Programaren helburua
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Juan de la Cierva laguntzen programaren helburua da doktore gradua duten gazteen laneko kontratazioa sustatzea bi urterako, doktorego osteko ikerketako prestakuntza osatzeko doktorego aurreko prestakuntza egin zuten zentroa ez den espainiar I + Gko beste zentro batean.
Laguntzen ezaugarriak
Laguntzen kopurua: 500 laguntza
Gehienezko iraupena: 2 urte
Soldata: 30.000 € urtean, urte bakoitzean kontratatutako pertsonen soldata eta Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota batera finantzatzeko, bereizita. 7.400 euroko laguntza gehigarria, ikerketa-jarduerak gauzatzearekin zuzenean lotutako gastuei aurre egiteko.
Baldintzak
- Doktore titulua izatea (2021-01-01 eta 2023-12-31 bitartean lortua).
- Doktoratu aurreko prestakuntza egin duten I+Gko zentro berean sartu nahi duten pertsonen kasuan, gutxienez 12 hilabetez egonaldiak egin izana doktoratu aurreko prestakuntza egin duten zentroaz bestelako I+G zentroetan.
- Deialdi honetan Ramón y Cajal laguntzetan parte hartzeko eskaerarik aurkeztu ez izana, laguntza hauetarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
- Ramón y Cajal jarduketen aurreko deialdietako laguntza baten edo Juan de la Cierva laguntzen onuradun ez izatea.
Deialdiaren oinarriak
Orden CIN/1478/2021, de 27 de diciembre
Aurkezteko epea
- Ikertzaileentzako eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 17tik 2024ko urtarrilaren 31era.
- I + Gko zentroentzako eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 17tik 2024ko urtarrilaren 31era.
Kontsultak egiteko
Argibide gehiagorako, jarri harremanetan Deustuko Unibertsiateko DIT-Deusto Ikerketa eta Transferentziako bulegoarekin (postdoc@deusto.es)