Laura Belmonte Romillo

Laura Belmonte Romillo

Deustuko Unibertsitateko Zuzendaritza Idazkaritzako unibertsitate diplomaduna. 1997tik 1998ra arte, Aisialdiko Ikasketen Institutuan lan egin zuen, eta biltzar eta ekitaldien plangintza eta kudeaketa garatu zituen. 1998tik 2005era, Zuzendaritzako idazkari lanak egin zituen Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan, eta nazioarteko ikasleen beharrak izapidetu zituen (egonaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren). 2006tik 2014ra Unibertsitateko Hizkuntza Institutuko Idazkaritza bete zuen, eta bertan ikastaro eta azterketa ofizial ugari kudeatu zituen (Cambridge, DELF_DALF, Goethe...). Gaur egun, Institutuko kide da, eta idazkari gisa lan egiten du bertan.