Deusto Beken Programak “DBS Irakasgaietarako Laguntza” programa-bekaren modalitatea ere hartzen du bere baitan, eta Unibertsitateak berezkoak dituen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen garapenean egiten dituen jardueren aniztasunean oinarritzen da. Beka hauek laguntza eman behar zaien irakasgaietako irakasleen lankidetza errazteko dira, egiten ari diren ikasketekin bateragarritasun araubidean. DBSko irakasgaiei laguntzeko bekak lehen mailatik gorako ikasketak egiten ari diren eta errendimendu akademiko handia erakutsi duten graduko ikasleentzat dira, eta lehen mailako ikasleei lagundu diezaiekete zenbait ikasgairen ikaskuntzan. 2025 – 2026 DeialdiaDeialdi osoa kontsulta daiteke lotura honetan. Beka hauen ezaugarriak honakoak dira: - Baldintzak: Deustuko Unibertsitateko Beka Orokorraren deialdian ezarritakoak. - Zuzkidura: 500€ gordin hilero. - Iraupena: 3 hilabete. Lankidetza: Aurrez aurrekoa, bataz beste 4,5 ordu egunean Hartzaileak2025/2026 ikasturtean Deustuko Unibertsitatean honako ikasketa hauetan matrikula egiten duten ikasleak: - Graduak eta gradu bikoitzak (ahal bada, 2.mailatik aurrera) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea - DBS EskaerakEskaerak egiteko 2025ko maiatzaren 2tik 20era bitartekoa da. ESKABIDE-ORRIA Eskaera egiten hasi baino lehenago, beharrezkoa da: - Eskatutako dokumentazio guztia eskaneatuta edukitzea, imprimakian sartu behar baita. Eskabide-inprimakia izangaiak bete eta sinatuko du eta Beken Zerbitzuko edozein bulegotan aurkeztuko da, aurrez aurre edo posta elektronikoz becas@deusto.es. Plazen zerrendak - 2025/2026 ikasturteaIkasturte honetarako onartutako lankidetza-proiektuak hurrengo plazen zerrendan jasotzen dira: Eskainitako Plazak DBSko 2. mailatik gorako ikasleek “DBS irakasgaietarako laguntza” beka eskuratu ezin badute, lankidetza beka eskatu ahal izango dute hurrengo atalean: EbazpenaPlazak uztailean esleituko dira eta ikasleek posta elektronikoz jasoko dute ebazpena. Ebazpena ondorengoa izan daiteke: onartua, ukatua edo itxaron zerrendan, ikasturtean zehar plaza hutsak geratzen badira kontuan izateko. Ikasleek eskatutako lehentasunezko plazak puntuazio handiagoa lortu duten beste ikasle batzuek bete badituzte, Beka Zerbitzuak eskabidean aurkeratu ez den beste plaza bat esleitu ahal izango du. Aukeratutako pertsonek lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute unibertsitateko beka zerbitzuan, beka hasi baino hilabete lehenago. Altak eta bajakLankidetza-beka bakoitza nahitaez hilaren 1ean hasiko da, eta bajak beka amaitzen den hilaren 30ean edo 31n. Uko egiteak (borondatezko bajak) jakinarazteko, dagokion tutoreari barne-komunikazioa emateaz gain, mezu elektroniko bat idatzi behar da, ahal dela hilabetea amaitu baino astebete edo bi lehenago, becas@deusto.esri, Gizarte Segurantzan baja behar bezala tramitatu ahal izateko.