Auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan

Deialdi orokorra

Auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan eduki eta ingeniari, lizentziadun, ingeniari tekniko edo diplomatu titulu ofizialen bat lortzeko ikasketak egiten dituzten ikasleek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskaintzen dituen bekak eska ditzakete.

Laguntza motak hauexek izan daitezke:

  • Oinarrizko zenbatekoa:
    • Matrikularen prezio publikoa
    • Familia-erentari lotutako oinarrizko zenbatekoa
    • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
    • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Zenbateko osagarri aldakorra:
    • Ikaskuntzari laguntzeko prezesuari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
    • hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra

Bete beharreko baldintzak urteko deialdian agertzen dira. Ikusi 2020-2021eko deialdia.

Inprimakiak non eta noiz aurkeztu

Eskabideak Eusko Jaurlaritzako beketako web orrian bete egin behar dira. Formularioa bete eta eskatutako agiriekin batera, on line bidaliko da. Horretarako sinadura elektronikoa eskatuko da.

EPEA: Deialdiaren arabera. (gutxi gora behera uztailaren 1etik 31ra arte)

Identifikazio elektronikoa

Eusko Jaurlaritzako deialdi orokorreko beka eskaerako, identifikazio elektronikoarekin izatea aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzak identifikazio elektroniko hau eskatzeko erak argitaratu ditu.