Kategoria:
Ikertzailea
Email:
ainhoa.alonso@deusto.esAINHOA ALONSO VICARIO Ingenieritza Kimikoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle doktorea da Bilboko campusean. Industria Ingeniaritza Unibertsitate masterrean Industria kimika eta prozesuen kontroleko irakaslea da. Halaber, Ingenieritza fakultateko Honors Program-an parte hartzen du Ikerketaren hastapenak irakasten. Doktore tesia lortu eta gero, Leia C.D.T. Fundazioko Ekoizpen eta Energia jasangarriko Ikerketa eta Garapeneko (I+G) sailera batu zen non 2 urtez lan egin zuen. 2009an Deustotech-Energy-n lan egiten hasi zen, eta 2011tik aurrera saileko Ikerlari Nagusia eta Arduraduna da. Bere ikerketa-jarduera hondakinen balorizazio-energetikoan eta biomasaren eraldaketan, ingurumen-diagnostiko erreminten erabileran, eta adimen artifizialaren bidezko prozesuen energia eta ingurumen eraginkortasuna hobetzean datza.
CVTutoretzak : Confirmar previamente por mail: ainhoa.alonso@deusto.es
Eguna | Office hours: | Tokia: |
---|---|---|
Ostirala | 10:00 - 11:00 | Bulegoa: Sala profesores |