Graduko baldintza ekonomikoakDeustuko Unibertsitatea

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

Graduko matrikula

Diru-itzultzeak eta kenkariak

Atzera egitea

Matrikula deuseztatu ondoren atzera egitearen ondorioa da ordaindutako kopuruak itzultzea.

Matrikula deuseztatzea

Matrikula deuseztatzeko eskaera matrikula egin eta 14 egun naturalen barruan aurkezten bada, ez da matrikularik ordainduko eta, ordainduta izanez gero, egindako ekarpena itzultzeko eskubidea dago. Atzera egiteko eskubide hori, azaroaren 16ko 1/2007 ELDn ezarrita dagoen bezala, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bateginean (68. art. eta hurrengoak), ez zaio tokia gordetzeko kopuruari aplikatzen, zerbitzu hori matrikula egin aurretik egin delako.

Deustuko Unibertsitateak itzuli egingo die ikasleei tokia gordetzeagatik ordaindutakoak, baldin eta ezin badituzte plaza hori bete ikasketa hori egiteko edo ikasketan onartua izateko legeak ezarritako baldintzak. Dirua itzultzeko eskaera egin behar da, eta hautagaiak egoeraren agiri fede-emailea aurkeztu beharko du. Ez da justifikagarria izango hautagaia beste ikasketa batzuk egiteko onartua izana.

Epe hori igarota, ikasleak ekarpen osoa ordaindu beharra du.

Lehenengo seihilekoko irakasgaiak

Aurreko epea amaitutakoan, urriaren 6aren aurretik aurkezten diren matrikula deuseztatzeko eskaerek ez dute matrikularik ordaindu beharko deuseztatzen diren irakasgaietan. Urriaren 6tik azaroaren 5erako matrikula deuseztatzeko eskaerek dagokien matrikularen % 50 ordainduko dute. Hortik aurrera aurkeztutako deuseztatzeko eskaeretan ez da deskonturik egongo.

Bigarren seihilekoko irakasgaiak

Martxoaren 5a baino lehen aurkezten diren matrikula deuseztatzeko eskaerek ez dute matrikularik ordaindu beharko deuseztatzen diren irakasgaietan. Martxoaren 5etik apirilaren 12ra egiten diren matrikula deuseztatzeko eskaerek dagokien matrikularen % 50 ordainduko dute. Hortik aurrera aurkeztutako deuseztatzeko eskaeretan ez da deskonturik egongo.

Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren onuradunak

Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker, Unibertsitate honetako ikasleek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero ezartzen dituen onurak jaso ditzakete.

Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du aurrekontuetan ezarritako diru-kopuru bat talde batzuei emateko. Ikasle onuradun guztiek orotara eskatutako kopuruak aurrekontuetan ezarritako kopurua gainditzen badu, laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da neurri berean, eskubide hori duten ikasleen arabera.

Eskaera egiteko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Familia ugari orokorra edo berezia izan.
  • Terrorismoaren biktima edo halako baten senide izan.
  • Ikasleak desgaitasuna izan (% 33 edo gehiago) edo senide batek izan (% 65 edo gehiago).
  • Genero indarkeriaren biktima edo biktimaren senide izan.
  • Asilo eskaera eginda izan, nazioarteko aberrigabe babesaren onuradun izan.

Kasu bakoitzari dagokion hobaria ikasketa bakoitzerako ezarritako prezio publikoaren gainean kalkulatuko da, ez gure Unibertsitateak ikasketa horien matrikulan jarritako prezioaren gainean.

Kenkari horiek eskatzeko, estranetean dagoen inprimakia bete beharko duzu eta kasu bakoitzean eskatzen den dokumentazioa erantsi. Informazio hori eskaera inprimakiaren atzeko aldean dago. Inprimakia eta eskatzen diren agiriak Idazkaritza Orokorrera ekarri beharko dituzu, matrikularekin batera, nolanahi ere, 2021eko irailaren 30a beranduen dela.

Hobariaren eskaera urtero egin behar da.

Unibertsitatean matrikula prozesuak amaitutakoan, onuradunen aitorpena eta zenbatekoa aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzan. Baldintzak betetzen dituzten onuradunen eskaerak Jaurlaritzan aurkeztutakoan, azken erakundea zenbatekoak itzultzen hasiko da.

Diru-sarreraren jakinarazpena posta elektroniko bidez egingo da. Likidazio hori baimendutako kontu zenbaki batean ordainduko da transferentzia bidez eta ezin izango da inola ere Eusko Jaurlaritzak DUrekin sinatutako hitzarmenean hartutako konpromisoa baino handiagoa izan.