Ramón y Cajal

Helburua

Ramón y Cajal deialdiaren helburua da Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako erakundeetan ibilbide azpimarragarria duten ikertzaileak (espainiar zein atzerritarrak) sartzea eta mantentzea. Ikerketa-ldo propio baten garapena bultzatzea eta etorkizunean ikerketa-erakundeetan postu egonkorrak lortzeko bidea erraztea du xede.

Ezaugarri nagusiak

  • Iraupena: gehienez bost urte.
  • Kontrataziorako finantzaketa: 42.600 € urtean kontratu bakoitzeko; ikertzailearen gutxieneko ordainsaria urteko 40.000 € gordina izango da.
  • Ikerketa-proiektu propioa: ikertzaileak zuzendutako I+G+b proiektu bat garatzeko finantzaketa espezifikoa, gutxienez 200.000 €-ko aurrekontu eskatua duena kostu zuzenetan.
  • Lanean finkatzeko pizgarria: 50.000 € ikertzailearen ezagutza-arloan lanpostu iraunkor bat sortzea sustatzeko.

Eskabideak Ministerioan aurkezteko epea

2026ko azaroaren 10etik abenduaren 10era, 14:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua).

Informazio gehiago

Kontsultatu oinarriak eta informazio ofiziala Agencia Estatal de Investigación webgunean.

Non?

  • DIT- Deusto Ikerketa eta Transferentzia
    Avda. de las Universidades, 24
    48007 Bilbao
    dit.apoyo@deusto.es