Zuzenbidea enpresek gehien eskatzen duten 4. titulazioa da. Goi mailako ardura eta justizia sena dutenentzako gradua.
Ameslari eta sortzaileentzat, arazoei konponbidea emateko teknologia aplikatu eta gizarteari aurrerapausoak emateko interesa dutenentzat.
Egungo politika, ekonomia eta gizartea interesgune dituztenentzat, nazioarteko bokazioa dutenentzat eta espiritu kritikoa garatu nahi dutenentzat.
Pertsonei eta kolektiboei modu profesionalean lagundu nahi dietenentzat, horrela gizarte-ongizateari laguntzeko.
Deustun honela ulertzen dugu osasuna: faktore biologiko, psikologiko eta sozialen konbinazioa.
Kudeaketa, ekintzailetza eta ekonomia harremanen bidez mundua ulertu nahi dutenentzat.
Ideiak adierazteko erraztasuna izan, beste hizkuntza batzuk menperatu eta kultura ugari ezagutu nahi dituztenentzat.
Lagundu, ikaskuntza-prozesuetan gidatu eta bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi dituzten pertsonentzat, horrela gizarte hobeago bat lortzeko.
Sentsibilitate erlijioso eta espirituala dutenentzat eta hezkuntzaren eta irakaskuntzaren bidez fedea transmititzeko orientazioa sentitzen duten sinestunentzat.
Deustuko Unibertsitateko gradu eta gradu bikoitzetan interesa baduzu, ez galdu azaroaren 15etik abenduaren 2ra antolatu ditugun informazio saioak.
Egizu eskaera online, erantsi eskatzen den dokumentazioa eta lortu tokia egin nahi dituzun ikasketetan.
Ikusi sartzeko prozesua
Beka programa zabala jartzen dizugu eskura, Deustun graduko ikasketak egiten lagungarri izan dakizkizun.
Ikusi bekak
Sartu graduko tasetan, ikasketetako baldintza ekonomikoak eta ordaintzeko moduak zeintzuk diren jakiteko.
Ikusi baldintzak
Zerbitzuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta aukera-berdintasuna errazteko neurri zehatzak bultzatzen ditu: curriculum-egokitzapenak, beka ekonomikoak, ordaindutako praktikak, etab.
Informazio gehiago
Deusto Campusen unibertsitateko esperientzia aberastuko dizuten jarduerak antolatzen ditugu. Kantua, dantza, eztabaida taldea, kirolak, elkartasun jarduerak, kultura arlokoak, fedekoak, etab. ¿Emango duzu izena?
Deustuko Hizkuntza Zentroa esku-eskura izango duzu. Beste hizkuntza batzuetako prestakuntza osatu ahal izango duzu: ingelesa, euskara, frantsesa, alemana, txinera, arabiera, etab. Baldintza ekonomiko onean egin ahal izango dituzu ikastaroak.
Unibertsitateko liburutegia izango duzu eskura, goi mailako bilduma bibliografikoa, milioi bat bolumen baino gehiagokoa, Bilboko eta Donostiako campusetan.
Unibertsitatetik hurbil bizi nahi baduzu, Ikastetxe Nagusian hartu dezakezu ostatu edo pisu partekatuen, familiako ostatuen edo bestelako aukeren informazioa ere emango dizugu.
Monumentu historiko izendatu zuten 2002an eta balio arkitektoniko handiko zenbait eraikinek osatuta dago. Garrantzizkoena Eraikin Nagusia da eta estilo klasizistako lana da. Elementurik nabarmenenak erdiko eskailera handia, liburutegia (egun Gradu aretoa), Kapera Gotikoa eta Paraninfoa dira.
Donostiako campusa Mundaiz pasealekuan, Urumea ibaiaren ertzean eta Kristina-Enea parkearen inguruan dago, eta Donostiako hirian erabat integratuta dagoen unibertsitate gunea da. Diseinu abangoardista eta arkitektura berezia du, berdegune zabalak eta arboretum berezia.
Zure aukera guztiak ezagutu nahi dituzu datorren ikasturtera begira? Deskargatu gure graduen gida laburra eta hainbat arlori buruzko informazioa izango duzu: titulazioak, informazio saioak, ate ireki larunbatak, sarrera prozesua, bekak eta abar.
Bete inprimakia eta zure postara bidaliko dizugu.