearen kapitalaren etekina (aurrezkien zerga oinarria) ezin da 2.100 euro baino gehiagokoa izan |
---|---|
Hiri eta Landa finkak | Katastro baliok, guztira, ezin izango dira 42.900 erotik gorakoak izan. Ohiko etxebizitza ez da kontuan hartuko. Bizikide guztien jabetzako etxebizitzak ezin izango dira 1,5 baino gehiago izan (ohiko etxebizitza kontatu gabe). |
Deskribatutako ondarearen elementu adierazleak batzuk direnean, elementu bakoitzaren ehunekoa kalkulatuko da, dagokion mugaren arabera. Ehuneko horiek ezin izango dute 100 balioa gainditu.
C. JARDUERA EKONOMIKOEN ETEKINAK
Bizikidetza unitateko kide guztien zerga-ekitaldiko jarduera ekonomikoen fakturazioaren guztizko zenbatekoa ezin da 169.470 euro baino gehiago izan.
OHARRA: Beka baliogabetu egingo da beka ofiziala baldintza ekonomiko bategatik ukatzen bada.
Bizikidetza/familia unitatearen diru-sarreren kalkulua
- Eskatzaileak bizikidetza/familia unitatearen diru-sarrera guztiak justifikatu behar ditu.Eskatzailea da eskaeran ematen den informazio ekonomikoaren arduradun eta bizikidetza familia unitateko diru-sarrera guztiak justifikatzeko agiriak aurkeztu behar ditu legez.
- Kasu bakoitzeko gertaera guztiak kontuan izanda, beka edo laguntza emateko beharrezko baldintzak faltsutzea edo gertaerak ezkutatu izana antzeman ahal izango da. Halakoetan, eskatutako beka edo laguntza ukatu egingo da eta beka emateko ebazpena aldatu edo dirua itzultzea erabakiko da.
Kide konputagarriak
- Kide konputagarriak dira gurasoak, legezko tutoreak, eskatzailea eta azken horren 26 urtetik beherako neba-arreba ezkongabe guztiak, baldin eta familiaren etxean bizi badira.
- Kide konputagarriak izango dira, halaber, 26 urtetik gorako neba-arrebak, familia unitatearen mendean bizi badira ekonomikoki, eta etxe berean etengabe bizi diren aurretikoak ere.
- Kide konputagarriak dira, ezkontza bidez edo bizikidetzako beste eraren bat dela eta etxe berean bizi direnak. Horien errentak eta ondarea ere konputagarriak izango dira.
- Eskatzaileak familiarengandik independentzia duela adierazten badu, ziurtatu egin beharko du egoera hori, beharrezko agirien bidez. Halako kasuetan kide konputagarri izango dira emantzipatuarekin batera etxe berean bizi direnak. Hala ere, Beka Batzordeak, ekarritako dokumentazioa kontuan hartuta, aztertuko du emantzipaziorik dagoen beka eskaeraren ebazpenaren ondorioetarako.
Famili errentak
Familiaren errenta hau da: bizikidetza eta/edo familia unitateko kide guztiek lortutako diru-sarrera guztiak. 2022ko PFEZ aitorpenetatik aterako da. Honen emaitza izango da: ‘zerga oinarri orokorra’ + ‘aurrezkiaren zerga oinarria’ – ‘kuota likidoa’. Kontuan hartuko dira PFEZetik salbuetsita dauden diru-sarrerak ere.
Eskatzailea ez den familia unitateko kideen kasuan, sostengatzaile nagusia eta haren ezkontide edo bikotekidea % 50 kontatuko dira.
PFEZ aurkeztu ez den kasuetan errenta zehazteko, kontzeptu guztiengatik lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira (lanaren errendimendukoak, langabeziako prestazioak, pentsioak, etab.) eta PFEZ bidez atxikitakoak eta gastu kengarriak kenduko dira.
Norberaren kontura lan egiteko dirusarrerak aitortzen diren kasuetan, fakturazio-bolumena hartuko da kontuan bekaren ebazpenerako, ez aitortutako azken etekina.
Gurasoek banantzea edo dibortzioa adierazten duten kasuetan, oro har, zaintzapean dagoen gurasoaren diru-sarreren % 100 eta zaintzapean ez dagoenaren % 50 kontatuko dira. Beken Batzordeak uste badu zaintzapeko gurasoaren diru-sarrerak ez direla aski gastuak ordaintzeko, bi gurasoen %100 hartuko da diru-sarreratzat.
Hitzarmen arautzaileak “zaintza partekatua” zehazten badu, bi gurasoen diru-sarreren %100 hartuko da kontuan.
Beste kasu batzuetan, Eusko Jaurlaritzaren ikasturte bereko Beken Deialdi Orikorrean antzeko kasuetarako adierazitakoa hartuko da kontuan.
Deialdiak ezarriko du, gainera, zeintzuk diren gehienezko muga ekonomikoak. Hortaz, ezarritako muga gainditzen duen bizikidetza eta/edo familia unitate bateko eskatzaileak ez du, oro har, beka jasotzeko eskubiderik izango.
Eskatutako laguntza ematea ukatu egin daiteke, familia/bizikidetza unitateak bizitzeko dituen bizibideak guztira justifikatzeko aurkeztutako agiriak kontuan harturik, diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak badira, aurkeztutako eskaera edo kanpoko beste ezaugarri batzuk ikusirik.
