iñigo arrieta urdalleta

Imagen del profesor iñigo arrieta urdalleta

Iñigo Arrieta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta Kontu Auditoretzako masterra du Deustuko Unibertsitatean. Kudeaketaren Informatikako Ingeniaritza Teknikoan ere diplomaduna da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School fakultatean irakasten du, Donostiako campusean, graduan eta graduondokoan, finantza kontabilitatearekin eta finantza-egoeren analisiarekin lotutako ikasgaietan. Une honetan, Iñigok Eusko Jaurlaritzan garatzen du bere jarduera profesionala, barne-ikuskari gisa Europako nekazaritza funtsetan. Aurretik, EYn kudeatzaile izan zen, kontu-ikuskaritzako zerbitzuak emanez estatuko zein nazioarteko bezeroei. Halaber, Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialeko kide da (ROAC gaztelaniazko sigletan).

CV

Tutoretzak : Se acuerdan previa solicitud por e-mail

EgunaOffice hours:Tokia: