Antxieta Beka - Filosofia, Politika eta Ekonomiako Gradua eta Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills Gradua

 

Azkenengo urteetan Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomia Graduko eta Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills Graduko ikasleei zuzendua, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak jatorri pribatuko finantzaketarekin sortu ziren diru-laguntzetarako beka izan du.

Antxieta beken deialdiak euskal jatorriko José de Antxietaren izena hartu du. Antxieta Tenerifen (Espainian) jaio zen 1534an eta Reritiban (Brasilen) hil zen 1597an. Misiolari eta santu espainiarra izan zen Brasilen. Hizkuntzalari, literato, sendagile, arkitekto, ingeniari, humanista eta poeta gailena ere izan zen. Río de Janeiro eta Sao Paulo sortu zituela diote, eta Amazoniako hainbat hizkuntza ikasi zituela. Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen 1980 eta Frantzisko aita santuak kanonizatu, 2014an.

 

2022-2023 DEIALDIA

Helburua eta onuradunak

Filosofia, Politika eta Ekonomiako graduko edo aipatutako graduko eta “International trade skills” titulu propioko prestakuntza programa konbinatuaren matrikula duten eta orain arte beka hau izan duten ikasleentzako beka. 2023-2024 ikasturtean BERRITZEAK BAKARRIK kudeatuko dira.

Deialdi honetako bekak edo laguntzak diruzkoak izango dira, hau da, urtean 3.000 euroko laguntza emango da eta era proportzionalean aplikatuko dira Unibertsitateak urritik maiatzera kobrantzarako pasatuko dituen hilerokoetan.

Beka hauek erakunde publikoetako deialdi orokorretakoekin bateragarriak dira. Hori dela eta, eskatzaileek biak eskatu beharko dituzte derrigor.

Berritzea

Asmoa da ikasleei beka ematea graduko lau mailetan. Hala ere, emango diren laguntzek urtebeteko indarraldia dute eta berritu egin daitezke hurrengo mailetan.

Beka berritzeko, beka ematean izan ziren baldintza akademiko eta ekonomikoak mantendu egiten direla egiaztatu beharko da.

 

Eskakizun orokorrak, ekonomikoak eta akademikoak

Laguntza hauek jasotzeko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:


Baldintza orokorrak:
  • Deialdi honen 1. artikuluan jasota dauden ikasketen lehenengo mailan matrikula eginda egotea.
  • Aurretik unibertsitateko titulaziorik ez izatea. 
Baldintza akademikoak:
  • Gutxienez 54 kreditutan matrikulatu behar da (DUko araudiak kontrakorik esan ezik).
  • Batez besteko nota 7 edo gorakoa izatea.
Baldintza ekonomikoak:

Beka bizikidetza/famili unitateko errenta muga ondoren aipatzen dena izango da:

Tabla umbrales Antxia
Familia unitateko kideak 1 2 3 4 5 6 7 8
Gehienezko errenta garbia 14.826 € 25.308 € 34.352 € 40.796 € 45.598 € 49.224 € 52.810 € 56.380 €

 

Kontuan artzekoak:

  • Ondare eta enpresa jardueren mugei dagokienez, aurtengo ikasturterako Deustuko Beka deialdian ezarritakoa izango da kontuan.
  • Gurasoak legez dibortziatuta edo bananduta egonez gero, Eusko Jaurlaritzaren Beka Deialdi Orokorrean aurtengo ikasturterako xedatutakoa aplikatuko da.
  • Eskatzaileak emantzipazioa edo familiarengandik independentzia ekonomikoa adierazten badu, ziurtatu egin beharko du dudarik gabe nahikoa baliabide ekonomiko dituela independentziaz bizitzeko, baita ohiko bizilekuaren jabe dela edo alokairuan dagoela. Bestela, ziurtatutako diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak badira, ez dela independentea frogatutzat joko da eta ukatu egingo zaio beka eskaera.
  • Eskatutako laguntza ematea ukatu egin daiteke, familia/bizikidetza unitateak bizitzeko dituen bizibideak guztira justifikatzeko aurkeztutako agiriak kontuan harturik, diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak badira, aurkeztutako eskaera edo kanpoko beste ezaugarriak ikusirik. 

 

Eskabideal aurkezteko epea

BEKA BERRITZEKO BAKARRIK

EPEA: 2023ko ekainaren 1etik uztailaren 21ra arte

Eskaera egiteko inprimakia (betetzeko):

Goi mailako ikasleak - BERRITZEA

  • Automatrikularen bidez matrikula berritzen duten ikasleek eskaeraren bidez bakarrik aurkeztu beharko dute beka-eskaera, horretarako @opendeusto.es kontua erabiliz. Domeinu horrekin bidalitako eskaerak bakarrik onartuko dira.