Famili errentaren gaineko kenkariak
Familia errentatik ondoren ageri diren kontzeptuen kopuruak kendu ahal izango dira:
- 3.000 euro bizikidetza eta/edo familia unitateko kide bakoitzagatik, baldin eta, eskatzailea ikasten ari den aldi berean, DUko graduko edo unibertsitate masterreko ikasketa ofizialak egiten ari bada, gehienez ere 9.000 eurora heldu arte.
- Kasu partikularrak. Kide konputagarri eta famili errentaren argibideak ikusi.
Aurkeztu beharreko agiriak
Espainiar estatuan bizi ez diren ikasleek bizi diren herrialdeko pareko dokumentazio baliokidea ekarri beharko dute.
Eskaera izapidetzeko, agiri hauek izan beharko ditu erantsita:
1. Agiri pertsonalak
- Errolda edo auzotartasun administratiboko ziurtagiria, etxebizitza horretan, beka eskatzen den urteko urtarrilaren 1ean bizi diren pertsona guztiak ageri direla.
2. Agiri akademikoak
- Goi mailako Heziketa Ziklotik datozenak: Goi mailako Zikloko espedientearen kopia. Batez besteko nota argertzen delarik.
- Ikasketak aldatzen dituztenak: Aurreko ikasturteko espedientearen kopia.
3. Agiri ekonomikoak
a) 2022-2023 ikastuterako Deustuko beka eskatu zuten ikasleak:
- Bizikidetza/familia unitateko beste kide konputagarri guztien aurreko urte naturaleko (itxitako azkena) PFEZ aitorpenaren fotokopia osoa. Bizkaian, "Kuota osoa" edo PFEZren likidazioaren simulazioa aurkeztu beharko da.
- Baldin eta bizikidetza/familia unitate konputagarriko kideren batek ez badu PFEZ aurkeztu behar, Ogasunaren agiria aurkeztuko du, urte horretan zer diru-sarrera jaso dituen zehazten duena.
- Bizikidetza/familia unitateak urtean izan dituen baina errentaren aitorpenean zehazturik ageri ez diren diru-sarrera guztien ziurtagiriak (pentsioak, langabeziakoak, sustapen-funtsetatik jasotako diru-sarrerak, etab.).
b) 2022-2023 ikasturtean Deusto Beka eskatu EZ zutenak, eskatutako dokumentazio guztia bidali beharko dute eskaerari atxikituta, hau da:
- Bizikidetza/familia unitateko beste kide konputagarri guztien aurreko urte naturaleko (itxitako azkena) PFEZ aitorpenaren fotokopia osoa. Bizkaian, "Kuota osoa" edo PFEZren likidazioaren simulazioa aurkeztu beharko da.
- Baldin eta bizikidetza/familia unitate konputagarriko kideren batek ez badu PFEZ aurkeztu behar, Ogasunaren agiria aurkeztuko du, urte horretan zer diru-sarrera jaso dituen zehazten duena.
- Bizikidetza/familia unitateak urtean izan dituen baina errentaren aitorpenean zehazturik ageri ez diren diru-sarrera guztien ziurtagiriak (pentsioak, langabeziakoak, sustapen-funtsetatik jasotako diru-sarrerak, etab.).
- Banandu, dibortziatu edo izatezko bikotearen lotura etenez gero:
- Hitzarmen arauemailearen kopia
- Jasotako pentsioaren eguneratutako zenbatekoaren ziurtagiria edo, holakorik izan ezik, urtean ez dela pentsiorik jaso dokumentatu edo ordaindu ez izanagatik jarritako salaketaren kopia.
- Zaintza ez duen gurasoaren urteko PFEZ aitorpenaren kopia bat edo Ogasuneko ziurtagiri bat, urtaldi horretako diru-sarreren egozpenarekin.
Eskaera aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea aipatutakoa izango da, nahiz eta matrikula epearekin bat ez etorri.
Prezio publikoen araberako hobaria eskatzea (Eusko Jaurlaritzaren hitzarmena) familia ugarientzat, terrorismoaren biktima, ezgaitasuna edo minusbaliotasuna edukitzea edo senitartekoren batek, edo genero indarkeriaren biktima, eta hobari horiek jasotzeko eskubidea duten beste talde batzuetako kideentzat, EAEn biziz gero eta horretarako baldintzak betez gero.
Epeak
Eskaerak aurkezteko epe bakarra 2023ko ekainaren 1etik uztailaren 21era arte izango da.
GARRANTZITSUA: Eskaera osatutzat jotzeko, prozeduaren bi atalak bete beharko dira: eskaera eta dokumentazioa.
ESKAERA EGITEKO Idazkaritza Virtualera jo
Ebazpena, Komunikazioa eta alegazioak
Ebazpena
Lehenengo ebazpena, behin-behinekoa, urriko hilekoa kobratu aurretik egingo da. Esleitutako deskontua hileroko ordainketei aplikatuko zaie, urritik maiatzera.
Ebazpena behin betikoa izango da, alegazioak egiteko epea amaitu eta erakunde ofizialen beketako deialdi orokorren ebazpenetako beharrezko egiaztapenak egindakoan.
Arrazoibideak eta komunikazioa
Beka eskaeraren lehenengo ebazpena jakinarazi eta 10 eguneko epean, ikasleak eskaera berraztertzeko eskabidea aurkez dezake, Deustuko Beka Batzordeari zuzenduta, eskaria justifikatzen duten beste datu batzuk emanez, behar diren egiaztagiriz hornituta.
Jaso diren arrazoibideen ondorengo ebazpenak ez ditu batzordeak berriro aztertuko.