Lankidetza bekak

Deustuko Beka Programak Deustuko Lankidetza Bekak ere hartzen ditu bere baitan, unibertsitateak berezko dituen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen garapenean egiten dituen jardueren aniztasunean oinarritzen direnak.

Beka horiek Unibertsitateko sail eta zerbitzuetan ikasleen lankidetza bideratzeko sortzen dira, ikasketak egiten dituzten bitartean.

Deustuko Lankidetza Bekak ikasleei zuzendutako prestakuntza-programa batean sartzen dira. Programa hori unibertsitate-jardueraren errealitatea ikastera bideratuta dago, edozein arlotan. Beka horien helburuetako bat gaitasun jakin batzuk modu praktikoan garatzea da, eta horien ikaskuntza erakunde konplexu baten barruan soilik egin daiteke, hala nola unibertsitate-erakunde baten barruan.

2025-2026 Deialdia

Deialdi osoa kontsulta daiteke lotura honetan

Laburbilduz, beka hauen ezaugarriak honakoak dira:

  • Baldintzak: Deustuko Unibertsitateko Beka Orokorraren deialdian ezarritakoak.
  • Zuzkidura: 300€ gordin hilero.
  • Iraupena: 10 hilabete.
  • Lankidetza: aurrez aurrekoa, bataz beste 3 ordu egunean.

Hartzaileak

2025/2026 ikasturtean Deustuko Unibertsitatean honako ikasketa hauetan matrikula egiten duten ikasleak:

  • Graduak eta gradu bikoitzak (ahal bada, 2. mailatik aurrera)
  • Masterrak
  • Doktoretzak

Eskaerak

Eskaerak egiteko epea 2025ko maiatzaren 2tik 20ra bitartekoa da.

Eskaera modu telematikoan egiten da, lotura honetan

Eskaera egiten hasi baino lehenago, beharrezkoa da:

  • Eskatutako dokumentazio guztia eskaneatuta edukitzea, online inprimakian sartu behar baita.
  • 3 lankidetza-proiektu hautatu izana, lehentasun-ordenan, beherago argitaratzen ditugun plaza-zerrenden arabera. Hautatuko proiektu bakoitzaren kodeak sartu beharko dira.

Plazen Zerrendak – 2025/2026 ikasturtea

Ikasturte honetarako onartutako lankidetza-proiektuak plazen zerrendan jasotzen dira, campusaren arabera:

DBSko 2. mailatik gorako graduko ikasleak eta bikain ikasketa-espediente dutenak “DBS irakasgaietarako laguntza” beka eskatu ahal izango du hurrengo atalean

Ebazpena

Plazak ekaina eta uztaila bitartean esleituko dira. Beka Zerbitsuak horren berri izan ondoren, ikasleek posta elektronikoz jasoko dute ebazpena , eta ikasturtean zehar lanpostu hutsak egonez gero, eman, ukatu edo itxaron-zerrendan gera daitezke.

Ikasleek eskatutako lehentasunezko plazak puntuazio handiagoa lortu duten beste ikasle batzuek bete badituzte, Beka Zerbitzuak beste plaza bat proposa dezake, eskabidean aurkeratutakoak ez dena.

Hautatutako ikasleek beka hasi aurreko hilean sinatu beharko dute Lankidetza- Hitzarmena unibertsitateko beka-zerbitzuan.

Matrikula iraila baino lehen egin ez duten ikasleen kasuan (graduondokoak), lankidetza beka urritik aurrera hasiko da.

Altak eta bajak

Lankidetza-beka bakoitza nahitaez hilaren 1ean hasiko da, eta bajak beka amaitzen den hilaren 30ean edo 31n.

Uko egiteak (borondatezko bajak) jakinarazteko, dagokion tutoreari barne- komunikazioa emateaz gain, mezu elektroniko bat idatzi behar da, ahal dela hilabetea amaitu baino astebete edo bi lehenago, becas@deusto.es ri, Gizarte Segurantzan baja behar bezala tramitatu ahal izateko.

Zalantzak argitzen dizkizugu

CAMPUS BILBAO
Unibertsitateen Etorb. 24
48007 Bilbao
944 139 161
becas.bilbao@deusto.es

CAMPUS DONOSTIA
Mundaiz Bidea 50
20012 - Donostia
943 326 280
becas.donostia@deusto.es

GASTEIZ SEDEA
Egibide-Arriaga
Arriagako Atea Kalea , 62
01013 - Gasteiz
945 010 114
becas.vitoria@deusto.es

Ordutegia
Campus Bilbao
Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 13:00 eta 15:00 - 17:00 
Ostiralak eta Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita
Campus Donostia
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00h
Gainera astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00h
Uztaila: Goizez bakarrik
Abuztua itxita
Gasteizeko Sedea 
Astelehenetik ostiralera: 13:30 - 19:30h. Asteazkenetan itxita.
Ekainaren 20tik aurrera, goizez. 9:00 - 14:00. Asteazkenetan itxita.
Uztaila: 8:30 - 13:30. Asteazkenetan itxita.
Abuztua itxita