Deustuko Beken Programaren barruan, badaude DUko Lankidetza Bekak ere, Unibertsitateak egiten dituen eta bere-bereak dituen irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera ugarietan oinarrituak.
Beka horiek Unibertsitateko sail eta zerbitzuetan laguntzen duten ikasleen lankidetza errazteko izaten dira, ikasketak egiten dituzten bitartean.
DUko Lankidetza Bekak prestakuntzako programa batean sartuta daude. Ikasleei zuzendutakoak dira eta unibertsitateko jardueren ikaskuntzara bideratuta daude. Helburuetako bat da gaitasun batzuk praktikaren bidez garatzea, ikaskuntza hori unibertsitatea bezalako erakunde konplexu baten barruan arituta baino ezin baita lortu.
2023-2024. Deialdia
Lankidetza Beken EZAUGARRIEN laburpena*
(*Ikusi deialdia lankidetza beken ezaugarri guztiak ikusteko)
Baldintzak: Deustuko Unibertsitateko Beka Orokorraren deialdian ezarritakoak*
Zuzkidura: gordina 300 €/hilero *
Iraupena: 9 hilabete*
Kolaborazioa: aurrez aurreko 3 ordu egunean, batez beste*
Beka hauek jasotzeko, eskatzaileek baldintza orokorrak, akademikoak eta ekonomikoak bete beharko dituzte.
(Ikusi deialdiaren 3. Artikulua)
Aurkeztu beharreko dokumentuak*
1. Eskatzaile guztiak:
- NAN-aren kopia alde bietatik
- NUSS zenbakia
- Kontuaren IBAN-a
1. 2022/23 ikasturtean Laguntaza Ekonomikoko beka izan duten ikasleek, 1. puntuko dokumentuez gain:
- Curriculum Vitae
2. DUko ikasle berriek eta aurreko ikasturtean bekadun izaera ziurtatu ezin izan dutenek, 1. puntuko dokumentuez gain:
- Curriculum Vitae
- Sarbidea eman dizuten ikasketetako ikasketa-espedientea, aurreko ikasturtean DUn matrikula egin gabe egon diren ikasleen kasuan
- Familia Errolda
- Guraso bien azken zerga ekitalkiko Errentaren gaineko Zergarako aitorpen osoaren fotokoia eta Bizikidetza Unitateko beste kide konputagarriena ere bai.* (2022)
Atzerritako ikasleeak NIE-ren kopia ere aurkeztu behar dute.
Beste egoera batzuk ikusi deialdiaren 5.Art.
GARRANTZIZKOA
Lankidetza hasi baino lehen Zentro arduradunaren baieztapena eta onuradun ikaslearen lankidetzaren onarpena behar izango da, Beka Zerbitzuan idatziaren sinaduraren bitartez.
Lankidetza Beken zerrenda - Deialdi orokorra
2023-2024 Deialdiaren plazak.
Lankidetza beken eskaera aurkezteko epea
Graduko eta Graduondoko ikasleak deialdi orokorrean eskaera egiteko epea:
2023ko maiatzaren 1etik 19ra arte
Ikasleek esleipena-onarpena jakin ondoren eta lankidetza hasi baino lehen Hitzarmena sinatu behar dute.
Dokumentu interesgarriak