Deustuko Unibertsitateak beka-programa propioa du graduko ikasleentzat,
gradu bikoitz eta titulu propioarekin konbinatutako prestakuntza-programetarako.
Deusto Bekak ikasturte osokoak dira eta, beraz, ikasturte bakoitzean beste eskaera bat
aurkeztu behar da.
Hartzaileak
Deustuko Unibertsitateko zentroetan matrikulatuta dauden eta honako hauek egiten dituzten edo egingo dituzten ikasleei zuzenduta daude Deusto Bekak:
- Graduko ikasketa ofizialak.
- Graduko ikasketa ofizialen programazio bateratua.
- Titulu propioarekin konbinatutako prestakuntza-programa (gradua + titulu propioa).
Baldintzak
BALDINTZA OROKORRAK
- Graduko, gradu bikoitzeko edo prestakuntza-programa konbinatuko ikaslea izatea.
- Aldez aurretik unibertsitateko titulazio ofizialik ez izatea.
- Deialdi orokor ofizialetako beka eskatzea (Eusko Jaurlaritza edo Hezkuntza Ministerioa), erakundeak ipintzen duen epearen barruan.
BALDINTZA AKADEMIKOAK
- Gutxienez 60 kreditu matrikulatzea, edo araudi akademikoak aplikatuz baimendutako gehienekoa.
- Sartzeko ikasketetan (sarbide berria) edo aurreko ikasturtean (goragoko ikasturteak) 6 edo gehiagoko batez besteko nota lortu izana.
- Azken ikasturtean (goragoko ikasturteetan) matrikulatutako kredituen % 70 gainditu izana.
- Bikaintasun akademiko handiagoa egiaztatzen duten ikasleek (batez besteko nota 7tik gorakoa, 8tik gorakoa edo 9tik gorakoa) eta Deustuko Unibertsitatean gradu edo gradu bikoitz bat ikastera joaten direnek gradurako Deustu beka eskuratu ahal izango dute, nota bakoitzeko familia-errentaren atalase handiagoarekin.
BALDINTZA EKONOMIKOAK, ONDAREZKOAK ETA JARDUERA EKONOMIKOAK
- Familia unitatearen errentari buruzko baldintza ekonomikoak deialdian zehazten dira, kide konputagarrien kopuruaren eta ikasleak lortutako batez besteko notaren arabera.
- Era berean, ondarean eta jarduera ekonomikoen fakturazio-bolumenean mugak daude.
- Familia-errenta kalkulatzeko irizpideak ere aipatutako deialdian kontsulta daitezke.
Eskatzeko epea
- EPE BAKARRA: 2025eko ekainaren 1etik uztailaren 21era.
- Matrikula egin aurretik, zilegi da beka eskaera egitea.
Eskabidea, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta jarraibideak
- Eskaera egin aurretik, beharrezko dokumentazioa bildu behar duzu. Dokumentazio hori ez aurkeztea eskaera ukatzeko arrazoia da.
- Beharrezko dokumentazioa eskuratu ondoren, urrats hauek egin behar dituzu:
Araudia
Graduetarako Deusto Beken deialdia
Zuzkidura
Deusto Beka matrikula berriko kredituen irakaskuntza-kuoten (hilekoak) zenbatekoaren gaineko portzentajezko kenkaria da. Emandako ehunekoa aipatutako zenbatekoaren % 20 eta % 40 artekoa izan daiteke. Aldiz, beka ez da aplikatzen hasierako matrikularen zenbatekoan, ezta aitorpen-tasetan ere, halakorik badago.
Lortutako beka mota, alde batetik, ikaslearen familiaren egoera ekonomikoaren araberakoa da eta, bestetik, ikasturte bakoitzean beka jasotzeko eskubidea duten eskabideen araberakoa, aurrekontua bete arte. Horregatik, gerta daiteke ikasturte berri batean kenkari desberdina lortzea, nahiz eta familiaren egoera ekonomikoa eta ikaslearen emaitza akademikoak aldatu ez.
Beka lortzeko irizpideak betetzen ote diren aldez aurretik kalkulatzeko, Deusto Bekaren simulagailu hau dugu, balio horiek kalkulatzeko.
Ebazpena, komunikazioa eta alegazioak
EBAZPENA
Behin-behineko lehen ebazpena urriko hilekoa kobratu aurretik emango da, eta ikasleari posta elektronikoz bidaliko zaio. Esleitutako kenkaria hileko ordainketa bakoitzean aplikatuko da, urritik maiatzera.
Ebazpena behin betikoa izango da, alegazioak aurkezteko epea eta erakunde ofizialen beken deialdi orokorretan emandako ebazpenekin egindako egiaztapenak pasatu ondoren.
ALEGAZIOAK ETA KOMUNIKAZIOA
Lehenbiziko ebazpena argitaratu eta 10 egun naturaleko epean, ikasleak aukera izango du alegazioak aurkezteko eta, behar izanez gero, dokumentazio berria aurkezteko.
Beken Batzordeak jasotako alegazioen aurrean emandako ebazpenak ez dira berriz aztertuko.