FPI-Deusto Laguntza Programa
Programaren helburua eta laguntza kopurua
Programa honen xedea ikertzaileen prestakuntza sustatzea da, DUko doktorego programen esparruan, DUko ikertaldeetan txertatuta burutuko diren ikerketa lanei lotutako laguntzen bidez.
2025eko deialdiak doktorego aurreko 10 laguntza gehienez ematea aurreikusten du. Irizpide hauek kontuan hartuta ebatziko dira:
- eskatzaileen curriculumen kalitatea;
- zein doktorego-programatan txertatuko diren;
- proposatutako ikerketa-proiektuak eta horiei atxikitako programen eta taldeen ikerrildoekiko egokitzapen-maila;
- DUren ikerketa-politikak foku estrategikoen bidez ezarritako lehentasunak.
2025eko deialdiko laguntzek nazioarteko aipamena duen edo nazioarteko tutorekidetza duen tesi bat egiteko konpromisoa eskatzen dute, indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideen arabera.
Betekizun horren osagarri gisa, berariazko izaera izango dute beste erakunde batzuekin (enpresak edo erakundeak) tesi bat egiteko lankidetza akordio baterako aukera jasotzen duten hautagaitzek eta gizartera transferitzeko doktorego-titulu propioa lortzea dakartenak, Deustuko Unibertsitatearen araudiaren arabera.
Onuradunak
Laguntza hauen onuradun izango dira DUko doktorego-programaren batean onartuak izateko baldintzak betetzen dituzten tituludunak, ezarritako profila betetzen dutenak eta DUko doktoregoko ikasketa ofizialen bidez prestakuntza eta espezializazio zientifiko eta teknikoko jardueretan parte hartu nahi dutenak.
Nahitaezko baldintza izango da eskatzailea DUko doktorego programa batean onartuta edo matrikulatuta egotea, tesi proiektua ikerketa proiektu aktibo baten edo prestatzen ari den ikerketa proiektu baten parte izatea, Eusko Jaurlaritzak edota Deustuko Unibertsitateak aitortutako talde batekoa izatea, eta eskatzaileak talde horretako ikertzaile nagusiaren onarpena eta erreferentziako fakultatearen oniritzia izatea.
Taldeko ikertzaile nagusiak onartutako eskaerak kontuan hartu beharko du nahitaez nazioarteko aipamena duen tesi bat edo tutorekidetzan egiteko tesi bat den, eta, hala bada, beste erakunde batzuekin lankidetzan egitekoa den, gizarterako transferentziako doktorego-titulu propioa lortzeko.
Eskaera onarpen epea: 2025eko urriaren 1etik azaroaren 15era (23:59ak baino lehen Espainia, GMT+1) bitartean.
Argibide gehiago jaso nahi duenak: ayudas.fpi@deusto.es