ESKAERA egiteko esteka

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Baldintza ekonomikoak:
  • Bi gurasoen eta bizikidetza/famili unitateko beste kide konputagarrien azkenengo urte fiskalaren PFEZ aitorpenaren fotokopia osoa. Bizkaian, "Kuota Osoa" edo PFEZren likidazioaren simulazioa aurkeztu beharko da.
    • Baldin eta bizikidetza/famili unitate konputagarrikoren batek ez badu PFEZ aurkeztu behar, Ogasunaren agiria aurkeztuko du, zer diru-sarrera jaso dituen zehazten duena.
  • Bizikidetza/famili unitateak urtean izan dituen baina errentaren aitorpenean zehazturik ageri ez diren diru-sarrera guztien ziurtagiriak (pentsiokoak, langabeziakoak, sustapen-funtsetatik jasotako diru-sarrerak, etab.).
  • Banantze edo dibortzio kasuan:
    • Hitzarmen arauemailearen kopia
    • Jasotako pentsioaren eguneratutako zenbatekoaren ziurtagiria edo, holakorik izan ezik, urte honetan ez dela jaso dokumentatzea edo ordaindu ez izanagatik jarritako salaketaren kopia.
    • Zaintza ez duen gurasoaren azken urte fiskalaren PFEZ aitorpenaren kopia bat edo Ogasuneko ziurtagiri bat, urtaldi horretako diru-sarreren egozpenarekin.
Datu pertsonalak:
  • Administrazio-egoitzaren edo erroldaren ziurtagiria. Etxean bizi diren pertsona guztiak agertu beharko dira.
Atzerriko ikasleak:
  • AIZ/TIEren bi aldeetatik eteratako kopia.
  • Espainiar estatuan bizi ez diren ikasleek bizi diren herrialdeko pareko dokumentazio baliokidea ekarri beharko dute.

 

Ebazpena

Beka deialdia eskatzaileen arteko lehiaketa bidez ebazten da.

Ebazteko, Beka Batzordeak ikaslearen eta familia inguruaren egoera ekonomikoa, DUra sartu aurreko ikasketetan izandako batez besteko nota, eta Unibertsitatearekiko lotura (beste neba-arrebaren bat Deustuko Unibertsitateko ikasketa ofizialak egiten edukitzea) izango ditu kontuan. Hautagaien artean berdinketarik suertatuz gero, ikaslearen eta familiaren egoera ekonomikoa lehenetsiko da.

Hautagaien ebaluazioa eta hautaketa horretarako berariaz sortutako batzorde batek egingo du. Zeregin horretarako, kanpoko aholkularitza eskatu ahal izango dute, beharrezko ikusiz gero.

Beka eskaeren ebazpena matrikularen zenbatekoaren lehenengo ordainketa egin aurretik egingo da, ahal dela. Esleitzen den deskontua zortzi hileroko zenbatekoaren ordainketa kopuruari aplikatuko zaio, urritik maiatzera.

Deialdiaren ebazpena lehenengo ordainketa egin ondoren emanez gero, beka aplikatzetik sortzen den zenbatekoaren proportzioan banatuko da gainerako hilabeteetako ordainketetan.

Aurtengo ikasturterako esleitutako bekak eskabide bakoitzari eman zaion azken puntuazioaren arabera emango dira, puntuazio altuenetik baxuenera.

Beka Zerbitzuak banan-banan jakinaraziko die ikasleei ebazpenaren berri. DUko Idazkaritza Orokorrean ageri den helbide elektronikora bidaliko da horren berri, edo ikasleen estranetaren bidez. 

Zalantzak argitzen dizkizugu

CAMPUS BILBAO
Unibertsitateen Etorb. 24
48007 Bilbao
944 139 161
becas.bilbao@deusto.es

CAMPUS DONOSTIA
Mundaiz Bidea 50
20012 - Donostia
943 326 280
becas.donostia@deusto.es

GASTEIZ SEDEA
Egibide-Arriaga
Arriagako Atea Kalea , 62
01013 - Gasteiz
945 010 114
becas.vitoria@deusto.es

Ordutegia
Campus Bilbao
Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 13:00 eta 15:00 - 17:00 
Ostiralak eta Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita
Campus Donostia
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00h
Gainera astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00h
Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita
Gasteizeko Sedea 
Astelehenetik ostiralera: 13:30 - 19:30h. Asteazkenetan itxita.
Ekainaren 20tik aurrera, goizez. 9:00 - 14:00. Asteazkenetan itxita.
Uztaila: 8:30 - 13:30. Asteazkenetan itxita.
Abuztua itxita