Deialdia: 2025-2026 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta berriztapenak
Betekizunak:
1. EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2025ko urtarrilaren 1etik hasita.
2. Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
3. DUko doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.
4. Gradu, lizentziatura, diplomatura edo ingeniaritzako titulu ofiziala izatea + masterra. Ikasketa horiek, guztira, 300 ECTS kreditukoa izan beharko dute gutxienez (eta horietako 60, gutxienez, masterrekoak izango dira).
5. Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomatura ikasketen amaiera-data 2021ko ekaina izango da, edo geroagoko data.
- Hala ere, kautelaz onartuko dira eskabidea egiteko unean master-ikasketak amaitu ez dituzten eta master-titulua 2025eko urriaren 31rako lortzea espero duten pertsonen eskaerak.
7. Batez besteko nota hau edo handiagoa izatea:
- 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.
- 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.
- 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.
- 6,5 puntu ikerketa espezifikoko arloak egiteko.
8. Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.
Eskatzeko epea:
-
Hasiera-data: 2025eko uztailaren 31a, osteguna
-
Amaiera-data: 2025eko irailaren 8a, astelehena
Informazio gehiago: