Santander 360º Bikaintasun Beka

Santander º Excelencia 360 Beken Programaren helburua da unibertsitateko talentuasaritzea, parte hartzen duten Espainiako unibertsitateetako gradu batean matrikulatutako ikasleen merezimendu akademikoa eta unibertsitate bizitzan parte hartze aktiboa aitortuz.

Gehienez ere 12.000 euroko 77 beka emango dira (bat unibertsitate bakoitzeko), laguntzak esleitzeko unean ikaslea matrikulatuta dagoen ikasturtean bikaintasun akademikoa eta prestakuntza integrala aitortzeko.

Ikusi deialdia

Parte hartzeko baldintzak

  1. Programan parte hartzen duen Espainiako unibertsitate bateko gradu batean matrikulatutako unibertsitateko ikasleak izatea
  2. Ikasketa espediente bikaina izatea
  3. Erakundearen unibertsitateko bizitzan nabarmen parte hartzea

Unibertsitateak kontuan hartu ahal izango ditu gizarte, kultura edo kirol mailako ekarpen esanguratsuak, baita programa hauetan parte hartu izana ere:

  1. Praktikak enpresetan (enpresetan egindako praktiken ordu kopuruaren arabera)
  2. Gaitasun profesionalak eta/edo ekintzailetzakoak garatzea (prestakuntza osagarrian emandako ordu kopuruaren arabera)
  3. Curriculum vitaearen nazioarteko proiekzioa (hizkuntzen ezagutza eta truke-programetan parte hartzea hartzen dira kontuan)
  4. Inplikazioa eta gizartearekiko ardura, GKEekin lankidetzan aritzea, ikasleen tutore aholkularia edo ikasleen ordezkaria izatea.

Horrez gain, unibertsitateek kontuan hartu ahal izango dituzte bat-batean gertatutako egoera pertsonalei bikaintasunez aurre egin dieten ikasleen egoerak, % 33tik gorako desgaitasun egiaztatua izatea edo behar bezala egiaztatutako hezkuntza premia bereziak izatea.

Beken onuradun izateko, ezinbestekoa izango da programan izena emanda egotea plataformaren bidez, ahal dela hautagai bakoitzaren unibertsitateko helbide elektronikoarekin. Unibertsitateei plataforma horretan gaitutako kudeaketa-sistemaren bidez jakinaraziko zaie beka eman zaiela.

Izena emateko epea

Ikasleen izen-ematea 2025eko otsailaren 1etik 2025eko maiatzaren 15era bitartean egin beharko da.
Unibertsitateek bekak esleitzeko epea 2025eko ekainaren 15ean amaituko da. Esleipen hori onuradunei jakinaraziko zaie eta haiek 7 egun natural izango dituzte onartzeko, beti ere plataformaren bidez.

Zalantzak argitzen dizkizugu

CAMPUS BILBAO
Unibertsitateen Etorb. 24
48007 Bilbao
944 139 161
944 139 147
becas.bilbao@deusto.es

CAMPUS DONOSTIA
Mundaiz Bidea 50
20012 - Donostia
943 326 280
becas.donostia@deusto.es

GASTEIZ SEDEA
Egibide-Arriaga
Arriagako Atea Kalea , 62
01013 - Gasteiz
945 010 114
becas.vitoria@deusto.es

Ordutegia
Campus Bilbao
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00 
gainera, astearte eta ostegunetan 15:00 - 17:00 
Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua: itxita

Campus Donostia
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00h
Gainera astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00h
Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita

Gasteizeko Sedea 
Astelehenetik ostiralera: 13:30 - 19:30h. Asteazkenetan itxita.
Ekainaren 20tik aurrera, goizez. 9:00 - 14:00. Asteazkenetan itxita.
Uztaila: 8:30 - 13:30. Asteazkenetan itxita.
Abuztua itxita