Ikerbasque Research Fellows

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, post-doc ikertzaileei zuzendutako 15 lanpostu eskeini dituen deialdia zabaldu du 2025 urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentru honen babesa adierazten duen gutuna izatea.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzailee gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa karrera eskeintzeko konpromesua du. 

Deialdi honetarako aurkezteko, doktoregoa 2015eko urtarrilak 1 eta 2023ko abenduak 31 bitartekoa izan behar da.

Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira. Doktoregoaren mugak zabaldu egin daitezke amatasunaren moduko egoera berezietan.

Eskaera epea: 2026ko martxoaren 10ean, 13:00etan

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan DIT-Deusto Ikerketa Transferentziarekin dit.apoyo@deusto.es helbidera idatziz.

Non?

  • DIT- Deusto Ikerketa eta Transferentzia
    Proiektuak eta Talentua Atzitzeko Unitatea.
    Unibertsitate Etorb., 24
    48007 Bilbo
    Tel.: 944 139 113
    postdoc@deusto.es