Egin lan Deustun

Zerbitzua eta konpromisoa

null

Zerbitzua eta konpromisoa

Unibertsitateak pertsonek pertsonekiko duten konpromisotik sortzen den proiektu gisa du izateko arrazoia. Harreratik, zabaltasunetik eta aniztasunetik abiatuta, horixe da Elizaren unibertsitate gisa gaur egungo gizartean egiten dugun berariazko ekarpena. 

Profesionalik onenak bilatzen ditugu gure taldeetako partaide izan daitezen irakaskuntzan, ikerkuntzan eta kudeaketan. Horrela, zure laguntzaz, kalitateko, motibatutako eta parte hartzailea izango den unibertsitateko proiektu bat eratzen jarraitu nahi dugu  

Unibertsitatea lerrokatuta dago Jesusen Lagundiaren Espainiako Jokabide Kodearekin, baita Ikertzailearen Europako Gutunarekin eta gure zentroetan Ikertzaileak kontratatzeko jokabide kodearekin

Deustuko Unibertsitateko Pertsonen Politika

Welcome to Deusto: unibertsitateko harrera

Gure konpromisoa pertsonekin

01

Motibatu eta partaide egin

kolektibo eta ekipo desberdinetako pertsonak unibertsitateko misioaren lerro nagusietan, irakaskuntzan, ikerkuntzan, gizarterako transferentzian eta inguruko gizartearen zerbitzuan, partekatzen den erantzukizun gisa. Funtzio eta zeregin bakoitzak du bere zentzua eta egiten du bere ekarpena, lanbidean ahalik eta jardunik onena eginez.

02

Zaindu bereziki prozesuak

Deustuko proiektuarekin bat egiten duten pertsonenak (sarrera, harrera eta bidean lagun egitea), bete beharreko profil eta rolekin bat eginez eta unibertsitatearen balio propioekin eta aipatutako misioko lerroekin koherentziaz jokatuz.

03

Prestakuntza eta garapen pertsonaleko planak bultzatu

jarduera arlo desberdinetan eta kolektibo desberdinentzat, beharrizanei eta eskaerei erantzungo dieten eskaintza berrituekin. Rol eta funtzio bakoitzerako eskatzen diren gaitasunak garatu, arlo eta sailetako arduradunen ebaluazio eta oharretan oinarriturik, baita pertsona bakoitzaren autoebaluazio eta eskaeretan ere.

04

Garapenerako helmugak sustatu

helmuga pertsonalak, profesionalak eta komunitarioak kolektibo desberdinentzat, sustapeneko eta lanbideko karrerako planak definitu eta garatu ahal izateko.

05

Berdintasuneko politika aktiboak garatu

familia-kontziliazioa, osasuna, inklusioa eta ongizatea lanean. Justizia, humanismo, jasangarritasun eta gizarte eraldaketako ekarpena bezalako balioekin uztartzen da. Unibertsitateko elkartearen partaidetzarekin, politika aktiboak eta neurriak sustatzen jarraituko dugu, Deustu gizarte erantzunkizuna abiapuntu harturik konprometitzen den elkarte bihurtu dadin.

Aukera profesionalak

Eskaintzak

 
Egin lan DeustunIcono para el play del video

Unibertsitateko giroaren eta pertsonen arteko harremanen kalitatea izan daiteke gure Unibertsitatearen ezaugarrietako bat

Peter H. Kolvenbach, 1989