Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ramón y Cajal (RYC) 2023 kontratuetarako laguntzen programaren helburua da ibilbide nabarmena duten ikertzaile espainiarrak eta atzerritarrak lanean has daitezen sustatzea, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako ikerketa-erakunde batean lanpostu egonkor bat lortzeko gaitasunak eskura ditzaten.
Laguntzen informazioa
Laguntza kopurua: 494 laguntza
Iraupena eta finantzaketa:
- Lehenengo faseak 3 urteko iraupena du, eta doktoretza-ondoko prestakuntzaren aurreko lehen etapa batean eskuratutako gaitasunak finkatzea du helburu. Urteko zenbatekoa 35.450 eurokoa izango da, eta kontratatutako pertsonen soldata eta Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota kofinantzatzeko erabiliko da.
- Bigarren faseak 2 urteko iraupena du, eta jarduera zientifiko-teknikoari dagokion ebaluazioa positiboa denean sartzen da. Ebaluazio hori R3 ikertzailea – ezarritako ikertzailea – izateko irizpideak kontuan hartuta egingo da. Ikertzailea bigarren urtea amaitzen denetik aurrera aurkeztu ahal izango da ebaluazio horretara. Urteko laguntza 44.000 eurokoa izango da.
- 50.000 euroko laguntza gehigarria, ikerketa-jarduerak gauzatzearekin zuzenean lotutako gastuei aurre egiteko.
Baldintzak
- Doktore-gradua izatea (2013/01/01etik 20210/12/31ra bitartean lortutako titulua).
- Ramón y Cajal jardunaren aurreko deialdietako laguntza baten onuradun ez izatea.
- Juan de la Cierva laguntzen onuradun ez izatea, gutxienez urtebetez baliatu dutenak izan ezik.
Eskaera
- Epea: 2024ko urtarrilaren 11tik otsailaren 1era, 14:00ak arte
Parte hartzeko eskabideak I+G zentroek eta hautagaiek aurkeztuko dituzte, horretarako gaitutako bitarteko elektronikoen bidez, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren egoitza elektronikoan.
Kontaktua
Argibide gehiagorako, jarri harremanetan Deustuko Unibertsiateko DIT-Deusto Ikerketa eta Transferentziako bulegoarekin (postdoc@deusto.es)