Deustuko Unibertsitatean talentuan sinesten dugu, lanerako eta ahalegina egiteko gaitasunean. Talentua babestea erreakzio katea aktibatzea da, pertsona jakin batzuei, familiei, komunitateei eta gizarteari on egiteko.
Horregatik, Deustuko Unibertsitateak Deusto Arrupe bekak jarri ditu abian, erakunde akademikoa sendo errotuta dagoen gizarteari garatzen laguntzeko. Aukerak emateko. Talentua baliabide ekonomiko faltagatik gal ez dadin. Etorkizuna duten gazteak komunitate osoarentzako etorkizuna direlako. Eta gure balioekiko eta gizartearekiko dugun konpromisoarekiko koherentziagatik.
Zuzkidura
Deustuko Unibertsitateak 25 beka eskaintzen dizkie urtero ikasketa espediente bikaina eta baliabide ekonomiko mugatuak dituzten graduko ikasleei.
Ikasketen urteko zenbatekoaren % 80 estaltzen du, eta matrikula osoa estali ahal izango duzu, dagokion administrazio publikoaren bekak ebatzi eta ordaindu ondoren.
Ikasle berrientzako eta matrikula berritu behar dutenentzako baldintzak
- Deustuko Unibertsitatean gradu batean matrikulatzea.
- Batxilergoko, LHko eta/edo baliokideko kalifikazioan 7ko batez besteko nota edo handiagoa izatea.
- Familia unitatearen diru-sarrerak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoak, kide konputagarri bakarra bada edo familia unitatea guraso bakarrak eta eskatzaileak osatzen badute.
| Kide konputagarriak | Gehieneko errenta guztira (familiakoa) |
|---|---|
| 1 | 9.340 |
| 2 | 15.944 |
| 3 | 21.642 |
| 4 | 25.702 |
| 5 | 28.727 |
| 6 | 31.011 |
| 7 | 33.271 |
| 8 | 35.519 |
- Deialdi orokor ofizialetako beka eskatzea (Eusko Jaurlaritzakoa edo Hezkuntza Ministeriokoa).
- Euskal Autonomia Erkidegoan biziz gero, eta horretarako baldintzak betez gero, prezio publikoetan oinarritutako hobaria eskatzea (Eusko Jaurlaritzaren hitzarmena), familia ugarientzat eta beste kolektibo batzuetako kideentzat, Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean.
Eskabidea egiteko inprimakia epea
IKASLE BERRIENTZAT
Eskaera egiteko epea: urtarrilaren 12tik otsailaren 27ra
- Datorren ikasturterako onarpen eskaera aurkeztu baduzu Idazkaritza Orokorrean, jaitsi inprimakia ondoren ageri den estekatik eta, beharrezko dokumentazioarekin batera, eman Deustuko Unibertsitateko Beka Zerbitzuan.
- Oraindik ez baduzu onarpen eskaera aurkeztu, bi eskabideak (Onarpena eta Arrupe Beka) aurkeztu beharko dituzu ezohiko epean (plazak geratzen direlako irekitzen bada).
GORAGOKO MAILETARAKO (BERRITZEA)
Berritzeko epea: 2026ko ekainaren 1etik 19ra
Ebazpena
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Beka Zerbitzuak txosten zehatza bidali beharko dio deialdi hau ebazteko ardura duen Beka Batzordeari. Txosten horretan, aurkeztutako eskabide guztiak eta baldintzak betetzen dituztenak baloratuko dira, eta Deusto Arrupe beka lortzeko hautagaiak proposatuko dira.
Deusto Arrupe Beka Batzordearen erabakia dagokienei jakinaraziko zaie, beka aplika dezaten, eta ebazpena jakin bezain laster jakinaraziko zaie eskatzaileei beka ematen den edo ukatzen den.
Ukatuz gero, Unibertsitateko Beka Zerbitzuak 2025-2026 deialdiko gradurako laguntza ekonomikorako beken eskabidea eta aurkeztutako dokumentuak sartuko ditu, eskabidea egiteko epea ireki ondoren.
Dokumentazioa
Izapidetzeko onar dadin, eskabidea entregatzean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:
Dokumentazio akademikoa (ikasle berrien kasuan):
- Batxilergoko, LHko eta/edo baliokideko lehen ikasturteari dagokion nota-ziurtagiria [ikasle berriek soilik].
Dokumentazio ekonomikoa (beka eskatzaile guztientzat):
- Bizikidetza unitateko kide konputagarri guztien aurreko ekitaldiko PFEZ aitorpenaren fotokopia osoa.
Bizkaiko egoiliarrek "Kuota osoa" agiria edo aurreko ekitaldiko PFEZaren likidazioaren simulazioa aurkeztu beharko dute, zergadun guztiei Bizkaiko Foru Ogasunak ematen diena.
- Bizikidetza unitatean izandako diru sarrera guztien ziurtagiria, baldin eta diru-sarrera horiek langabeziatik, pentsioetatik, sustapen funtsetatik eta abarretatik badatoz eta PFEZaren aitorpenean zehaztuta ez badaude.
Banantze edo dibortzio kasuetan:
- Hitzarmen arautzailearen kopia.
- Jasotako pentsioaren zenbateko eguneratua, edo aurreko urtean jaso ez dela dokumentatzea, edo ez ordaintzeagatiko salaketaren kopia.
- Jagoletza ez duen gurasoaren aurreko ekitaldiko PFEZaren aitorpenaren kopia, edo ekitaldi horretako diru-sarreren egozpena jasotzen duen Ogasunaren ziurtagiria.
Deustuko beken arauen arabera, jagoletza ez duen gurasoaren diru sarreren % 50 hartuko da kontuan, eta eskaera ebazteko, kide konputagarritzat hartuko da.
Dokumentazio pertsonala:
- Errolda ziurtagiria, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda jasotzen duena.
- Ikastetxeko zuzendaritzaren gutuna.
- Ikaslearen tutorearen gutuna.
Bi gutun horietan eskatzailearen hautagaitza bermatu behar da.
Nolanahi ere, Beka Batzordeak eskabideak behar bezala baloratzeko egokitzat jotzen duen edozein agiri aurkezteko eskatu ahal izango du.
DEUSTO ARRUPE BEKA PROGRAMA DEUSTUKO IKASTETXE NAGUSIRAKO
Deusto Arrupe beka programaren barruan, ostatuko beka bat emango da ikasturte bakoitzeko, Arrupe beken baldintzak betetzen dituzten graduko ikasleentzat.