Helburua
Doktor-titulua duten gazteen lan-kontratazioa sustatzea, doktoretza osteko lehen prestakuntza-etapan eskuratutako gaitasunak finkatu ditzaten.
Eskabideak Ministerioan aurkezteko epea
- Hasiera: 2026/11/12
- Amaiera: 2026/12/03
Parte-hartzaileen baldintzak
- Doktor-titulua izatea (titulua 2024/01/01 eta 2026/12/31 bitartean lortua).
- Data hori 2024 baino lehenagokoa izan daiteke zenbait kasutan, hala nola aldi baterako ezintasuna edo amatasun/aitatasuna izanez gero.
- Doktoretza bat baino gehiago izanez gero, baldintzak lortutako lehen tituluari dagozkiola ulertuko da.
- Doktorego-tesia Deustuko Unibertsitatetik (UD) kanpo egin izana.
- 2025eko JDC deialdian parte hartu izanez gero, 50 puntu edo gehiagoko puntuazioa lortu izana.
Finantzaketa
- Iraupena: kontratuaren urteak 3 urte
- Kontratazioarako laguntza: 35.700€ x 3 urte = 107.100€
- Gauzatzeko gastuetarako laguntza bakarra: 15.000€
Hautagaitzak Deustun jasotzea 2026ko azaroak 1 arte
Zure hautagaitza Deustuko Unibertsitatearen bermearekin aurkeztu nahi duzu?
JDC 2026 deialdira Deusturen bermearekin aurkeztu nahi duten ikertzaileek lan-webgunearen bidez edo dit.apoyo@deusto.es helbidera mezu bat bidaliz bidali beharko dute hautagaitza, dokumentu hauek erantsita:
- Curriculum vitae (CV): prestakuntza akademikoa, ikerketa-esperientzia, argitalpenak, ikerketa-proiektuetan izandako parte-hartzea, esperientzia metodologikoa, jasotako laguntzak, biltzarretako komunikazioak, irakaskuntza-esperientzia eta nabarmentzeko moduko beste jarduera akademiko batzuk jaso beharko ditu.
- Ikerketa-memoria (Research Statement): dokumentu labur bat, non azaltzen diren ikerketa-interes nagusiak, aurreko ikerketa-esperientzia, intereseko ikerketa-galdera edo metodologia nagusiak eta doktoretza osteko aldirako proposatutako ikerketa-plana. Era berean, azaldu beharko da proposatutako ikerketa nola datorren bat harrera-taldearen ikerketa-ldoekin eta nola laguntzen dion hautagaiari epe luzerako garapen akademikoan.
- Bi gomendio-gutun.
Harremanetarako
Harremanetarako e-maila Deustuko Unibertsitatean: dit.apoyo@deusto.es