Deustuko Unibertsitateak parte hartzen duen SYLFF (THE RYOICHI SASAKAWA YOUNG LEADERS FELLOWSHIP FUND) beka-programaren bidez, Tokyo Foundationen lehentasunezko helburua da Deustuko Unibertsitatean, nazioarteko gaietan etorkizunean goi-mailako lidergoa izango duten doktoregoko ikasleak prestatzea, muga geopolitikoak, erlijiosoak, etnikoak eta kulturalak gaindituko dituztenak, bai sektore publikoan, bai pribatuan, eta gizakien bakearen eta ongizatearen alde aktiboki parte hartuko dutenak.
Beka programa hau Deustuko Unibertsitateko doktorengoei zuzenduta dago. Bekadunek gai global eta sozialetan lidergo-potentziala erakutsi eta honako arlo hauek ikertuko dituzte.
- Giza eskubideak
- Ekintza politikoa
- Garapen soziala
- Garapen humanitarioa
Hartzaileak - Esleipen berria
Deustuko Unibertsitateko edozein doktorego-programatan matrikulatutako doktorego-ikasleak, baldin eta haien ikerketa-ildoak lehen aipatutako arloetan oinarritzen badira.
Eskaera epea: 2026ko maiatzaren 5a – 2026ko ekainaren 20a, 23:59 CET
Harremanetarako informazioa: beca.sylff@deusto.es
Sylff 2026/2027 beka: ESKABIDEEN DEIALDIA